DIA supermerkatuak baja egoteagatik langileak kaleratzen ditu

Print

Portugaleten dagoen DIA supermerkatuak langile bat kaleratu du gaixo larri bat izanda.
"Enpresaren eraso hauen aurrean erantzuna beharrezkoa da", CNTren ustez.


Portugaleten dagoen DIA supermerkatuak langile bat kaleratu du, gaixotasun oso larria duena. "Enpresak beren duintasun gabezia argi utzi du", esan du erakunde anarkosindikalistak, "beren pertsonala nola tratatzen duenaren adierazgarria da". Gainera, sindikatuak gogorarazi du "horrelako neurriak azken lan erreformari esker posible direla"
Eraso honen aurrean, CNTk azpimarratu du "langileok gure eskubideak defendatu behar ditugu". Erakundearen hitzetan "lotsagarria da bajan dagoen langile bat kaleratzea, jakinda gainera langileak pairatzen duen gaixotasuna oso larria dela"; hau dela eta elkartasuna eskatu die inguruko negozioetako langile eta herritarrei, DIA frankizia honi "boikota eskatuz".
Halaber, "elkarretaratzeak jarraituko dute egoerari irtenbide bat bilatu arte", esan du CNTk.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org