La Palmako langileek borrokari eusten diote

Inprimatu

"Hemen egiten ari dena iruzurrezko porrot bat da" dio CNT sindikatuak.
Erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du "konkurtso-administradoreen jarrera ez da inoiz negozioaren jarraipenaren aldekoa, likidazioarena baizik"


Calzados La Palmako langileek elkarretaratzea egin dute urteko lehen asteburuan, "borrokak ez baitu oporrik hartzen", esan du CNTk. Gabon eta merkealdietan jende asko ibiltzen da Bilboko Alde Zaharrean, horregatik "gertatu zaiguna zabaldu nahi dugu, gaur geuk egoera honetan gaude, baina etorkizunean edonori pasa diezaioke", aipatu du sindikatuak.


"Lobato familiak kontuekin jolastu du, egoera hau sustatzeko" esan dute langileek, "haien diru egarriak iruzurrezko porrota bilatu du, lege amarruak erabiliz". Erakunde anarkosindikalistak konkurtso-administradoreen jarrera ere salatu du, "ez baitute beraien lana egin, hasieratik enpresa likidatu nahi izan dute". "Konkurtso-administradoreek hasieran langileen egoera kontutan hartuko zutela hitz eman zuen, baina azkenean Ogasunaren alde bakarrik egin dute", gaineratu du CNTk.


"Borrokari eutsiko diogu, behar diren neurriak hartuz", esan dute La Palmako langileek, "gure duintasunak ez baitu preziorik".