Popompa dendak ez die langileei ordaindu nahi

Print

CNT sindikatuak merkataritzan gehiegikerizko kasu berri bat ezagutarazi du. Kasu honetan,  Popompa enpresa da,  Getxoko haurrentzako arroparen jabea. “Zuzendaritzak ez ditu kontratuak sinatzen eta ez du ordaintzen  langileei zor diena”, azaldu du  erakunde anarkosindikalistak.

CNT-k aipatu duenez, sindikatu honetako langile batek bere dirua eskatzen duen bakoitzean, “bakarrik esaten diote praktiketan dagoela eta, horregatik, ez duela kobratu behar”. Egoera honen aurrean, CNT-k iragarri du dauzkan tresna guztiekin borrokatuko duela “Popompan praktika hauekin bukatzeko”. “Enpresarioei ez zaie hau dohanik aterako”, azpimarratu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org