CNT Bilboko “La Palma”ren itxieraren aurka mugitzen da

Print

Beren lanpostuak defendatzeko, asteazken honetan 1927an sortua Bilboko “La Palma” zapatadendako langileak berriro mobilizatu dira. “Enpresa zuzendaritzak gure oinarrizko eskubideak akatu nahi ditu, beren erakuslehioko merkantzia izango bagina bezala”, baieztatu du CNT-ko sail sindikalak, lantoki honetan afiliazio handia daukana.

“Denda historiko baten itxieragatik kexatzen direnei, CNT sindikatutik langileek pairatzen duten egoeraz haunsartzera gonbidatzen zaituztegu: salmahai horren atzean famili arazo asko argitu gabe geratuko dira”, erakundeak aldarrikapenean zegoela azpimarratu du. Zentzu honetan, sindikatuak erakutsi du sektore honetan ematen diren “lan errepresio eta esplotazio egoerak” orokorrak direla. Gaur “La Palma”-n protestatzen dugun bitartean, gure kideek Laia zapatadendan ere langileen oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatzen dute.

Horregatik, CNT-k “dauzkan tresna guztiak” erabiliko dituela ohartarazi du “enpresarioek -denda hauetan ere- nahi dutena egitea ekiditeko”. Mobilizazioek “La Palma” dendaren aurrean bihar ostegunean eta etzi ostiralean, jarraituko dute.