CNTren XI Kongresua: ekintza sindikal gehiago, feminismo gehiago, anarkosindikalismo gehiago

Print

kongresua

Zentral sindikalak "langileek enpresen berreskurapena lortzeko" apustua indartu du
CNT-ek bere gain hartu duen erronketako bat "genero ikuspuntua beren ekintza sindikalean era erreal batean integratzea" da


Abenduaren 4 eta 8 artean, CNT sindikatuak beren XI. Kongresua ospatu du Zaragozan. Idazkari Nagusiaren hitzetan, Martin Paradelo, "Kongresu honekin gure taktika eta estrategiak hobetzea lortu dugu, enpresa eta sektore gehiagotan borrokarako erreminta bat izateko. Paradeloren arabera "gizartea eraldatzeko ahalmena izateko, ezinbestekoa da komunitatearen loturak berreraikitzea ere".


Erakunde anarkosindikalistaren arabera, "akordioak gehiengo zabal batekin lortu dira", CNT erakunde anarkosindikalista, iraultzaile eta feminista" bezala berretsiz.


Lortutako akordioek "lan eta gizarte arazo konplexuen aurrean" oso ondo prestatzen dute CNT, esaterako, kaleratze kolektiboetan , langile autonomo eta faltsu autonomoen egoerari aurre egiteko eta enpresen berreskuratze eta kooperatibizazioak bultzatzeko. "Ordezkaritza unitarioa eta Ituneko Sindikalgintzak alde batera uzten dituzten langileak babestu nahi ditugu", sindikatuak azpimarratu du.


Kongresuan komunismo libertarioaren ikuspuntutik "gizartearen autogestioa eta azterketa ekonomikoak lantzeko organo zehatzak sortu dira". Gainera, erakunde anarkosindikalistak "genero ikuspegia sindikalki landu nahi du", bai zeharkako baita diskriminazio zuzena ezabatzeko; beste neurrien artean, berdintasun hau lortzeko errebindikazio taulak egituratuko ditu.


Aholkularitza teknikoaren alorrean, zentral sindikaletik "alor juridikoa eta ekonomikoa indartu ditu, lan osasunaren alorreko lanera ere zabalduz". Kaleratze kolektibo eta Enplegu Erregulazio Espedienteen kasuan, erakunde anarkosindikalistak "enpresek eragindako kalteaz ardura daitezen" estrategiak definitu ditu, "enpresek eta jabeek erantzukizuna izan dezaten".


Azkenik, Konfederazioak "herri desberdinetako erakunde anarkosindikalistekin harremanak indartzeko apustua mantendu du".

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org