CNT-k kapitalismoaren kontrako herri borrokak finkatzeko deia egiten du

Print

CNT sindikatua Maiatzaren 1ean  mobilizatu den lau hiriburuetan  “kapitalismoaren kontrako frenteak finkatzeko” beharra adierazi du. “Egun batez manifestatzea ez da nahikoa. Ezta hogeita lau orduko grebaldiarekin ere. Mugimendu sendoa behar eta exigitzen du gizarteak, oinarritik sortuta, alderdien eraginik gabe” seinalatu du zentral anarkosindikalistak.

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mobilizazioen ondoren (oso jendetsuak izan direnak), “CNT euren indarrak batzeko prest dauden mugimenduekin batera borrokatzeko alde dago, sistema zahar eta ustel hau desegiteko. Aldaketa nahi dugu.  Zaharra birrindu nahi dugu, berria eraikitzeko” azpimarratu du.

Aldi berean, CNT-k azaldu du Maiatzaren Lehena bera “zer puntutaraino ailegatu daitekeen borroka libertarioaren adibide bat dela”. “Chicagoko martiriak anarkistak ziren eta euren eskubideengatik borrokatzen zuten. Horregatik hil zituzten. Gaur egun, libertarioak jazartuak dira, azken aste hauetan mugimendu honen kontrako ekintza polizialetan ikusi ahal izan dugun moduan”, seinalatu du.

Egoera honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak “beldurrarekin betirako apurtzeko” deitu du. “Estatuak bere Mozal Legea eta muntai polizialekin langileria kikiltzea bilatzen du”. Datorren Maitzaren 24an Estatuak langileria lasaitzen saiatuko da gure arazoak konponduko ez dituzten hauteskunde berriekin”.

“Gaur, Nazioarteko Langileriaren  Egunean, ziurtarazten dizuegu ez poliziak, ez gobernuak ezta beren hautestontziek ere, isilduko ez gaituztela: kalean, lantegietan, institutuetan,... dagoeneko borrokak ez dauka atzerako bueltarik”, gehitu du CNT-k.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org