Enpleguaren datuak: prekarietate eta pobrezia gehiago

Print

CNT sindikatuak Enplegu Ministerioak abenduaren 2an argitaratutako datuak aztertu ditu. “Ezin dugu esan enplegu erreala sortu denik, nahiz eta espainiar gobernuak desenpleguaren murrizketari buruz hitz egin”, zentral anarkosindikalistak esan du, “argitaratutako datuak aztertuz, kontratuen %90ra behin behinekoak baitira, eta kontratu mugagabeen artean, erdia lanaldi partzialekoa da”, hau da, gutxi barru beraien lana galduko dutela.

“Hego Euskal Herrian 190.000 pertsonak langabezian daude, jasanezina dena”, sindikatuak esan du.  Langabezi maila honekin eta sinatzen ari diren zabor kontratuekin “bizitza proiektu duinak garatzeko aukerarik ez dugu”. Aste bateko iraupena duten kontratuak honen adibide bat dira, urrian “espainiar estatuan sinatu direnen %24,7 baitira”.

Gainera, genero ikuspegia kontutan harturik, “langabeziaren murrizketa gizonezkoetan kontzentratzen da”. Lana aurkitu duten 100 gizon bakoitzagatik, “bakarrik 17 emakume langabezia utzi dute”. Zentral anarkosindikalistarentzat arazo larri bat da, argi erakusten baitu emakumeak krisiaren alde gogorrena jasatzen ari direla.

Azkenik, “langile klasearen baldintzak okertzen diren bitartean krisia jarraituko du, nahiz eta  enpresen irabaziak hazi”, CNTk azpimarratu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org