Estatuak babesten du frankismoak CNTri egin zion espoliazioa

Print

CNT sindikatuak bat egiten du Zaragozako kideekin. Poliziek Aragoiko hiriburuko egoitzatik joanarazi egin dituzte. Erakunde anarkosindikalistaren ustez “frankismoak lapurtu zuena guk ez berreskuratzeko beste ahalegin bat besterik ez da”.

“Ez dugu ahaztu behar diktadura frankistak ez bakarrik CNTko militanteak kartzelaratu eta hil zituela, baita erakunde honen egoitzak espoliatu zituen ere”, gogoratu du sindikatuak. Izan ere, gaur egun Estatuak, erregimen faxistak lapurtu zuen hainbat ondare oraindik ez du itzuli eta legez kontra okupatzen ditu.

Zaragozako kasuan, sindikatuak Andres Gurpide kaleko egoitza iazko maiatzaren batean, Langileriaren Nazioarteko Egunarekin batera, ireki zuen. “Horrela, 4/86 Legeak eta  Auzitegi Konstituzionalaren 1992ko epaiak ematen zuten moduan (hiri honetan CNTri Ondare Sindikal Metatuaren gune bat ematea), Estatuak gurekin duen zorra kitatu nahi izan genuen eta gure erakundea Ondare Sindikal Metatuaren lagapenean baztertuta egotearen egoerarekin bukatu”, azpimarratu du.

Hori dela eta, CNTk adierazi du “ekintza gehiago egingo duela, Ondare Sindikal Metatuaren lagapenaren bidez, Estatuak Zaragozan sindikatuarekin duen zorra kitatzeko”. “Beharrezkoa egingo dugu gertatu dena salatzeko, berriz, indarrean dagoen legedia eta langileen eskubideak zapaldu dituzte eta”,  jakinarazi du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org