CNTk Laia Zapata-denda guztietara eramaten du borroka

Print

CNT sindikatuak berriro, jendaurrean, Laia Zapata-dendetan egiten diren lan-gehiegikeriak salatu ditu. Denda-kate honek sukurtsalak ditu Barakaldon, Santurtzin, Bilbon eta Basaurin. Ostegun honetan, sindikatuko militanteek informazio-piketeak egin dituzte enpresa honen lokalen aurrean eta zuzendaritzaren gogorkerien berri eman dute.

Sindikatu honek salatu zuen moduan Laia Zapata-dendek, ospitalean larri zegoen senide bat bisita egiteagatik, langile bat kaleratu zuten (nahiz eta eskubidea hitzarmen kolektiboan egon). “Lehenago, nagusiek langile berari, soldataren beherapena onartu ezean, kalera botako zutela mehatxu egin zioten”, gogoratu du CNTk.

“Langileen eskubideen aurkako eraso larri hauek egin ondoren, enpresak ez du zuzendu nahi izan eta, gainera, kaltetua kriminalizatzen saiatu da”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Hori dela eta, sindikatuak erabaki du salaketa “Laia Zapata-denda guztietara” zabaltzea.

“Kalean egiten diren informazio-ekintza hauei esker, gero eta jende gehiagok enpresa honen benetako aurpegia ezagutzen du”, nabarmendu du CNTk.