CNT TTIP-en aurka mobilizatu da Donostian

Print

Ostegun honetan, hilak 19, CNT sindikatua Donostian elkarretaratu da merkataritza librerako akordio trasatlantikoaren (TTIP) aurka; “Ez gara erabili eta botatzeko merkatzia” edo “kapitalistak dira terroristak” lelopeen artean.

Mobilizazioa Donostiako Bulebarrean izan zen. Estatu Batuen, Europar Batasunaren eta enpresa multinazionalen arteko akordio honetako ondorio negargarritaz ohartaratzen zuen orri informatibo mordoa banatu zituzten zentral anarkosindikalistaren militanteak.

Ordu erdiko elkarretaratzearen ondoren, partaideak Mc Donalds-eko ateetara aldatu zuten manifestazioa, Ttip-en negoziazioan inplikatutako empresa hain zuzen.