Foru Aldundiak CNTko sail sindikalaren delegatuari funtzio-etendura zigorra ezarri dio

  • Hutsegite larria egotzi diote trebakuntza gabeziagatik maniobra ematera ukatu zuelako.

La Oka: kaleratuak berriro lanera bueltatzeko borrokak aurrera jarraitzen du

  • Asteburu honetan CNTk enpresa berriro salatu zuen, kaleratutako kideak bueltatzeko exigituz
  • "Enpresaren politika antisindikalak ezagutzerakoan, bezeroak harritzen eta sumintzen dira", Sail Sindikalak azpimarratu du

Read more: La Oka: kaleratuak berriro lanera bueltatzeko borrokak aurrera jarraitzen du

“Azaro Libertarioa” larunbat honetan Barakaldon hasiko da

  • Jardunaldiak La Kelo Gaztetxean (Santurtzi) eta Barakaldon CNTk duen egoitzan ospatuko dira.
  • “Gaur eguneko diren gaiak jorratuko dira, hala nola, Errekaleorreko okupazioa eta Kataluniako egoera; gainera Felix Padinen biografia aurkeztuko da eta kontzertuak egingo dira”, antolatzaileek esan dute.

Langabezia, prekarietatea, murrizketa eta kaleratzeen aurkako elkarretaratzea Ezkerraldean


Hitzaldia: Zelan egiten dute dirua?


Limpiezas Lombidek lan eskubideak urratzen ditu

  • Urriaren 31n CNT enpresa honen Zuzendaritzak langileei inposatutako lan-gehiegikeria salatzeko asmoz elkarretaratu zen.
  • Gehiegikerien artean, “lan arriskuen prebentzioaren eta kontratazioaren arloko ez-betetze ugari aurki ditzakegu”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak.

    Read more: Limpiezas Lombidek lan eskubideak urratzen ditu

Larunbat honetan, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako manifestazioa

Enpresa batek greba eskubidea urratzeagatik kalteordaina ordaindu beharko du

155: Bigarren Trantsizioaren aurrekaria

• "Kataluniak jasotzen duen erasoa guztion aurkakoa da", azpimarratu du CNT Sindikatuak.

• "Komunikazioaren aldeko borroka ausarta bat hasi behar dugu, gaur eguneko benetako arazoei erantzun propioa emanez" erakunde anarkosindikalistak esan du.

Read more: 155: Bigarren Trantsizioaren aurrekaria

CNTk Ekologia Sozialaren Nazioarteko II Topaketan parte hartuko du

Emakume Askeak, Feminismo Iraultzailea

  • Asteazken honetan, hilak 25, Amurrion hitzaldi bat egingo da, Emakume Askeak eta CNTk antolatuta.
  • "Emakume Askeak erakunde historikoaren jatorria eta feminismoari buruz zeukaten ikuspegia azalduko dugu", hizlariak esan du.

    Read more: Emakume Askeak, Feminismo Iraultzailea

Urrutia Edariak, errepresio sindikala etxeko ezaupide

CNTk Euskal Herriko azken 10 urteko enpleguaren egoera aztertzen duen txostena argitaratu du

Urriak 3, elkarretaratzea Bilbon

  • "Katalunian gertatutakoa ikusita, eta emandako errepresioa dela eta, elkarretaratzea egiteko deia egiten dugu", esan du CNT sindikatuak.
  • Eragile sindikal eta sozialei parte hartzeko deia egiten du.

Read more: Urriak 3, elkarretaratzea Bilbon

La Oka: Elkarretaratzea kaleratzeen aurka

  • "Kaleratuak itzuli arte ez gara geldituko", Sail Sindikalak esan du.
  • Elkarretaratze dinamikarekin jarraituko duela azpimarratu du CNT sindikatuak.

Read more: La Oka: Elkarretaratzea kaleratzeen aurka

Urriak 3: Katalunian bagoaz Greba Orokorrera!

KATALUNIA ETA BALEARRETAKO CNT SINDIKATUAREN JARRERA KATALUNIAKO EGOERAREN AURREAN

Estatu oro errepresioan oinarritzen da eta bortizkeriaren bitartez indarrean mantentzen da, Katalunian bizi garenok egiaztatzen ari garen bezala. Estatuak, bere lurralde-osotasuna arriskuan ikusi duenean, ez du zalantzarik izan beren indar zapaltzaileak bereizketarik gabe erabiltzeko.

Read more: Urriak 3: Katalunian bagoaz Greba Orokorrera!

Kataluniako herriak beren borondatea erabat aske adierazteko eskubidea du

Ezkerraldeko etorkizunaren alde

  • CNTk gaur La Navalen itxieraren kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
  • Sindiatuaren hitzetan, “lanpostu bakoitzaren defentsa, Ezkerraldeko familien eta ekonomia defendatzea da”.

    Read more: Ezkerraldeko etorkizunaren alde

CNTk gaitzesten du Hontzak jasan duen zentsura

Bilboko jaietan Hontzak konpartsak jasan duen zentsuraren aurrean, CNTk gertaera hori gaitzesten du eta erasoa jasan duen konpartsarekin bat egin nahi du.

Read more: CNTk gaitzesten du Hontzak jasan duen zentsura

La Okak euren eskubideak defendatzeagatik 2 langile kaleratu ditu

Suhiltzaile Zuzendariordetzak CNTko ordezkariari espedientea egin dio trebakuntza gabeziagatik maniobra ematera ukatu zuelako

Bizkaiko Suhiltzaile-zerbitzuan CNTko ordezkari sindikalak aurre egin behar dio espediente administratibo bati eta honek ondorio larriak izan ditzake lanean. “Bere “delitua” auto-salbamendu gailu berri batekin maniobra ematera uko egitea izan da, bere ustez formakuntza eta trebakuntza eskasa zuelako”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Suhiltzaile Zuzendariordetzak CNTko ordezkariari espedientea egin dio trebakuntza gabeziagatik...

Oroimena, Egia, Justizia eta Erreparazioa: asteburu honetan, guztiak Bilbora

  • Faxismoaren kaltetuen oroimen historikoa aldarrikatzeko ekainaren 17 eta 18an bi ekitaldi garrantzitsu antolatu dira.
  • "Bi ekitaldi hauetan parte hartzeko deia egiten diogu gizarte osoari ", esan du CNTk.

Read more: Oroimena, Egia, Justizia eta Erreparazioa: asteburu honetan, guztiak Bilbora

Asteartean, hilak 30, Carlos Taiboren hitzaldia Azpeitian

Planeta mugatu batean bizi gara; horregatik, logikoa den moduan, gure baliabide naturalak ere mugatuak dira. Hala ere, gobernuak tematuta daude hazkunde ekonomiko etengabea sustatzen; baina eredu hori ez da, ez posiblea, ezta jasangarria ere.

Read more: Asteartean, hilak 30, Carlos Taiboren hitzaldia Azpeitian

Maiatzak 27, Sestaoko Txirbilenean, “Anarkiaren Jaialdia”

Txirbilenean, Sestaoko Gizarte Zentro Okupatuan (Txabarri kalea, 6), maiatzaren 27an "Anarkiaren Jaialdia" ospatuko da. Adin ezberdinetarako ekitaldi asko izango dira eta jaialdiaren helburua "jai egun eta ekintza libertarioa bizi nahi duten pertsona guztiak biltzea da", Barakaldoko Lagun Ateneoak nabarmendu duen moduan. Jarduerak Ateneoak antolatzen ditu CNT sindikatuaren laguntzarekin.

Read more: Maiatzak 27, Sestaoko Txirbilenean, “Anarkiaren Jaialdia”

CNTk Irakaskuntza sektoreko greban parte hartzeko deia zabaldu du

CNT sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan maiatzaren 16 eta 23ko egingo diren greba jardunaldietan parte hartzeko deia zabaldu du. Irakasleak, irakaskuntza bereziko irakasleak, sukaldeko eta garbiketako eta Haurreskolak Partzuergoko langileak greba egingo dute bi egun hauetan.

Read more: CNTk Irakaskuntza sektoreko greban parte hartzeko deia zabaldu du

Bekadunek komunikabideetan pairatzen duten egoera larria salatzen du CNT-k

CNT-ko “Prentsa eta berriak” sailak jakinarazi ditu bekadunek pairatzen dituzten egoera larriak. Zentral anarkosindikalistaren ustez, askotan ematen dira egoera hauek arlo honetan. Honen azpian estaltzen da “lan harremanak salgai, eskubiderik gabe, geroago kontratatzeko aukera gutxirekin”.

Read more: Bekadunek komunikabideetan pairatzen duten egoera larria salatzen du CNT-k

Maiatzak 13 eta 14, XIII. Liburu anarkistaren azoka Bilbon

Maiatzak 13 eta 14, Bilboko Azaroaren 25eko Plazan –Bailen kalearen ondoan eta FEVE geltokiaren aurrean- XIII. Liburu Anarkistaren Azoka egingo da eta berriro hiri honetara liburu libertario asko ekarriko dira. “Aukera paregabea da anarkismoak, gizarte libre bat lortzeko, eskaintzen dituen proposamen eta alternatibak ezagutzeko” nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Maiatzak 13 eta 14, XIII. Liburu anarkistaren azoka Bilbon

Apirilak 28: Osasuntsu eta seguru lan egitea zure eskubidea da

  • Ostiral hau Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da.
  • "Lan osasuna enpresaren betebeharra da, ez pribilegio bat", gogorarazi du CNTk.

Read more: Apirilak 28: Osasuntsu eta seguru lan egitea zure eskubidea da

Maiatzaren Lehena: Ni CNTn nago

  • CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo dituen manifestazioak zabaldu du.

  • "Mundu berri bat sortzeko, anarkosindikalismoaren beharra" aldarrikatuko du.

Read more: Maiatzaren Lehena: Ni CNTn nago

Carlos Slepoy zendu da, Frankismoaren krimenen aurkako kereilan gure laguntzailea

UGT, La Oka dendetan igandetan zabaltzearen alde

  • CNTk ATACO enpresan duen sail sindikalak "UGT igandetan zabaltzearen alde agertu dela" salatu du, sindikatu honek publikoki kontrakoa defendatzen duen bitartean.
  • Enpresak lan hitzarmena ez aplikatzea proposatu zuen arrazoiak aurkeztu barik. "Neurri honen aurka gaude, beharrezkoa ez baita", esan du CNTk.

    Read more: UGT, La Oka dendetan igandetan zabaltzearen alde

CNTk Bilboko Portuko suhiltzaileari zabaldutako espedientearen aurrean Foru Aldundiak duen jarrera salatu du

  • Langileari zabaldutako espediente honekin, "Administrazioak enpresen interesak Giza Eskubideen gainetik jarri ditu"
  • "Foru Aldundiak Yemenen parte hartzeari buruzko europar akordioak alde batera uzten ari du", salatu du CNTk.

Read more: CNTk Bilboko Portuko suhiltzaileari zabaldutako espedientearen aurrean Foru Aldundiak duen...

Frankismoaren aurka egin zen lehenengo greba orokorra gogoratzeko jardunaldiak

  • Aurtengo maiatzaren lehenean, frankismoaren aurka egin zen lehenengo grebaren 70. urteurrena da, CNT, ELA eta UGTk bultzaturikoa.
  • "Data hau gogoratzeko, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatuko ditugu", esan du CNTk.

Read more: Frankismoaren aurka egin zen lehenengo greba orokorra gogoratzeko jardunaldiak

Epaitegiek baliogabeko kaleratzetzat jo dute EDE Taldean gertatutakoa

Enpresa Berreskuratuen VI topaketa Buenos Airesen ospatuko da

Nicolás Obregón Abad CNT-ko milizianoaren gorpuzkiak hobitik atera dituzte Larrabetzun

CNT sindikatuak kanpaina bati hasiera eman dio Donostiako ostalaritzan

Elkarretaratzea “La Tagliatella” jatetxean

CNTk Eurotik ateratzeko jardunaldi batzuetan parte hartu du

  • Bilbon ospatutako jardunaldietan Eurotik irtetearen alde onak eta txarrak aztertu ziren.
  • CNT sindikatuaren arabera, enplegu arloko irtenbidea "ez da Estatuaren Erakundeei botere gehiago emanez lortuko, baizik eta auto-antolakuntza eta autogestioa bultzatuz baizik".

Read more: CNTk Eurotik ateratzeko jardunaldi batzuetan parte hartu du

CNTk Bizkaiko Foru Aldundiak gauzatzen ari duen ezkutuko pribatizazioa salatu du

CNTk Portugaleteko Udalak adierazpen askatasuna urratzen duela salatu du

CNT sindikatuak, beste eragile sozial eta sindikalekin batera, Udaletxeak jarraitzen duen politika salatu du.

Adierazpen askatasunaren aldeko plataforma sortu dute Portugaleten, egoera honi irtenbide bat aurkitzeko nahian.

Read more: CNTk Portugaleteko Udalak adierazpen askatasuna urratzen duela salatu du

Barakaldok hartuko du AITren birfundatzea bultzatzeko topaketa

Bederatzi herrialdetako sindikatuek hartuko dute parte topaketan, asteburu honetan, Internazional historikoa "indarberritu" eta "bultzatzeko". Zenbait sindikaturen delegazioak etorriko dira Italiatik, Alemaniatik, Frantziatik, Greziatik, Erresuma Batutik, Poloniatik eta Estatu Batuetatik.

Read more: Barakaldok hartuko du AITren birfundatzea bultzatzeko topaketa

CNTk, lan prozeduretan oinarrizko eskubideen babes-bermeak blindatzea lortu du

CNT sindikatuak lortu du langileen esparru legala aldatzea bai militantzia sindikalagatik errepresalien kasuetan  bai lan eskubideak eskatzeagatik. Aste honetako ebazpen batean, Konstituzio Auzitegiak onartu du, enpresa-jokabidetan haien oinarrizko eskubideak murriztu zaizkien pertsonek, Auzitegi Nagusietan, lehen instantzian onartu ezean baita instantzia bakarrean errekurtso kasuetan ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela. “Epai historikoa da eta Estatuko kasu askotan eragin handia izango du”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk, lan prozeduretan oinarrizko eskubideen babes-bermeak blindatzea lortu du

Iraultza sozialaren alde, faxismoaren kontra: Omenaldia Artxandan

Urtero bezala, faxismoaren aurka defendatu zirenei omenaldia egingo diegu Artxandan. Ekitaldi honekin CNTko emakume eta gizon guztiei gorazarre egin nahi diegu, mundu berri baten alde egindakoei.

Read more: Iraultza sozialaren alde, faxismoaren kontra: Omenaldia Artxandan

Egoitza anarkosindikalista berriak Ezkerraldean ateak ireki ditu

CNT sindikatuak Barakaldon badauka egoitza berria. Inaugurazioa etxe anarkosindikalistan (Castilla y León, 10) pasa den larunbatean izan zen. Ekitaldian Luis Fuentes, CNTko Oroimen Historiko taldeko kidea eta Martin Paradelo, sindikatu honetako idazkari nagusia egon ziren.

Read more: Egoitza anarkosindikalista berriak Ezkerraldean ateak ireki ditu

CNT-k Metrópoli 2000-n kaleratzeen deuseztasuna lortzen du

Hilabete batzuk borrokan egon ondoren, CNT sindikatuak Metrópoli 2000-n gertatutako botatzeen deuseztasuna lortu du. Enpresa hau Quorum Fitness gimnasioan garbitzeko zerbitzuaz arduratzen zen. “Carmen eta Amador kaleratu zituzten beren eskubideak eskatzeagatik eta sindikalismoa egiteagatik”, gogoraratu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: CNT-k Metrópoli 2000-n kaleratzeen deuseztasuna lortzen du

CNTk, hauteskunde ilusionismoaren aurrean, abstentzio aktiboa defendatzen du

Ez da igarlea izan behar jakiteko hurrengo hauteskundeak nork galduko dituen. Langileok galduko ditugu. Hauteskundez hauteskunde, gobernuz gobernu, betikoa ikusten dugu: eskubideak galtzen ditugu, murrizketak ordaintzen ditugu, lan baldintzek txarrera egiten dute, bizitza gero eta prekarioagoa… Hamaika aldiz fartsa bera errepikatzen da eta guk ez dugu ezer lortzen alderdi batekin edo bestearekin. Eta ez dugu bakarrik hitz egiten 78ko erregimenari buruz Estatu espainiarrean, Europa osoan egoera bera topatzen dugu.

Read more: CNTk, hauteskunde ilusionismoaren aurrean, abstentzio aktiboa defendatzen du

CNT Metropoli 2000 enpresaren “langileen aurkako jarreren” kontra borrokan dago

CNT sindikatua, larunbat honetan, Portugaleteko Quorum Fitness gimnasioaren aurrean mobilizatu da. Leku horretako garbiketa-enpresak (Metropoli 2000 SL) bi langile kaleratu zituen eta ez ditu berriro hartu nahi. Jazarpen sindikala salatu du sindikatuak: “gure lagunek Lan Ikuskaritzan jasan behar izan zituzten presioak eta arau-hauste batzuk salatu zituzten”.

Read more: CNT Metropoli 2000 enpresaren “langileen aurkako jarreren” kontra borrokan dago

CNTk ostalaritzan eta merkataritzan “lan-esplotazioa” salatzen du

CNT sindikatuak ostalaritzako eta merkataritzako langileek pairatu behar duten egoera larriaz ohartarazi du. Sektore hauetan “enpresa gehienetan hitzarmen kolektiboak ez dira betetzen eta, askotan, langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira”.

Read more: CNTk ostalaritzan eta merkataritzan “lan-esplotazioa” salatzen du

CNT-k XII. Liburu Anarkista Azoka aurkezten du Bilbon

Ideia libertarioak, beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin, Bilboko kaleetan egongo dira berriro maiatzaren 21 eta 22an. Bi egunetan, CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azoka berriro antolatuko du, aurten bere XII. Edizioan. Udaletxeak betiko lekuan -Unamuno plazan- ospatzeko baimena kendu duenez,  stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.

Read more: CNT-k XII. Liburu Anarkista Azoka aurkezten du Bilbon

Maiatzaren Lehena: borroka da bide bakarra

CNTk sail sindikalek egindako lana azpimarratu nahi du, "haiek dira anarkosindikalismoa egunero egiten dutenak".
Errefuxiatuen egoera lotsagarriarekin bukatzeko, beste sindikatuei greba egiteko proposamena luzatu die.

Read more: Maiatzaren Lehena: borroka da bide bakarra

Maiatzaren Lehena. Langile duintasun eta harrotasuna


Igande honetan "egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia" zabaldu du CNTk.

 

"Klase borrokan, langileek aurrea hartu behar dugu", gogorarazi du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Maiatzaren Lehena. Langile duintasun eta harrotasuna

Ez dugu kaleratzerik onartuko Portugaleteko DIA supermerkatuan


"Minbizia izategatik kaleratu zuten, eta irabaziko dugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

"Horrelako kasu guztietan irmoki erantzun behar dugu".

Read more: Ez dugu kaleratzerik onartuko Portugaleteko DIA supermerkatuan

Hitzaldia: Durango kereila daiteke?

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak Argentinako justiziaren aurrean ipinitako salaketa aurkeztuko du Durangon.

Kereila horretan Durangaldeak ere parte hartu ahal duen aztertuko dute.

Read more: Hitzaldia: Durango kereila daiteke?

Martxoak 8: ez gara ikustezinak izango

"Emakume langileak diskriminazio bikoitza jasatzen dute: langile izateagatik eta emakume izateagatik ere".
"Langileon borroka, askatzailea izateko, feminista izan behar da", esan du CNTk.

Read more: Martxoak 8: ez gara ikustezinak izango

CNTk Metropoli 2000 eta Quorum Fitness gimnasioetan dagoen errepresio sindikala salatu du

Bi lagile kaleratu dituzte "dauden lan baldintzak Lan Ikustaritzan salatzeagatik".
"Lanpostura bueltatu arte borrokan jarraituko dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk Metropoli 2000 eta Quorum Fitness gimnasioetan dagoen errepresio sindikala salatu du

Otsailak 18 #Correscales2016 #KorrikaPrekarioa hasiko da

CNTk "prekarietatearen aurkako ekimen honetan parte hartzera" deitzen du.
"Bilbotik Bartzelonara, 800 kilometro 80 egunetan egingo dira", erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Read more: Otsailak 18 #Correscales2016 #KorrikaPrekarioa hasiko da

Larrabetzun CNTko miliziano bat lurpetik atera dute

"Ramon Portilla Acedo faxismoaren aurka borrokan hil zen Larrabetzun", esan du CNTk.
Erakunde anarkosindikalistak berriro gogora ekarri du "1977ko amnistiaren legeak biktimak mespretxatzen dituela"

Read more: Larrabetzun CNTko miliziano bat lurpetik atera dute

EAEko Gobernuak beren lege proiektuarekin aurrera jarraitzen du, suhiltzaileen iritziaren aurka

"Euskal Autonomi Erkidegoan Suhiltzaile zerbitzua prekarizatuko duen Legearen aurka" elkarretzaratzera deitu du CNTk, Eusko Legebiltzarrearen aurrean.
"Herritarren segurtasunaren aurkako atentatua bat da", nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: EAEko Gobernuak beren lege proiektuarekin aurrera jarraitzen du, suhiltzaileen iritziaren aurka

CNTk larunbatean Sestaon egingo den ACB ixtearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen du

Arcelor Mittalek, munduko altzairugilerik handiena, iragarri du Sestaoko ACB lantegia epe muga jakinik gabe itxiko duela eta 355 langile aldi baterako enplegu erregulazioan geratuko dira.Hauei gehitu behar zaie beste enpresa auxiliarretan lan egiten dutenak, 200 bat. Euskal Herriko langabezia-tasarik handiena duen herrian ia 600 familia etorkizun ilunera bultzatuta.

Read more: CNTk larunbatean Sestaon egingo den ACB ixtearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen du

Zahar-egoitzako langile bat kaleratu dute adineko batek jasandako erasoa salatzeagatik

CNT-k kasuaren larritasuna salatu du, eta "enpresak oraindik ez du ezer argitu".
"Psikologoak pazientea lepotik hartu eta astindu ere egiten zuen" langileak azpimarratu du.

Read more: Zahar-egoitzako langile bat kaleratu dute adineko batek jasandako erasoa salatzeagatik

El Corte Inglesek grebalariak erreprimitzen ditu

"Grebalarien aldeko erremintarik indartsuena elkartasuna da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
CNTren iritziz, "azken atxiloketak langileriaren aurkako kapitalista hauen beste eraso bat da".

Read more: El Corte Inglesek grebalariak erreprimitzen ditu

CNTk urtarrilaren 9an egingo diren presoen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen du

Erankunde anarkosindikalistaren hitzetan, "bidegabeko sistema ekonomiko eta politiko honek espetxe sistema errepresioaren tresna bezala erabiltzen du".
"Estatuek giza eskubideak betetzeko betebeharra dute", gogorarazi du CNTk.

Read more: CNTk urtarrilaren 9an egingo diren presoen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen du

Ezin dugu gertatutakoa ahaztu eta biktima eta biktima-eragileak maila berberan jarri

"Faxistek bilboko biztanleria bonbardatu zuten orain dela 79 urte", gogoratu du Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak.

Plataformak azpimarratu du "Egia, justizia, erreparazioa eta ez-errepikapena nahi dugula, eta hori izan behar da instituzioen helburua"

Read more: Ezin dugu gertatutakoa ahaztu eta biktima eta biktima-eragileak maila berberan jarri

La Palmako langileek borrokari eusten diote

"Hemen egiten ari dena iruzurrezko porrot bat da" dio CNT sindikatuak.
Erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du "konkurtso-administradoreen jarrera ez da inoiz negozioaren jarraipenaren aldekoa, likidazioarena baizik"

Read more: La Palmako langileek borrokari eusten diote

Suhiltzaileek lege-proiektu berriaren aurka manifestazioa egin dute

Suhiltzaileek lege proiektu berriaren aurka manifestazioa egin dute Bilbon.

"Arrazoi ekonomikoak direla eta ezin dugu zerbitzuaren kalitatea murriztu", adierazi du CNTk.

Read more: Suhiltzaileek lege-proiektu berriaren aurka manifestazioa egin dute

DIA supermerkatuak baja egoteagatik langileak kaleratzen ditu

Portugaleten dagoen DIA supermerkatuak langile bat kaleratu du gaixo larri bat izanda.
"Enpresaren eraso hauen aurrean erantzuna beharrezkoa da", CNTren ustez.

Read more: DIA supermerkatuak baja egoteagatik langileak kaleratzen ditu

CNTren XI Kongresua: ekintza sindikal gehiago, feminismo gehiago, anarkosindikalismo gehiago

kongresua

Zentral sindikalak "langileek enpresen berreskurapena lortzeko" apustua indartu du
CNT-ek bere gain hartu duen erronketako bat "genero ikuspuntua beren ekintza sindikalean era erreal batean integratzea" da

Read more: CNTren XI Kongresua: ekintza sindikal gehiago, feminismo gehiago, anarkosindikalismo gehiago

Valdegobiako suteak suhiltzaile parkeak gauez ixteak zentzurik ez duela argi erakutsi du

CNTk argi utzi nahi du "Erakunde Publikoek gertakari larri honen erantzuleak direla, larrialdi-arretan egin duten utzikeria dela eta": Gertakari honetan pertsona bat hil eta beste bat oso larri geratu da. Sua astearte gau honetan izan zen, Tuestan (Valdegovia), eta erakunde anarkosindikalistak salatu nahi du Erakunde Publikoek duten erantzukizun zuzena.

Read more: Valdegobiako suteak suhiltzaile parkeak gauez ixteak zentzurik ez duela argi erakutsi du

Enpleguaren datuak: prekarietate eta pobrezia gehiago

CNT sindikatuak Enplegu Ministerioak abenduaren 2an argitaratutako datuak aztertu ditu. “Ezin dugu esan enplegu erreala sortu denik, nahiz eta espainiar gobernuak desenpleguaren murrizketari buruz hitz egin”, zentral anarkosindikalistak esan du, “argitaratutako datuak aztertuz, kontratuen %90ra behin behinekoak baitira, eta kontratu mugagabeen artean, erdia lanaldi partzialekoa da”, hau da, gutxi barru beraien lana galduko dutela.

Read more: Enpleguaren datuak: prekarietate eta pobrezia gehiago

Suhiltzaile zerbitzuan eskastasunaren aurka: ostegun honetan, 22an, guztiok Gasteizera

CNT sindikatuak, ostegun honetan, hilaren 22an, Gasteizen egingo den Suhiltzaile zerbitzuan eskastasunaren aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du. Mobilizazioa Arabako hiriburuko udaletxetik, goizeko 11:00etan aterako da eta Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bukatuko da.

Read more: Suhiltzaile zerbitzuan eskastasunaren aurka: ostegun honetan, 22an, guztiok Gasteizera

“Ouróboros” dokumentalaren emanaldia Bilboko La Bolsan

Datorren asteazkenean, hilaren 21an, arratsaldeko 19.00etan, Bilboko La Bolsa hiri-gunean (Pelota Kalea, 10) “Ouróboros. La espiral de la pobreza” dokumentala emango da. Ekitaldian -CNT sindikatuak antolatuta- Julio Reyero, dokumentalaren sortzaileetariko bat, egongo da.

Read more: “Ouróboros” dokumentalaren emanaldia Bilboko La Bolsan

Popompa dendak ez die langileei ordaindu nahi

CNT sindikatuak merkataritzan gehiegikerizko kasu berri bat ezagutarazi du. Kasu honetan,  Popompa enpresa da,  Getxoko haurrentzako arroparen jabea. “Zuzendaritzak ez ditu kontratuak sinatzen eta ez du ordaintzen  langileei zor diena”, azaldu du  erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Popompa dendak ez die langileei ordaindu nahi

CNTk suhiltzaile zerbitzuaren pribatizazioaren aurkako mobilizazioen alde azaldu du

CNT sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko suhiltzaile zerbitzuen kolektiboarekin elkartasuna adierazi du, eta pribatizazio saiakeren aurkako sektore honek burututako mobilizazioen alde agertu da. Zentzu honetan, “aldarrikapen hauek laguntzeko egiten diren ekitaldi guztietan parte hartuko duela” adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk suhiltzaile zerbitzuaren pribatizazioaren aurkako mobilizazioen alde azaldu du

“Zergatik Urkulluk biktima batzuk jasotzen ditu eta beste batzuk ez?”

Uztailaren 5ean CNT sindikatuak Albertia mendian frankismoaren kontrako borrokan euren bizitza eman zuten miliziano eta gudari guztiei egindako omenaldian parte hartu du. Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak Villarrealeko gatazkan egon ziren guztiak bereziki gogoratu ditu. “ANV eta CNT-ko gudariek bide bera hartu zuten, gogorra baina koherente, guretzat eredua dena”, omenaldian irakurritako testuan azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: “Zergatik Urkulluk biktima batzuk jasotzen ditu eta beste batzuk ez?”

CNT Bilboko “La Palma”ren itxieraren aurka mugitzen da

Beren lanpostuak defendatzeko, asteazken honetan 1927an sortua Bilboko “La Palma” zapatadendako langileak berriro mobilizatu dira. “Enpresa zuzendaritzak gure oinarrizko eskubideak akatu nahi ditu, beren erakuslehioko merkantzia izango bagina bezala”, baieztatu du CNT-ko sail sindikalak, lantoki honetan afiliazio handia daukana.

Read more: CNT Bilboko “La Palma”ren itxieraren aurka mugitzen da

CNTk EDE Taldean dagoen errepresio sindikala salatzen du

EDE Taldeko langileak -enpresa honek gizartegintza du lan-eremua-, ostegun honetan, enpresaren egoitzaren aurrean bildu dira, aurten, sei sindikalista (haietako bi CNTkoak) kaleratu dituztela salatzeko.

Read more: CNTk EDE Taldean dagoen errepresio sindikala salatzen du

“Askatasunaren Aldeko Jaialdia” Sestaoko Txirbilenean

Txirbilenea gune autogestionatuak (Txabarri kalea, 6), CNTk antolatuta, azken ekintza polizialetan atxilotutako militante anarkistekiko elkartasunean, larunbatean “Askatasunaren aldeko jaialdia” burutuko du. “Gure babesa eta maitasun osoa adierazi nahi diegu,  mugimendu libertarioa defendatzeagatik, errepresioa pairatzen dutenei”, adierazi du sindikatuak.

Read more: “Askatasunaren Aldeko Jaialdia” Sestaoko Txirbilenean

CNTk Laia Zapata-denda guztietara eramaten du borroka

CNT sindikatuak berriro, jendaurrean, Laia Zapata-dendetan egiten diren lan-gehiegikeriak salatu ditu. Denda-kate honek sukurtsalak ditu Barakaldon, Santurtzin, Bilbon eta Basaurin. Ostegun honetan, sindikatuko militanteek informazio-piketeak egin dituzte enpresa honen lokalen aurrean eta zuzendaritzaren gogorkerien berri eman dute.

Read more: CNTk Laia Zapata-denda guztietara eramaten du borroka

CNTek Bilboko XI. Liburu Anarkistaren Azoka aurkezten du

Maiatzaren 13 eta 17a bitartean, CNTk Bilboko Liburu Anarkista azokaren XI. edizioa ospatuko du. Beste urteetan bezala gai libertarioa zabaldu nahi du, “Idazle, hizlari eta ideiak irakurleei hurbilduz”, azaldu du sindikatuak.

Read more: CNTek Bilboko XI. Liburu Anarkistaren Azoka aurkezten du

EDE Taldeak hiru sindikalista kaleratu ditu; haietako bi, CNTkoak

EDE Taldea entitateak gizartegintza du lan-eremua, baina azken boladan gogortu du bere langileekiko gatazka. CNTk agertu duen bezala, enpresa horrek plantillako hiru langile bota ditu, horietako bi sindikatu honen kide. Zentral anarkosindikalistaren esanetan, “beste eraso baten aurrean gaude, langileriaren eskubiderik oinarrizkoenen aurka”.

Read more: EDE Taldeak hiru sindikalista kaleratu ditu; haietako bi, CNTkoak

CNT-k kapitalismoaren kontrako herri borrokak finkatzeko deia egiten du

CNT sindikatua Maiatzaren 1ean  mobilizatu den lau hiriburuetan  “kapitalismoaren kontrako frenteak finkatzeko” beharra adierazi du. “Egun batez manifestatzea ez da nahikoa. Ezta hogeita lau orduko grebaldiarekin ere. Mugimendu sendoa behar eta exigitzen du gizarteak, oinarritik sortuta, alderdien eraginik gabe” seinalatu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: CNT-k kapitalismoaren kontrako herri borrokak finkatzeko deia egiten du

A-30: mugimendu anarkistaren errepresioaren aurkako manifestazioa Bilbon

Mugimendu anarkistaren aurkako kriminalizazio eta errepresioaren kontrako manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu du CNT sindikatuak. Ostegunean, hilak 30, 19:00tan Moyua plazatik abiatuko da. “Ni ere anarkista naiz gogor ohikatu nahi duten pertsona solidarioentzako bilgune izango da” azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: A-30: mugimendu anarkistaren errepresioaren aurkako manifestazioa Bilbon

LHK-k Datuen Babeserako Legea urratu du “La Okan”

Ataco SLk dauzkan “La Oka” izeneko delikatesen denda hauetan, LHKren eskutik (Lan Harremanen Kontseilua) eman den afiliatuen izenen filtrazioa, arau-hauste larria dela adierazi du Datuak Banesteko Euskal Bulegoak, erakunde anarkosindikalistak egindako salaketen bitartez.

Read more: LHK-k Datuen Babeserako Legea urratu du “La Okan”

CNTk “Ercilla sarien” bihotzera eraman du bere protesta

Ercilla sarien banaketarekin batera, CNT sindikatuak ekintza koloretsu bat burutu du astelehen honetan Bilboko hotelean. Zeremoniaren erdian, publikoaren artean zeuden CNTko militante batzuk “Festa gutxiago, soldata gehiago”, “Non dago gure aparteko ordainsaria?” edo “murrizketa bat ere ez, erantzunik gabe” bezalako leloak zituzten kartelak atera zituzten.

Read more: CNTk “Ercilla sarien” bihotzera eraman du bere protesta

CNTK merkataritzan dagoen patronalaren gogorkeria salatzen du

CNT sindikatuak mobilizazioak jarraitzen ditu, Laia zapata-dendetan gertatzen diren patronalaren gehiegikeriak salatzeko. Enpresa honek  -Barakaldon, Santurtzin, Basaurin eta Bilbon dendak dauzkanak-  langile bat bota du, zegozkion egunak, hiltzeko zorian zegoen senide bat bisitatzeko, erabili dituelako.

Read more: CNTK merkataritzan dagoen patronalaren gogorkeria salatzen du

Martxoak 8: CNTk kapitalaren eta patriarkatuaren aurkako borroka aldarrikatzen du

Ez berba hutsalik, ez arrazoibide hipokritarik. Martxoaren 8 berri baten aurrean, CNTk adierazi du emakumeek ustiapena, diskriminazioa eta langabezia pairatzen jarraitzen dutela, “erabateko gainbeheran dagoen sistema bateko krisialdiaren biktima nagusiak”. Honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak kapitalaren eta patriarkatuaren aurkako borroka aldarrikatu du: “Iraultzak ez ba gaitu aintzakotzat hartzen, nahitaez huts egingo du”, azpimarratu du.

Read more: Martxoak 8: CNTk kapitalaren eta patriarkatuaren aurkako borroka aldarrikatzen du

CNT TTIP-en aurka mobilizatu da Donostian

Ostegun honetan, hilak 19, CNT sindikatua Donostian elkarretaratu da merkataritza librerako akordio trasatlantikoaren (TTIP) aurka; “Ez gara erabili eta botatzeko merkatzia” edo “kapitalistak dira terroristak” lelopeen artean.

Read more: CNT TTIP-en aurka mobilizatu da Donostian

Laia Zapata-dendetako ugazaben zigorgabetasunaren kontrako mobilizazioak martxan jarri dira

CNT sindikatuak ostiral honetan Barakaldoko Laia zapata-dendaren aurrean bere lehenengo kontzentrazioa gauzatu du.  Denda honek langile bat kaleratu du senide baten hiletara joateagatik. “Ez ditugu onartuko langileriaren oinarrizko eskubidearen kontrako eraso hauek. Patronalaren larderiaren aurrean, elkartasunerako eta borrokatzeko euste-horma altxatuko dugu”, sindikatu anarkosindikalistak adierazi du.

Read more: Laia Zapata-dendetako ugazaben zigorgabetasunaren kontrako mobilizazioak martxan jarri dira

EDE Taldea kondenatua, askatasun sindikala larriki urratzeagatik

EDE Taldeko CNTko sail sindikalak (enpresa honek bitartekotza arloan egiten du lan) langileen eskubideen aldeko borrokan garaipen berri bat lortu du. Berria den epai batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa zigortu du sindikatu honekin “begirunerik ezagatik eta onarpen hutsegiteagatik” eta 2014ko maiatzean posta korporatiboa kentzeagatik.

Read more: EDE Taldea kondenatua, askatasun sindikala larriki urratzeagatik

Zapaterías Laia-k langile bat kaleratu du bere senide baten hiletara joateagatik

Imajina ezazu senide bat galtzen duzula eta hurrengo astean, lanpostua galtzea beren hiletara joan zarelako. Egoera larri hau Laia zapatadenda katean gertatu da, zeinean Barakaldoko dendako langilea kaleratu duten hiltzeko zorian zegoen senide bat ospitalean bisitatzeko eskubidea erabiltzeagatik.

Read more: Zapaterías Laia-k langile bat kaleratu du bere senide baten hiletara joateagatik

Estatuak babesten du frankismoak CNTri egin zion espoliazioa

CNT sindikatuak bat egiten du Zaragozako kideekin. Poliziek Aragoiko hiriburuko egoitzatik joanarazi egin dituzte. Erakunde anarkosindikalistaren ustez “frankismoak lapurtu zuena guk ez berreskuratzeko beste ahalegin bat besterik ez da”.

Read more: Estatuak babesten du frankismoak CNTri egin zion espoliazioa

Anarkosindikalismoa, orain eta hemen: Hitzaldia Barakaldon

Ostiral honetan, hilak 13, Barakaldoko Makala II gaztetxean (Errekatxu kalea 5, Batzaga metro geltokia), anarkosindikalismoari buruzko hitzaldi bat egongo da; CNTk kapitalismoaren aurka borrokatzeko eta langileriaren eskubideak defendatzeko erabilitako tresnari buruz hain zuzen. Ekitaldia Enrique Hoz militante anarkistaren esku egongo da, zeinek borroka anarkosindikalistaren iragana, oraina eta geroaren inguruan bere ikuspuntua azalduko duen.

Read more: Anarkosindikalismoa, orain eta hemen: Hitzaldia Barakaldon

CNTk CCOOek Mediaposten jokatzen duen zorigaiztoko papera salatzen du

“Obskurantismoa”, “isiltasuna” eta patronalarekin eten gabeko “elkarlana”. Horrela definitu du CNTk CCOO sindikatuaren jokabidea Mediapost multinazionalean -publizitate banaketa sektorean ibiltzen dena-. Enpresa honetan sindikatu hori kaleratze eta zigor kasuetan eta beste gatazka kolektibo batzuetan langileen interesen aurka kokatu da”.

Read more: CNTk CCOOek Mediaposten jokatzen duen zorigaiztoko papera salatzen du

Osasunaren pribatizazioaren ondorioei buruzko hitzaldia, Bilbon

Osasunaren Pribatizazioaren Aurkako Plataformak –CNT honen partaidea da- datorren ostegunean, hilaren 29an, Bilbon hitzaldi bat egingo du. Honen gaia izango da nola osasunaren pribatizazioak eragiten dien erabiltzaileei. Ekitaldia, La Bolsan (Pelota kalea, 10) arratsaldeko 19:00etan izango da eta Angel Navarrok eta ToñoGomezek hartuko dute parte. Hauek Madrilgo Osasunaren Pribatizazioaren aurkako Koordinakundeko kideak dira eta haien borrokari buruz hitz egingo dute.

Read more: Osasunaren pribatizazioaren ondorioei buruzko hitzaldia, Bilbon

CNT “lan suntsiketaren eta askatasun murrizketen kontra” mobilizatuko da Gasteizen

Lan kaleratzeak, enpresen ixteak eta polizia muntaiak aurrean izanda, datorren larunbatean, 17an, Gasteizko kaleetara ateratzera eta “lan kaleratzeen, enpresen ixteen eta polizia muntaien aurka, hau da, langileriak soilik pairatu behar dituen neurrien aurka” protesta egitera deitu egin du CNT sindikatuak.

Read more: CNT “lan suntsiketaren eta askatasun murrizketen kontra” mobilizatuko da Gasteizen

Estatuan errepresioa areagotzen dela ohartarazten du CNTk

Euskal presoen abokatuen aurkako beste operazio polizial bat gauzatu ondoren, CNT sindikatuak atxilotutako pertsonekin bere elkartasuna adierazi nahi du. Gaur, berriro, Estatuko benetako aurpegia ikusi dugu. Honek muga zentzugaberaino eramaten du bere politika errepresiboa.

Read more: Estatuan errepresioa areagotzen dela ohartarazten du CNTk

“Milaka langile kondenatzen dituzte pobreziara”

Behin langabeziari buruzko 2014ko datuak argitaratuta, CNT sindikatuak adierazi du kopuru horiek “ez dutela aldaketa onik islatzen langileentzat”. Halaber, zera azpimarratu du: “Soilik erakusten dute aldi baterako kontratazioa ugaritu dela lanpostu finkodun pertsonak ordezkatuta eta behin-behinekotasuna dela patronalen tresnarik boteretsuenetako bat beren langileak diziplinatuta edukitzeko”.

Read more: “Milaka langile kondenatzen dituzte pobreziara”

CNT Pandora operazioaren aurka

Berriro, sistemak errepresio eta komunikabideen manipulazio mekanismoak martxan jartzen ditu. Estatu espainiarraren elite politiko eta ekonomikoek sustrai sakonak dituen tradizio obsesiboa “arrisku anarkistarekin” izaten dute. Horretarako, beti gezurrak, iruzurrak, muntaiak eta etiketa faltsuak erabili dituzte. Buru-belarri lanean daude gu “lehenengo etsai publiko” bihurtzeko, bake soziala arriskuan jartzen duena. Baina, egia esan, benetako mehatxua gara beraien pribilegioak eta etekinak zalantzan jartzen ditugulako eta, justizia sozialagatik, errotik kendu nahi ditugulako.

Read more: CNT Pandora operazioaren aurka

Esplotazioaren aurkako borroka astea The Phone Housen

The Phone House enpresan egin den gehiegikerien eta errepresioaren aurkako borroka astea, CNTko sail sindikalek deituta, penintsulako leku guztietatik ailegatu den elkartasunarekin amaitu da. Mobilizazio hauekin, erakunde anarkosindikalista batera mugitzen hasi da “langileen gaurko egoera aldatzeko eta esplotazioa, erasoak eta bereizkeria botatzeko”, azpimarratu du sindikatuak.

Read more: Esplotazioaren aurkako borroka astea The Phone Housen

Eusko Jaurlaritzaren azpikontrata batek langile guztiak kaleratu ditu

CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, “Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta”.

Read more: Eusko Jaurlaritzaren azpikontrata batek langile guztiak kaleratu ditu

Azaroak 29: Duintasun martxak Euskal Herrian

CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo diren martxetan parte hartzeko deia zabaldu du, “larrialdi egoera sozialean aurkitzen baikara, erantzun kolektiboa behar duena”.

Read more: Azaroak 29: Duintasun martxak Euskal Herrian

CNTk Mercadona-ren alde ezkutuaz ohartarazi du

Euskal Herrian, Mercadonaren lehorreratzearekin batera, CNT sindikatuak kanpaina informatibo bat hasi berri du bertako langileak supermerkatu kate honen benetako aurpegia ezagutu dezaten. “Bere itxurazko aurpegi onaz gain, konpainia honek langileak lan baldintza iraingarrietan mantentzen ditu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak, enpresa honekin gatazko gogorra mantentzen duenak.

Read more: CNTk Mercadona-ren alde ezkutuaz ohartarazi du

“Kapitalismo hiltzailearen eta bere konplizeen aurka”

CNT Sindikatuak -beste eragile sozial eta sindikalekin batera- Barakaldon izan den langabezia, murrizketa eta kaleraketen kontrako eta babes sozialaren alde Barakaldon egindako elkarretaratzean parte hartu du. Amaia Egañaren -bere etxetik kaleratua izan aurretik leihotik salto egin zuen- suizidiotik bigarren urteurrena bete den honetan.

“Gaur egun, milaka eta milaka pertsona miseria eta etsipenean bizi direla ikusten dugu, guzti honen errudunak, duela bi urte bezala, zigorgabe jarraitzen duten bitartean”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak. Testuinguru honetan, CNTk “kapitalismoa bezain sistema hiltzaile batek sortzen dituen injustizia sozialekin bukatzeko bide bakarra borroka dela” azpimarratu du.

“Felix-en ereduak CNTko bidea markatuko du beti”

CNT sindikatuak Felix Padin, hilak 7an zendutako militante historikoa, omendu du. Ekitaldia Artxandako “La Huella” monumentuaren ondoan izan da, frankismoaren kontra borrokatu zuten guztien oroimenez eraikitako gunean. “Félix haietako bat izan zen eta ez dugu inoiz ahaztuko”, azpimarratu du sindikatuak.

Read more: “Felix-en ereduak CNTko bidea markatuko du beti”

Felix Padin militante historikoa omenduko du CNTk larunbat honetan

Pasa den 7an zendutako Felix Padin militante historikoa omentzeko, CNT sindikatuak Artxandako “La Huella” monumentua aukeratu du, frankismoaren kontra borrokatu zutenak oroitzeko eraiki zena. “Ekitaldi honekin ez dugu gure lagunaren borroka soilik aldarrikatzen, erakunde honetan bai iraganean, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere kapitalismoa eta zapalkuntzaren aurka borrokatu zuten kide guztiak ere gogoraratuko ditugu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: Felix Padin militante historikoa omenduko du CNTk larunbat honetan

“Dena kendu ziguten... duintasuna izan ezik”

Urriaren 7an, Felix Padin Gallo -CNTko militante historikoa-, Miranda de Ebron zendu zen 98 urterekin. Pasa den abuztuan albiste nazionala izan zen Felix Padin-en kasua. Maria de Servini-k, frankismoaren krimenen aurkako prozesua daraman epaile argentinarrak, deklaratzera deitu zuen Padin. Estatu espainolaren justiziak oztopoak jarri zituen arren, epailea zuzenean elkarrizketatu zen Felix-ekin. Azken honek, Miranda de Ebroko epaitegian testigantza eman ahal izan zuen azkenean.

Read more: “Dena kendu ziguten... duintasuna izan ezik”

Felix Padin hil egin da, zigorgabetasunaren kontrako borroka eta erresistentziaren sinboloa zena

Astearte honetan Miranda de Ebroko ospitalean hil egin da Félix Padín, CNTko militante historikoa, 98 urteko adinean. “Gure erakundearentzako albiste oso penagarria da. Gaur, inoiz baino gehiago, berretsiko diagu borrokan segituko dugula Félix eta hainbeste kide gehiago defendatu zituzten printzipio eta baloreengatik”, nabarmendu sindikatu honek.

Read more: Felix Padin hil egin da, zigorgabetasunaren kontrako borroka eta erresistentziaren sinboloa zena

Ercilla Hotelaren aurrean elkarretaratu da CNT, enpresako zuzendariaren ezkontzan

CNT sindikatuak ez du Iñaki Etxegurenen ezkontza galdu nahi izan, Bilboko Ercilla Hoteleko zuzendaria dena; enpresa honetako langileek pairatzen duten murrizketen eta etengabeko erasoen erantzule zuzena baita. “Jarrera horrekin jarraitzen badute, aurrean egongo garela gogoraraztera etorri gara”, adierazi du erakunde honek.

Read more: Ercilla Hotelaren aurrean elkarretaratu da CNT, enpresako zuzendariaren ezkontzan

Kaleratze “laidogarri eta diskriminatzaile” bolada berri bat Pandan

CNT sindikatuak “patronalaren eraso” berri bat salatu egin du Panda Security informatika enpresarekin mantentzen duen gatazkan. Oraingoan, konpainiaren zuzendaritzak beste hamabi lankide kalarazi ditu, bederatzi Madrilgo bulegoetatik eta beste hiru Bilbotik.

“Beste batzuetan gertatu izan den bezala, kaleratze gehienak buruzagiek langileenganako mesprezioagatik bereiztuak dira”, seinalatu du erakunde anarkosindikalistak, zeinek enpresa honetako langileak kaleratzeko duen ohizko mugimenduei buruz ohartarazi duen. Enpresak “lehenengo momentuan diziplinazko kaleratzeak direla argudiatzen du, baina gero, epaitegian edo langile berari bidalitako komunikatu baten bidez, prozedura hauen desegokitasuna onartzen du”, azaldu du CNTk.

CNTk kaleratze diskriminatzaileak direla hausnartzen du, “zeren eta zuzendaritza taldeko edozein kidek enpresa ‘uzten’ edo ‘borondatez joaten denean’, ez du sekula honelako tratamendurik jasotzen”. “Beraiei eten egiten diete edota joaten dira, baina ez dira inoiz kaleratuak izaten”. “Berdin gertatzen da hiritar arrunt batek dirua  ‘Lapurtzen’ duenean eta aldiz politikari, bankari edo enprasario batek egiten duenari  ‘bidegabeko jabetzea’ esaten diogunean”, parekatu du CNTk.

Patronalaren ez betetzeak

Sindikatu honek ere Panda Antivirusek 2015ean 25 urte beteko dituela azpimarratu nahi izan du. “Urte hauetan zehar – nabarmendu du- abusu gehiegi ikusi dira, eta era berean, langileen eskubideenganako izaera despota bat izan duela”. Testuinguru honetan, CNTk oraingo zuzendaria den, Diego Navarreteren kasua aipatu du, nork 2013aren amaieran kargua onartu egin zuen. “Langileen egoera aldatuko zuela saldu egin nahi zigun, baina kaleratzeak berdin jarraitzen dute, lan osasuneko arloari buruzko protestak ezentzunak dira eta lagileen gehieneko kategori profesionalak ezegokiak dira”, salatu egin dute.

Sindikatu anarkosindikalistak ere “epai judizialaren ezbetetzea, non antzinatasunari ezker langileen soldata handiago edukitzearen eskubidea onartzen den” ohartarazi du, eta aurtengo abenduaren 31tik aurrera lan baldintzen okertzeari buruz ere hitz egin du sindikatuak, “mometu horretatik aurrera Estatuko Aholkularitzaren Hitzarmenera pasako bai gara”.

“CNTko sail sindikalean badakigu zuzendaria, ahokulariak eta goialdeko besteek ez dutela beraien izaera aldatuko langileok ondo antolatuak egon arte eta beraien gehiegikeriekin ez jarraitzera behartzen ditugun arte”, azpimarratu du. Arrazoi hauengatik, sindikatuak kaleratze bolada berri honi erantzuna ematera deiarazi du “ez bakarrik kontzentrazioekin, baizik eta paro eta grebekin ere”.

EDE Taldeko hitzarmena baliogabetzea exijitu du CNTk

EDE Taldeko –esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duen erakundea- CNTko sekzio sindikalak zuzendaritza eta ordezkari sindikalen gehiengoak sinatutako akordioaren kontra salaketa bat aurkeztu du. “Langileriaren aurkako neurri desberdinak hartzea errazten du akordio honek, ezin dugu onartu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: EDE Taldeko hitzarmena baliogabetzea exijitu du CNTk

CNTK sail sindikala eratu du INSAn, IBM multinazionalaren filiala

El sindicato CNT ha anunciado la creación de una sección sindical en INSA Ingeniería de Software Avanzado, una filial de la multinacional IBM que cuenta con más de dos mil personas empleadas en todo el Estado español y unas 100 en sus dependencias de Getxo.

Read more: CNTK sail sindikala eratu du INSAn, IBM multinazionalaren filiala

“The Phone Housen borroka da bide bakarra”

The Phone House enpresan CNTko sail sindikala borrokan jarraitzen du Nafarroako metal-merkataritza hitzarmena enpresan aplikatzeko. Pasa den ostegunean, erakunde anarkosindikalistak Iruñako kaleetatik manifestatu zen lantoki honetako lankideekiko elkartasuna adierazteko. “Enpresak jakin behar du ekaitz okerrenean nabigatzeko kapaz garela. CNTk ez du amore ematen, ezta saltzen ere”, azpimarratu du.

Read more: “The Phone Housen borroka da bide bakarra”

Mediapost multinazionalak kaleratze eta murrizketa gehiago egiteko asmoa du

CNT sindikatuak, langileek Mediapost multinazionalean (publizitate banaketan diharduena) pairatzen duten egoera salatzeko, mobilizazioak berrartu ditu. Barakaldoko Megaparkeko merkataritza-gunean eta Mungiako egoitzaren aurrean egin diren kontzentrazio banatan, erakunde anarkosindikalistak salatu du zuzendaritzak “kaleratze eta lan-murrizketa gehiago egiteko asmoa duela”.

Read more: Mediapost multinazionalak kaleratze eta murrizketa gehiago egiteko asmoa du

CNTk Ercilla hoteletan aurrera jarraituko du borrokan

CNT sindikatuak Ercilla hotelean egin den lanuztea (Irailak 2, 3 eta 4) oso positibotzat jo du. Lanuzteak Finlandiako saskibaloi selekzioaren eta herri horretako zaleen presentziarekin batera egin ziren. Ildo horretan, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du borroka egunek izan duten “oihartzun mediatikoa”, “honek hoteleko zuzendaritza negoziatzera bultzatuko du”.

Read more: CNTk Ercilla hoteletan aurrera jarraituko du borrokan

Ertzaintzak Ercilla hoteleko langileei mehatxu egin die

Lan-etenaldiak eta mobilizazioak iraileko 2 eta 4 bitartean burutuko dira, Bilboko Ercilla hotelean, eta saskibaloiko mundialarekin bat egin dute. Ekintza hauek gertutik jarraituko ditu ertzaintzak, hauen garapen normala ekiditeko. “Orain dela egun batzuk txilibituak erabiltzeagatik jarritako isunak eta gero, orain ohartarazten gaituzte ezin ditugula zarata maila batzuk gainditu, baina hau gertatuko da megafonoa soilik erabiltzean”, CNTk adierazi du.

Read more: Ertzaintzak Ercilla hoteleko langileei mehatxu egin die

Sindikatu finlandiarrak alde agertu dira Ercillan ematen ari den borrokaren aurrean

Finlandiako selekzioa, saskibaloiko mundiala bitartean ostatuz egongo dena Ercilla hotelean, bertoko langileriak aurre egin beharreko arazoaren jakinean dago. SAK sindikatuak, herrialde horretako konfederazio nagusiak, CNTren partez elitezko jokalarien sindikatuak jasotako salaketen berri eman du. Azken sindikatu honetan finlandiar jokalariak afiliatuak daude.

Read more: Sindikatu finlandiarrak alde agertu dira Ercillan ematen ari den borrokaren aurrean

CNTk Finlandiari Ercillaren “beste aurpegiaz” adierazi dio

CNT sindikatuak Ercilla hoteletan murrizketen eta errepresioaren aurkako kanpaina areagotu du. Gutxi falta da munduko saskibaloi txapelketa hasteko, hori dela eta erakunde anarkosindikalista Finlandiako selekzioarekin eta herri horretako ordezkari diplomatikoekin kontaktuan jarri da -selekzioa honek hotel honetan hartuko du ostatu-. Hauei establezimendu honetan egingo diren mobilizazioen berri eman die.

Read more: CNTk Finlandiari Ercillaren “beste aurpegiaz” adierazi dio

“Ercilla hotelek errepresioaren bidea aukeratu dute”

Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla hotelean kontzentrazioak egin dira. CNT sindikatuak sostengu zabala jaso dutela nabarmendu du. “Elkarrizketa aukeratu beharrean, enpresariek errepresioa aukeratu dute, horretarako bere adar armatuaren laguntza jaso dute: Ertzaintza, zergadun guztion artean ordaintzen duguna”, kexu da.

Read more: “Ercilla hotelek errepresioaren bidea aukeratu dute”

Beste “Aste Nagusia”: Ercilla Hoteletan borroka astea

CNT sindikatuak, Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla Hoteletan “nagusikeriaren eta gehiegikeriaren” aurkako astebeteko mobilizazioei hasiera eman die. “Jai-aste honetan, Ercilla hiriko lekurik bisitatuenetako bat da, hori dela eta jakinarazi nahi dizuegu hotel honek, nahiz eta aurpegi atsegin eta modernoa izan, langileriaren eskubideak murriztu nahi dituela”, azaldu du.

Read more: Beste “Aste Nagusia”: Ercilla Hoteletan borroka astea

“Mutuen legeak patronalaren terrorismoa babesten du”

CNTk Espainiako Gobernuak bultzatu duen Mutuen Lege berriaren aurkako borrokara deitu du. Sindikatuaren ustez “langileriaren eskubideen aurka Gobernuaren eraso berri bat da. Langileok, enpresarien aurrean, gero eta babesgabeago geratzen gara”. “Patronalaren terrorismoak, milaka hildako eragin dituena, arma gehiago dauka gure odola zurrupatzeko”, adierazi du.

Read more: “Mutuen legeak patronalaren terrorismoa babesten du”

The Phone House-eko borroka enpresa banatzaileengana iritsiko da

“Enpresa honen politika esplotatzaile eta erasotzailea eraldatu eta bere langileriaren lan baldintzak hobetu arte, ez dugu borroka utziko”. Sendo azaldu da The Phone House-eko CNTko sail sindikala, telefonia mugikorreko enpresa ezagun honek Iruñean duen dendaren aurrean egindako elkarretaratzearen ondoren.

Read more: The Phone House-eko borroka enpresa banatzaileengana iritsiko da

“Estatuak frankismoaren hiltzaileak babesten ditu”

Félix Padín, euskal anarkosindikalista historikoak, frankismoaren preso ohia, Miranda de Ebroko epaimahaian deklaratu du astelehen honetan. Bertan, herri honetako kontzentrazio esparruetan pasatako uneak gogoratu ditu. “Felixek gaur ahotsa eman die estatu terrorismoa sufritu zuten milaka lagunei, eta estatu berak –demokratikoz mozorrotuta– polizia eta militar hiltzaileak babesten jarraitzen dituela ikusten duten lagunei”, baloratu du CNTk.

Read more: “Estatuak frankismoaren hiltzaileak babesten ditu”

CNTk saltoki handietako lan jardunaldiak mugatzea eskatu du

Decathlon enpresak jaiegunetan bere dendak irekitzeko asmoak eragin duen polemika dela eta, CNT sindikatuak ordutegiak eta irekitzeko egunak mugatzea proposatu du. “Denda kate honetan soilik ez, saltoki handi guztietan baizik”, laneko bizitza eta pertsonalaren arteko kontziliazioa baimenduz.

Read more: CNTk saltoki handietako lan jardunaldiak mugatzea eskatu du

CNTk “abuztu sutsua” baiesten du Ercilla Hoteletan

CNT sindikatua asteazken honetan bildu da Bilboko Hotel Ercillaren aurrean; sindikatuaren bozeramaileen esanetan, ekintza hau hurrengo asteetan ere errepikatuko da. “Turistak eta hiritarrak, orokorrean, hotel honen langileriak bizi duen egoeraz jabetzea nahi dugu, horregatik uda honetako momentu berezietan egongo gara”, aurreratu du.

Read more: CNTk “abuztu sutsua” baiesten du Ercilla Hoteletan

CNTk iraultza soziala “etorkizuneko arma” bezala aldarrikatzen du

Larunbat honetan CNT sindikatuak omenaldi bat burutu du Artxanda mendian “faxismoaren kontrako gatazkan eta iraultza sozialaren alde borrokatu ziren” kide anarkosindikalisten ohorean. “Diktadura frankistak hildakoen memoria bakarrik bizirik iraungo du beraien koherentzia eta duintasun maila mantentzen badugu”, esan du erakundeak.

Read more: CNTk iraultza soziala “etorkizuneko arma” bezala aldarrikatzen du

Kasilda eta Likiniano anarkistei omenaldia Donostian

Uztailaren 18ak, Estatu kolpe frankistaren urteurrena dena, esanahi berezi bat izan du Donostian, Kasilda Hernáez eta Félix Likiniano militante anarkista historikoei egindako omenaldia dela eta hain zuzen ere. “Askatasuna, justizia eta iraultza sozialaren alde biek bizitza osoan borrokatu zuten”, azpimarratu du CNTk.

Read more: Kasilda eta Likiniano anarkistei omenaldia Donostian

CNTk La Oka enpresaren langileen aurkako “jazarpen sistematikoa” salatu du

CNT sindikatuak gatazkan jarraitzen du ATACOn, “La Oka” delicatessen denda-katearen jabea. Larunbatean Durangoko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, zentral anarkosindikalistak gogoratu du Lan Harremanen Konsteiluak afiliatuen datu filtrazioa dela eta “langilean pairatzen duten jazarpena handitu dela”.

Read more: CNTk La Oka enpresaren langileen aurkako “jazarpen sistematikoa” salatu du

Mediaposteko kaleratuekin elkartasun ekintza berriak

Ostegunean Mediapost multinazionalak egiten dituen kaleraketen eta errepresio sindikalaren aurkako CNTren salaketa kanpaina Madrileko Caixa Forumera iritsi da; berea den “Ideas imprescindibles” fundazioaren bitartez hitzaldi bat burutzen zuen bitartean. “Beren helburua argia da: langileen eskubideekin bukatzea, etekin gehiago lortzeko”, azpimarratu du sindikatuak.

Read more: Mediaposteko kaleratuekin elkartasun ekintza berriak

CNTk Ercilla hoteletan borroka indartuko du udaldian

CNT sindikatuak ohartu du, gaur egun arte Ercilla hoteletan egin duen borroka “funtsezkoa izan dela -Bilboko beste hotel batzuetan gertatzen den moduan- kaleratzeak, enplegu-erregulazioko espedienteak eta zerbitzuak kanpora ateratzea ekiditeko”. “Azken urtean zehar, CNTk erakutsi du ez dizkiela geure eskubideak zapaltzen utziko”, azpimarratu du.

Read more: CNTk Ercilla hoteletan borroka indartuko du udaldian

CNTk errespetarazi ditu langileen eskubideak La Okan

CNT sindikatuak beste garaipen bat eskuratu berri du ATACOn -“La Oka” delicatessen denda-katearen jabea da ATACO enpresa-. Erakunde honen borroka dela kausa, ordezkari sindikal horrek lortu egin ditu legezko ordutegia eta kontratu-mota, aspalditik erreklamatzen zuen bezalaxe.

Read more: CNTk errespetarazi ditu langileen eskubideak La Okan

“Zinema eta anarkismoari” buruzko hitzaldia Juan Marinéren eskutik Bilbon

Juan Mariné zinemagile ezagunak gerra zibilean ikuskizun industriak izandako sozializazio prozesuan parte hartu zuen. Asteazken honetan, hilak 25, Bilboko Hika Ateneoan izango da arratsaldeko 20.00etan (Ibeni Kaia, 1), anarkismo eta zinemari buruzko hitzaldi bat eskainiz. “Marinéren testigantza ezagutzeko aukera paregabea izango da, proiektu libertarioa gauzatu zen momentua bizi izan baitzuen”, azpimarratu du CNTk.

Read more: “Zinema eta anarkismoari” buruzko hitzaldia Juan Marinéren eskutik Bilbon

CNTk bat egiten du “Cárcel = Tortura” kanpainarekin

CNT sindikatuak Iruñean “Cárcel=Tortura” kanpaina aurkeztu du, Estatu espainiarreko espetxeetan sarritan burutzen diren tratu txarrak salatzeko asmoarekin. Ekintzan, erakunde anarkosindikalistak espetxe sistemaren aurkako jarrera erakutsi du eta “Estatuaren burdin hesien eskuetan” ematen diren egoera larriei buruz ohartarazi du.

Read more: CNTk bat egiten du “Cárcel = Tortura” kanpainarekin

CNTk Mediapost salatu du “gardentasun-ezagatik”

CNT sindikatuak salaketa aurkeztu du Lan-ikuskaritzan Mediapost nazioarteko enpresaren aurka, leporatzen baitio datu garrantzitsuak ezkutatzea; gauzak horrela, langileek ezin dituzte kalkulatu euren soldatak. Zentzu berean, CNTk deitoratu du enpresa horren “erabateko gardentasun-eza”; etxebizitzetan propaganda banatzea du zeregin nagusia Mediapostek.

Read more: CNTk Mediapost salatu du “gardentasun-ezagatik”

Pandak langileen artean beldurra zabaltzen du greba saihesteko

CNTk salatu du informatika-gaien Panda Security multinazionalak, egun hauetan egingo diren mobilizazioak saihesteko, langileen artean “beldurra zabaldu” nahi duela. “Askotan gertatzen den moduan, patronala “shock doktrinaz” baliatzen da lan aldarrikapenak gelditzeko”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Read more: Pandak langileen artean beldurra zabaltzen du greba saihesteko

“Mediapostek CNT erauzi nahi du murrizketa gehiago burutzeko”

Mediapost enpresako lan hitzarmen berria sinatzeko negoziazio hasieraren bezperan, CNTk ohartarazi du multinazionalaren asmoak “langileei eskubideak kendu, soldatak jaitsi eta diru gehiago irabaztea” direla. “CNT enpresatik kanpo ikusi nahi dute, murrizketa eta kaleratze politika burutzeko bide libre izateko”, salatu egin du.

Read more: “Mediapostek CNT erauzi nahi du murrizketa gehiago burutzeko”

CNTk Panda Securityn grebara deitu du

CNT sindikatuak salatu du informatika-gaien Panda Security enpresak ez duela antzinatasun osagarria ordaindu nahi, duela gutxi Auzitegi Gorenak agindu duen moduan. “Berriro beste multinazional batek bere legalitatea eta langileekin betebeharrak ez ditu betetzen. Erantzuna, kalean eta lanpostuetan, erabatekoa izango da”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.

Read more: CNTk Panda Securityn grebara deitu du

EDE Taldeak CNTren aurka egin du

EDE Taldeak gizartegintzan dihardu; hala ere, bertako zuzendaritzak galarazi gura dio CNTri lantoki horretan aritzen jarraitzea. Ohar baten bidez, gerentziak ohartarazi du sindikatu honek ez duela betetzen “legeen arabera, sekzio sindikala eratu ahal izateko bete beharreko baldintzetatik bat ere” eta, horrexegatik, ez dagokiola “sekzioa izateak emango liokeen eskubiderik”.

Read more: EDE Taldeak CNTren aurka egin du

“Genozidio frankistak klase borrokan du bere sorburua”

Larunbat honetan Donostia eta Mendabian frankismoaren biktimen omenez burutu diren ekitaldi instituzionalen ondoren, CNT sindikatuak “bi deabruen teoria” betikotzearen arriskuaz ohartarazi du. “Bidenabar, faxismoa eta mota guztietako zapalkuntzaren aurka” erakundeko militanteek eutsitako borrokak aldarrikatu ditu CNTk.

Read more: “Genozidio frankistak klase borrokan du bere sorburua”

CNTk Mediaposteko gatazkan ekintza zuzena areagotuko du

Europako hainbat hiriburuetan Mediaposteko kaleratuekin elkartasunean azken egunetan egin diren mobilizazioen ondoren, CNTk ohartu du multinazional honetan errepresio sindikalaren aurkako kanpaina jarraituko duela. “Enpresak ez du inolako negoziatzeko borondaterik, hori dela eta Mediapostek interesak dituen lekuetan borrokan jarraituko dugu”, sindikatuak esan du.

Read more: CNTk Mediaposteko gatazkan ekintza zuzena areagotuko du

“Euskal Herrian abstentzioa ere irabazle”

Azkeneko igandean ospatu diren Europako hauteskundeen ostean, CNT sindikatuak izandako abstentzio kopuru handia azpimarratu du, “promes faltsu eta alferrikako emaitzez nekatutako biztanleen lehenengo aukera bihurtuz”. “Euskal Herrian, abstentzioa ere garailea izan da” azpimarratu du, “udalerri askotan hautesleriaren %60-a gainditu duela” nabarmenduz.

Read more: “Euskal Herrian abstentzioa ere irabazle”

Elkarte katoliko batek kaleraketak proposatu ditu EDE Taldean

EDE Taldea eliza katolikoari lotutako erakundea da eta gizarte bitartekaritza arloan egiten du lan. Talde honetako langileak larrialdi egoera baten aurrean daude. Ostargik, “laikoen elkarte pribatua”, EDE fundazioaren gobernu organoan gehiengoa eskuratuko du hurrengo asteetan. Ostargi kaleraketen, lanaldi laburketen eta lan sailen deuseztatzearen alde azaldu da.

Read more: Elkarte katoliko batek kaleraketak proposatu ditu EDE Taldean

Poliziak Mediaposteko kaleratzeen kontrako ekitaldi bat galarazten du Madrilen

Mediaposteko kaleratzeen aurkako mobilizazioak La Poste matrize enpresan, beraien kolaboratzaileen egoitzetan eta ordezkari nagusiak izan diren ekitaldietan nabaritu egin dira. Ostegun honetan azkeneko ekintza Madrilen izan da, zeinean poliziak galarazi zuen CNTren informazio-piketea Marketin eta Etikako VI. Sarien ediziora hurbiltzea, bertan Mediaposteko nagusiak aurkitzen baitziren.

Arratsaldeko azken orduan, CNT sindikatuko militanteak La Zarzuelara joan ziren Mediapost enpresaren “hipokrisia” salatzeko, leku horretan aipatutako ekitaldia ospatzen baitzen, laguntzailea izanik. “Multinazional hau nazka ematen digu, langileak kaleratzen eta erasotzen dituen bitartean, etikari buruz hitz egitera dator Madrilera, lotsagabekeri bat da”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak.

Arrazoi hauek direla eta, CNTk ekitaldi honetaz baliatuz “Mediapost enpresaren jarrera nazkagarria” salatu nahi zuen, “irudi on bat eman nahi du ustezko proiektu solidarioekin, langileen aurka duen jokabidea eta jarrera esplotatzailea ezkutatuz”. Poliziak piketea sakabanatu zuen, kide anarkosindikalistak lekutik kaleratuz. “Badirudi egia zabaltzea Mediaposteko nagusiei asko gogaitzen diela, bertan eta beti bezala, poliziaren laguntza izaten dutelarik”, esan du CNT sindikatuak.

Hala ere, errepresioa ezin izan zuen eragotzi informazio-piketea, La Zarzuelako hipodromoaren sarrerako errepide batean jarri baitzen, non sindikatua pankarta bat zabaldu zuen “Contra los despidos, solidaridad” lelopean. Leku horretatik, zentral anarkosindikalistak gogorarazi zuen “enpresa honen hamalau langile - horietako zazpi CNTko kideak direlarik - kalean geratu direla azken urtean, beraien familiak egoera larrietan utzirik”.

“Elkartasuna, bitartean, hedatzen da: Euskal Herriko Mediaposteko lankideak ez daude bakarrik. Borroka ez da geldituko kaleratutako langile guztiak berriro beraien lantokietara bueltatu arte”, Madrilen egindako protestan zehar CNTk adierazi zuen.

Beste protestak

Mediaposteko kaleratzeen kontrako protestak Europako hiriburuetara ere iritsi ziren: Madril, Paris eta Lisboan. Azken hiri honetan, Portugaleko Langileen Nazioarteko Elkarteak (AIT-SP) protestak enpresarien aurrera eramatea lortu zuen.

Pasa den asteartean, anarkosindikalisten talde bat Mediapostek antolatutako marketin buruzko hitzaldi batean sartu zen, Portugaleko hiriburuan. Ekitaldian, militanteek pankarta bat atera zuten zeinean ohartarazten zen multinazional honek beren langileak esplotatu eta kaleratzen dituela; baita ere langileak beraien eskubideen alde borrokan daudela.

Estatu frantsesean ere CNTk mobilizazioak bultzatu zituen, Nazioarteko Borroka Astearen barnean, hainbat herrietan gauzatuz. Béarnen, frantziar zentral anarkosindikalistak Mediaposteko egoitzen haurrean bildu zen, Montpellierren, aldiz, enpresa honen Euskal Herriko langileen egoerari buruzko informazio liburuxkak banandu ziren.

Espainiar Estatuan zehar enpresak dituen beste bulegoen aurrean anarkosindikalisten elkartasuna ere nabaritu zen, Molinan (Murtzia) gertatu zen bezala. Era berean, CNTko kideek hainbat protesta gauzatu zituzten Mungia (hemen baitago Mediaposten egoitza), Gasteizen eta Hendaian. Azken honetan, pasa den larunbatean kontzentrazioa izan zen La Poste frantziar posta enpresaren aurrean, enpresa hau Mediaposteko parte baita. “Gure presentzia saihesteko La Postek Hendaian dituen hiru bulegoak ixteko agindua eman zuen”, gogoratu du erakunde anarkosindikalistak, beren poza adieraziz azken egunetako protesta ugarien haurrean.

“Borroka jardunaldi hauetan argi geratu den bezala, Mediaposteko mehatxu eta kaleratzeen aurkako mobilizazioak edozein mugaren gainetik jarraituko dute”, azpimarratu du sindikatu honek. “Anarkosindikalismoaren borroka indarra frogatu dugu, eta honela jarraituko dugu enpresa honek bere jarrera aldatu arte”, gehitu du CNTk.

Bilbok Liburu Anarkista Azokaren X. edizioari harrera egiten dio

Krisiaren kontra borrokatzeko, kapitalismoa gainditzeko eta gizon eta emakume askeen gizarte aske bat sortzeko proposamen anarkista presente egongo da aste honetan Bilbon. Maiatzak 22, osteguna, eta igandea, maiatzak 25a artean, hitzaldi eta konferentzia ezberdinak ospatuko ditu CNT sindikatuak hiriburu bizkaitarran, Liburu Anarkista Azokaren X. edizioaren inguruan.

Read more: Bilbok Liburu Anarkista Azokaren X. edizioari harrera egiten dio

Servini epaileak Felix Padin anarkosinkalista historikoari bisita egiten dio

María Servini de Cubria epaile argentinarra, herri horretan frankismoaren krimenak ikertzen dituena, astelehen honetan Felix Padinekin elkartu da. Padin CNTko militante historikoa da eta Miranda Ebroko kontzentrazio esparruan preso ohia. Topaketa herri horretako Santiago Apostol ospitalean izan da, Padín, 97 urtekoa, ospitaleratuta dagoelako barneko odoljarioaren ondorioz.

Read more: Servini epaileak Felix Padin anarkosinkalista historikoari bisita egiten dio

CNTk “La Okatik” kaleratutako langile bat berriz hartzea lortzen du

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ATACO SL enpresako CNTko afiliatu baten kaleratzea baliogabea dela adierazi du. Enpresa honek “La Oka” delicatessen dendak, Bilbon, Getxon eta Durangon, kudeatzen ditu. Auzitegiak “askatasun sindikalaren eskubidea” urratu dela dio, hori dela eta langilea, ekainean, bere lanpostura berriz itzuliko da.

Read more: CNTk “La Okatik” kaleratutako langile bat berriz hartzea lortzen du

Mediaposten aurkako CNTren ekintzak honen laguntzailearen egoitzetara heldu dira

Ostegun honetan CNT sindikatuko militanteak Marketing Berria enpresaren aurrean elkartu dira, Gasteizen Mediapost multinazionalak duen bazkidea baita. Egindako ekintza publizidade sektorean jarduten duen enpresa honen kaleratzeen Aurkako Nazioarteko Astean egin da.

Read more: Mediaposten aurkako CNTren ekintzak honen laguntzailearen egoitzetara heldu dira

Kultura libertarioaren hamarkada bat Bilbon

Maiatzak 24 eta 25ean, ideia libertarioen zabalkunde esparrua bihurtuko da aurten ere Bilboko Unamuno plaza. Asteburu horretan Bilboko Liburu Anarkista Azokaren X. edizioa ospatuko da, CNTk antolatuta.

Read more: Kultura libertarioaren hamarkada bat Bilbon

"Borroka kaleetan dago, ez parlamentuetan"

Hauteskunde kanpaina berriaren hasierarekin batera, CNT sindikatuak abstentzio aktiborako deialdia egin du, “parlamentarismo eta hauteskundeekin zerikusirik ez duten” alternatiba argi eta errealak daudela azpimarratuz.

Read more: "Borroka kaleetan dago, ez parlamentuetan"

Mediapost-en kaleraketen aurkako Nazioarteko Borroka Astea

“Langileriaren aurkako errepresioak mugarik ez badu, elkartasunak eta ekintza zuzenak ere ez dituzte mugarik izango”. Honela adierazi da CNT, Mediaposten (La Poste talde frantsesaren filiala) kaleraketen aurkako nazioarteko borroka asteko deialdia iragarri duenean.

Read more: Mediapost-en kaleraketen aurkako Nazioarteko Borroka Astea

CNTk ez du onartzen EDE Taldean bitartekoak egin duen proposamena

Bitartekotza-prozesua huts egin ondoren, CNT sindikatuak iragarri du EDE Taldean -erakunde honek bitartekotza soziala sektorean lan egiten du- “borrokaren aldeko apustua” mantenduko duela eta ez duela bat ere kaleratzerik onartuko. “Oinarrizko kontuak bitartekotza-proposamenean ez dira bermatzen, hori dela eta errefusatu egiten dugu”, nabarmendu du.

Read more: CNTk ez du onartzen EDE Taldean bitartekoak egin duen proposamena

Anarkosindikalismoaren aldeko mobilizazio handiak Euskal Herrian

Bandera gorri-beltzez betetako kaleak, autogestio eta ekintza zuzenaren aldeko goiburuak, Kapitala eta beren gaizkideen aurkako aldarriak... Maiatzaren Lehen honetan CNT Euskal Herriko hainbat puntuetan mobilizatu da “atzo, gaur eta biharko langileriaren borroka” aldarrikatzeko.

Read more: Anarkosindikalismoaren aldeko mobilizazio handiak Euskal Herrian

Maiatzaren lehena:”Beldurra gainetik astindu behar dugu”

“Langileriak jasotzen dituen eraso, beldurra, gehiegikeriak eta lan baldintza prekarioen aurrean, Kapitalari aurre egiteko eta kolpe gehiagorik onartuko ez ditugula milaka pertsona kalera atera dira”. Hauxe izan da CNTk Maiatzaren Lehenenean egindako mobilizazioen balorazioa Euskal Herrian, erakunde anarkosindikalista Dosnostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean kalera atera baita.

Read more: Maiatzaren lehena:”Beldurra gainetik astindu behar dugu”

Maiatzaren Lehena: CNTren deialdiak Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian CNT sindikatuak Maiatzaren Lehenerako egingo dituen mobilizazioak ezagutzera eman du, “gure eskubideak aldarrikatzeko guztiok kalera atera behar garen borroka jardunaldia baita”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: Maiatzaren Lehena: CNTren deialdiak Euskal Herrian

Bizkaiko bulegoek borrokan jarraitzen dute

Astearte honetan CNT sindikatuak berriro mobilizatu da Bizkaiko bulego langileen defentsan, Bilbon. “Beste sindikatuekin batera, gure erakundeak manifestazio eta kontzentrazioak egiteko apustua adierazten du, greba alde batera utzi barik: helburua hitzarmen kolektibo duin bat lortzea da”, esan du erakunde anarkosindikalistak. Manifestazioa Plaza Zirkularretik 19:00etan atera da.

Read more: Bizkaiko bulegoek borrokan jarraitzen dute

TNS enpresako langile baten kaleratzearen aurka mobilizatu da CNT

CNT sindikatua Nafarroako Orkoien herrian dagoen Volkswagen kontzesionarioaren aurrean kontzentratu zen pasa den apirilaren 23an. TNS enpresak inkesta sektorekoa da. Enpresak Madrilen duen lan delegatua kaleratua izan da, eta elkarretaratzearen helburua elkartasuna adieraztea izan da.

Read more: TNS enpresako langile baten kaleratzearen aurka mobilizatu da CNT

Maiatzaren Lehena, orain!

 

CNT sindikatuak, Maiatzaren Batean Euskal Herrian egingo diren hainbat mobilizazioetan, parte hartzera deitu du. Erakunde anarkosindikalista zenbait hiritan mobilizatuko da. Egun honi begira, CNTk egunaren izaera borrokalaria aldarrikatzeko manifestu bat jakinarazi du eta Kapitalaren eta bere gaizkideen aurka “behetik borrokatzera” bultzatzen du.

Read more: Maiatzaren Lehena, orain!

Bielorrusiako Gurutze Beltz Anarkistaren hitzaldia Iruñean

CNT sindikatuak Iruñeako lokal berria estreinatuko du Bielorrusiako Gurutze Beltz Anarkistako kideen hitzaldi batekin. Igande honetan, hilak 27, lurralde hartako egoera politikoa eta ematen ari diren elkartasun eta errepresioaren aurkako esperientziak azalduko dituzte. Ekitaldia 18:00etan izango da erakunde anarkosindikalistaren egoitzan: Eslava kalea, 11. zenbakia.

Read more: Bielorrusiako Gurutze Beltz Anarkistaren hitzaldia Iruñean

“Corre, corre” dendak langile kaleratuei ordaintzeari uko egiten dio

“Corre, corre” dendako langileek, Barakaldoko Max Center merkatal gunean zegoen kirol arropa denda, zortzi hilabete daramate lan egiteagatik legalki dagokien kalte-ordaina kobratu barik.

Read more: “Corre, corre” dendak langile kaleratuei ordaintzeari uko egiten dio

Mediapostek kaleratze gehiagorekin mehatxatzen du

CNT sindikatuak Mediapost multinazionalaren langilegoa jasatzen ari den egoera larriaz ohartarazi du. Multinazionalak jazarpen politikaketengabe aplikatzen dituela leporatu dio sindikatuak. “Aurreko ekainean, 15 langile baino gehiago kaleratuak izan arren, orain jende gehiago kalean utziz mehatxatzen gaituzte” erakunde anarkosindikalistak salatu du.

Read more: Mediapostek kaleratze gehiagorekin mehatxatzen du

CNTk Bauen Hotelarekin bat egiten du, “autogestioaren eredua munduan”

CNT sindikatuak Bauen Hotelarekin bat egin du. Argentinako enpresa adierazgarri honek, autogestioaren eredua munduan, duela 11 urte bere langileek berreskuratu zuten eta, orain, utzarazteko aginduari aurre egin behar dio. “Hotel hau Videlaren erregimen genozidarekin lotuta egon zen. Gaur, lehenengo jabeek, berriro, langileriari eraso egiten diote”, nabarmendu du CNTk.

Read more: CNTk Bauen Hotelarekin bat egiten du, “autogestioaren eredua munduan”

Mediapostetik kaleratutako langile baten kontrako zigorra deuseztatu dute

CNT Sindikatuak Mediapost multinazionalean, publizitatea postontziratzen aritzen dena, kaleratutako langile baten kontra jarritako zigorraren baliogabetasuna lortu du. Enpresak agindutako kaleratze-boladaren aurrean sortutako arazoa dela eta, erakunde anarkosindikalistak afiliatu bati ezarritako zigorra pikutara bidaltzen duen epai baten ebazpena, plazaratu du.

Read more: Mediapostetik kaleratutako langile baten kontrako zigorra deuseztatu dute

Hotel Ercillak “ez duela hitz egin nahi” salatu du CNTk

CNT sindikatua Bilboko Ercilla hotelaren aurrean kontzentratu da berriz ere, enpresaren “negoziatzeko borondate eza” salatuz. “Jarrera honekin jarraitzen duten bitartean, kalean segiko dugu, gurea denagatik borrokan”, baieztatu dute hotel-kate honetako CNT-ko atal sindikaleko arduradunek.

Read more: Hotel Ercillak “ez duela hitz egin nahi” salatu du CNTk

Lan Harremanen Kontseiluak CNT sindikatuko afiliatuen izenak ezkutuan ematen ditu

CNT sindikatuak egoera arras larri honen aurrean bere harridura adierazi du: Lan Harremanen Kontseiluak tartean diren afiliatuen datuak Ataco SL-ri, “La Oka” delikatesen denden jabeari, ezkutuan eman dizkio.

Read more: Lan Harremanen Kontseiluak CNT sindikatuko afiliatuen izenak ezkutuan ematen ditu

“Mediapost-ek aurrean izango gaitu”

CNT sindikatuak Mediapost empresa trasnazioalak Euskal Herrian (Mungia) duen egoitzaren aurrean hainbat elkarretaratze egingo ditu, ostiral hontetan lehenengoa izaten. Ekintza hauen bitartez, erakunde anarkosindikalistak enpresa honen “benetako aurpegia” plazaratu nahi du; langileen kaleratze eta nazioare mailako ekintzen bitartez, enpresak lan baldintzak okertuz beren etekinak areagotu nahi dituelako.

Read more: “Mediapost-ek aurrean izango gaitu”

CNTk Mediaposten kaleratzeen aurkako nazioarteko borroka astea antolatzen du

MediapostGroupen (publizitate banaketan ibiltzen den multinazionala) kaleratzeen aurkako erantzuna, erabatekoa izango da. CNT sindikatuak horrela adierazi du eta “zuzendariaren bidegabeko neurriak salatzeko kanpaina bai bertako mailan bai mundu mailan”, azaldu du.

Read more: CNTk Mediaposten kaleratzeen aurkako nazioarteko borroka astea antolatzen du

CNTk Gregorio Suberviola anarkista historikoa omendu du

CNT sindikatuak Gregorio Suberviola Baigorri militante historikoaren oroimenean ekitaldia burutu du. Omenaldia Nafarroako Morentin herrian pasa den martxoaren 23an izan zen, Suberviolaren jaioterrian, 50 lagunen parte hartzearekin. Biografia labur baten irakurketaren ondoren, antolatzaileek “borrokagatik dena eman zuen lagun honen bizitza omentzeko memoria ariketa kolektibo” bat egitera deitu zuten.

Read more: CNTk Gregorio Suberviola anarkista historikoa omendu du

CNTk autogestioari buruzko zinemaren ziklo bat aurkeztuko du Bilbon

Autogestioa, CNTk bultzatzen duen borroka anarkosindikalistan, oinarri bat da. Hori dela eta, sindikatu honek zinema dokumentalean autogestioari buruzko ziklo bat antolatu du.

Read more: CNTk autogestioari buruzko zinemaren ziklo bat aurkeztuko du Bilbon

Mediapost-ek bederatzi langile kaleratu ditu

CNT sindikatuak kaleratze sorta berri bat salatu du publizitate banatzaile den Mediapost multinazionalean. Aurreko ostiralean bederatzi langile -horietatik hiru CNT sindikatuko kideak- kaleratuak izan ziren aurre-abisurik gabe. Sindikatuak baieztatu duen moduan, “enpresak lan erreformari probetxua atera nahi dio, irabazien jaitsiera eta galeren aurreikuspena argudio moduan erabiliz”.

Read more: Mediapost-ek bederatzi langile kaleratu ditu

“M-22 gure eskubideen aldeko guztion borrokaren iturria izan behar da”

Larunbat honetan Madrilen bildu ziren Duintasunaren Martxa jendetsuen ondoren, CNT sindikatuak nabarmendu du M-22 “inflexio-puntu bat izango dela”. Ildo horretan, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du mobilizazioa “CCOO, UGT eta alderdi politikoak alde batera utzita egin zela” eta Estatuan zehar ibilbideak ez zuela apenas estaldura informatiborik.

Read more: “M-22 gure eskubideen aldeko guztion borrokaren iturria izan behar da”

M-22: “Ez dira negoziatuko ez askatasuna ez duintasuna”

CNT sindikatuak larunbat honetan -hilaren 22an- Madrilen bilduko diren Duintasunaren Martxetan eta mobilizazioetan parte hartzera deitu du. “Nahikoa da. Erantzun erabatekoa emateko ordua da; erantzuna kaleetatik, lantokietatik eta auzoetatik bakarrik etor daiteke”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: M-22: “Ez dira negoziatuko ez askatasuna ez duintasuna”

CNTk EDE Taldean mobilizazioak jarraitzera deitzen du

CNT sindikatuak EDE Taldean mobilizazioak jarraituko dituela adierazi du. Entitate honek bitartekotza soziala sektorean lan egiten du. Honela, erakunde anarkosindikalistak arduradunek planteatu dituzten “murrizketa eta kaleratze mehatxuei” aurre egiten jarraituko duela.

Read more: CNTk EDE Taldean mobilizazioak jarraitzera deitzen du

CNTk Ercillan izaten duen borroka Antzerkiari sarien emanaldira eramaten du

CNT sindikatua, astelehen honetan, Bilboko Ercilla hotelaren aurrean bildu da langileriaren eskubideen aurkako enpresa honen erasoak salatzeko. Kontzentrazioa Antzerkiari Ercilla Sarien XXX. edizioaren gala egiten zen bitartean gauzatu da. “Ez dugu onartuko patronalak gu merkantziatzat tratatzea”, ziurtatu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk Ercillan izaten duen borroka Antzerkiari sarien emanaldira eramaten du

Frankismoaren biktimeei Basaurin egingo zaien omenaldian parte hartzeko CNTk deitzen du

Urtero bezala, “Basauriko oroimena” plataformak –CNT sindikatua ere honen partaide da- frankismoaren biktimeei omenaldia egingo die. Ekitaldia, igande honetan (martxoak 9, goizeko 13:00an) Bingen Anton Ferrero kalean izango da. Herriko gazte hau 1976ko martxoaren 8an Goardia Zibilak hil zuen.

Read more: Frankismoaren biktimeei Basaurin egingo zaien omenaldian parte hartzeko CNTk deitzen du

“Ospatzekorik ez, dena irabazteko”

“Martxoaren 8ak badu balioa. Beraren bidez, andre zein gizon esplotatzaileei gogorarazi behar diegu emakume langileek borrokan dirautela eta ez dituztela albo batean utziko beren eskubideak”. Horrela adierazi du CNT sindikatuak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren atarian. Aurten, emakumezkoen eskubideen aurkako beste eraso bat nabarmenduko da data esanguratsu honetan: Raxoiren gobernuaren “Abortuaren Legea”.

Read more: “Ospatzekorik ez, dena irabazteko”

CNT sinbolo frankisten aurka elkarretaratuko da Bilbon

CNT sindikatuak, Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren kide moduan, ostegun honetan Bilboko udaletxe aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du, Iñaki Azkuna alkateari hirian existitzen den sinbologia frankista ezaba dadin.

Read more: CNT sinbolo frankisten aurka elkarretaratuko da Bilbon

Global Forum Spain: Kapitalaren aurka, kalea har dezagun

Martxoaren 3an Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du CNT sindikatuak, gailur ekonomikoak ekarriko dituen finantza eta politika munduko agintari ezagunei aurre egiteko.

Read more: Global Forum Spain: Kapitalaren aurka, kalea har dezagun

“Contrahistoria” aldizkari libertarioaren aurkezpena, Bilbon

CNTk “historia ez ofizialaren” zikloarekin jarraitzen du: otsailaren 28an aurkeztuko da “Contrahistoria” aldizkariaren zenbaki berri bat. Hitzaldia Zirikan (Bilboko Erronda kalea, 12) arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta argitalpen honen ardunadurek parte hartuko dute. Proiektu honi buruz mintzatuko dira eta kontatuko digute zein den zenbaki berriaren edukia: besteak beste, iraultza neolitikoa edo kartzelen eboluzio historikoa.

Read more: “Contrahistoria” aldizkari libertarioaren aurkezpena, Bilbon

EDE Taldeko langileek isiltasuna hautsi egiten dute

EDE Taldeko langile ugari (talde hau hirugarren sektorean Bizkaiko erakunderik handiena da) enpresa honen egoitza nagusiaren aurrean elkartu ziren. Kontzentrazioan zuzendaritzak proposatzen duen planaren aurrean (murrizketak eta kaleratzeak) negoziazio kolektibo eta justua aldarrikatu zuten.

Read more: EDE Taldeko langileek isiltasuna hautsi egiten dute

“Euskal Herriko mugimendu libertarioak trantsizioan eta 80eko hamarkadan”

CNT-k kultura batzordea martxan jartzen du berriro Bilbon, “ideia libertarioan hain sakon errotua egon den kulturaren zabalkundean lan egiteko asmoz, ikasteko jakin-nahia maila eta leku guztietara hedatze  jardueraren testugua hartuz”.

Read more: “Euskal Herriko mugimendu libertarioak trantsizioan eta 80eko hamarkadan”

CNTk publizitate banaketan “lan esplotazioa” salatzen du

Gabonetako erosketekin batera gertatuz, CNT sindikatuko militanteak elkartu dira, astelehen honetan, Barakaldon dagoen Megapark merkataritza-gunearen aurrean -mota honetako Euskal Herriko azpegiturarik garrantzitsuena-. Helburua izan da marka komertzialentzako publizitate banaketa sektorean enpresek inposatzen dituen “esplotzioaren baldintzak” salatzea.

Read more: CNTk publizitate banaketan “lan esplotazioa” salatzen du

CNTk PPko enpresari bat salatzen du

CNT sindikatuak José Carlos Nebreda Santillán Arabako PPko burua eta enpresaria -Erribera Beitian zinegotzia eta Añanako Kuadrillan bere alderdiko ordezkaria dena- salatu du “langileen aurkako eskubideei erasotzeagatik eta Gizarte-Segurantzan alta ez hartzeagatik”. Gaur egun, Nebreda Gasteizko Boulevard merkaritzan-gunean dagoen txikiparkaren jabea da.

Read more: CNTk PPko enpresari bat salatzen du

“Negoziazio kolektiboa: erreminta psikologiko eta juridikoak”

Negoziazio teknikak lantzeko eta CNTren negoziazio kolektiboaren ereduan sakontzeko, abenduaren 14ean mintegi bat burutuko da Valladoliden.

Read more: “Negoziazio kolektiboa: erreminta psikologiko eta juridikoak”

Bizkaiko Elikagaigintza Merkataritza sektoreko hitzarmen berriari buruz

Irailak 30, Bizkaiko merkataritzako patronalak (CECOBI) eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, 2014ko abendura arte, hitzarmen probintzial berria sinatu zuten. Bai patronalak, bai sinatu duten sindikatuek esaten dute hitzarmen bikaina dela eta guztiek irabazten dutela.

Read more: Bizkaiko Elikagaigintza Merkataritza sektoreko hitzarmen berriari buruz

CNTK Mediapost enpresarekin duen gatazka zabaltzen du

Mediapost multinaziolak –publizitate banaketan ibiltzen dena- Bizkaian CNTko bi militante kaleratu zituen. Orain berriz hartzeari uko egiten dio. Hori dela eta, sindikatu honek estatu espainiarrean dauden beste enpresa honen egoitza batzuetara gatazka zabalduko duela iragarri du. “Ez dugu ahaztu behar gure lagunak anarkosindikalismoa egiteagatik kaleratu zituztela”, azpimarratu du.

Read more: CNTK Mediapost enpresarekin duen gatazka zabaltzen du

CNTren talde bat sortu da Urola aldean

CNTk iragarri du talde sindikal bat sortu berri dela Urola aldean, Gipuzkoan. Erakunde anarkosindikalistaren esanetan, “eskualde honen betiko ezaugarria izan da industrializazio-maila handia; gaur egun, ostera, langabezia handia eta enpresen deslokalizazioa pairatzen ditu, errukirik gabeko politika neoliberalen erruz”.

Read more: CNTren talde bat sortu da Urola aldean

CNTk Txitxarraganek langile bati ordaintzea lortzen du

Lau hilabete pasa eta gero, CNTk lortu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak langile bati zor zizkion hileko soldatak ordaintzea. Hori dela eta, sindikatu honek erabiltzen dituen borrokatzeko tresnak aldarrikatu ditu: “elkarren arteko babesa, ekintza zuzena eta autogestioa”.

Read more: CNTk Txitxarraganek langile bati ordaintzea lortzen du

Panda berean: langile gehiago kaleratu du Bilbon eta Madrilen

Bartzelonako bulegoak itxi ostean, Panda Security enpresak (informatika-produktuak ekoizteagatik da ezaguna) %4 inguru murriztu ditu langileak Bilbo eta Madrilgo lantokietan.

Read more: Panda berean: langile gehiago kaleratu du Bilbon eta Madrilen

Urkulluk CNTren “gosari mingotsa”saihesten du

Bere agendan seinalatuta egon arren, lehendakariak Bilboko Ercilla hotelean egingo zen gosari-mintzaldia saihestu du. Bere bisitarekin batera, CNTk empresa honen aurrean biltzera deitu zuen halako enpresek (haien artean, Ercilla) egiten dituzten lan-murrizketak salatzeko. Lan-murrizketa hauek Iñigo Urkulluk eta beste hainbeste bera bezalako politikoek bedeinkatzen dituzte.

Read more: Urkulluk CNTren “gosari mingotsa”saihesten du

“La Oka” enpresak ez du beren langileen edoskitze eskubidea errespetatzen

CNT sindikatuak ATACO SL enpresan duen atal sindikalak beren afiliatu baten edoskitze baimena errespetatu ez duela salatu du, “langileen oinarrizko eskubide bat urratuz”. Enpresa delikatessen sektorean jarduten du, La Oka izen komertzialarekin hainbat denda kudeatuz Bizkaian.

Read more: “La Oka” enpresak ez du beren langileen edoskitze eskubidea errespetatzen

Pentsio erreformaren aurkako manifestazioak Hego Euskal Herrian

Pentsio sistemak jasatzen dituen erasoen aurrean, eta irailan CNTk estatu mailan egindako mobilizazio guztien ostean, Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek eraso hauei erantzuteko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren mobilizazioetara deia zabaldu dute.

Read more: Pentsio erreformaren aurkako manifestazioak Hego Euskal Herrian

CNTk Mediapost enpresak kaleratu dituen langileen berriz onartzeko exijitzen du

CNT sindikatua aste honetan mobilizatu egin da Mediapost multinazionalak –publizitate banaketan ibiltzen dena- egin dituen kaleratzeak salatzeko eta horren ondorioz kalean geratu direnak berriz onartzeko exijitu egin du.

Read more: CNTk Mediapost enpresak kaleratu dituen langileen berriz onartzeko exijitzen du

Kaleratzeak eta errepresioa publizitate banaketan

CNT sindikatuak salatu du publizitate banaketan lan egiten duten langileak “esplotazio baldintzetan” daudela eta nabarmendu du “banaketa enpresa txikietan, ez dago kontraturik edo benetako lanaldien azpitik daudela”.

Read more: Kaleratzeak eta errepresioa publizitate banaketan

“Beldurrak ez gaitu geldituko”

CNTk, ostegun honetan, parte hartu du Deustun egin den kontzentrazioan. Ekintza 29an egin zen greba orokorraren ondoren auzipetuak izan ziren hiru gazteekin elkartasuna adierazteko burutu zen. “Beldur eta mehatxuekin langileria geldiarazi nahi dutenen aurka, hemendik esaten diegu ezin izango gaituztela gelditu”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Read more: “Beldurrak ez gaitu geldituko”

I-15: Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa Donostian

Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak –CNT sindikatua honen partaidea da- manifestazioa deitu du datorren iganderako, 15, Donostian. Mobilizazioa, “Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!” lelopean, eguerdiko 12:00etan Boulevardetik abiatuko da, Easo plazan bukatzeko.

Read more: I-15: Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa Donostian

“Ez gaituzte geldituko: Hoteles Ercillako borroka aurrera darrai”

Aste Nagusian egindako mobilizazioen ostean, Lopez de Haro eta Ercilla hoteletako langileek “beraien interes eta lan baldintza duinen alde borrokatuko dutela”, iragarri dute.

Read more: “Ez gaituzte geldituko: Hoteles Ercillako borroka aurrera darrai”

EDE Taldean soldata murrizketa atzera bota da

EDE Fundazioa, Suspergintza eta ST3 Elkarteek osatzen duten enpresan, zuzendatzitzak bultzatutako soldata inaplikazio saiakera gelditu da. Maiatzan probintzia mailako hitzarmen kolektiboa sinatu zen.

Read more: EDE Taldean soldata murrizketa atzera bota da

Hitzarmen kolektiboen aurreraeraginaren amaierak langileen gain dituen ondorioen balorazioa

2012ko lan erreformak Langileen Estatutuko 86.3 artikuluan aldaketa nabarmen bat eragiten du, hitzarmen kolektiboen aurreraeraginaren erregimen juridikoa eraldatzen duelako.

Read more: Hitzarmen kolektiboen aurreraeraginaren amaierak langileen gain dituen ondorioen balorazioa

“Hoteles Ercillako mobilizazioak uda osoan luzatuko dira”

“Zuzendaritza megoziazio-mahaian jezarri arte ez gara geldituko”. CNTren kideak Ercilla Hoteletan borrokan jarraitzen dute enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatu arte, era aldebakarrean enpresa-ituna alde batera utzi baitu.

Read more: “Hoteles Ercillako mobilizazioak uda osoan luzatuko dira”

CNTk Gran Hotel Ercillaren lan-hitzarmena efekturik gabe utzi nahi duela salatzen du

Ercilla Hoteletan CNTk duen Sekzio Sindikalak kontzentrazioa egin du enpresaren zuzendaritzak egindako jukutria salatzeko. “Era aldebakarrean enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, probintzia mailako Ostalaritza Lan Hitzarmenera pasatuz, suposatzen duen soldata murrizketak aplikatuz”, esan du sindikatuak. Enpresa Bilboko Ercilla eta Lope de Haroren jabea da; baita ere Getxoko Embarcaderorena.

Read more: CNTk Gran Hotel Ercillaren lan-hitzarmena efekturik gabe utzi nahi duela salatzen du

Santurtziko Txitxarragane sagardotegiak bere langileei ez die ordaintzen

CNTk salatu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak, langile bati zor dion bost hilabeteko soldata ordaintzeari uko egiten diola. “Epai judizialean ordaintzera kondenatua izanda ere eta sindikatu honen ahaleginak konponbidea lortzeko, Luis María Soto enpresariak ez ditu bere zorrak kitatu nahi, gure laguna - seme-alabekin bere ardurapean – oso egoera larrian utziz”, adierazi du.

Read more: Santurtziko Txitxarragane sagardotegiak bere langileei ez die ordaintzen

Lodosak frankismoaren biktimei omenaldia egiten die

CNTko militanteek parte hartu zuten, larunbat honetan, 22an, Lodosan (Nafarroa) frankismoaren 131 biktimei egin zien omenaldian. Ekitaldia, Guguru Taldea erakundeak, udalarekin batera, antolatu zuen eta erakunde anarkosindikalista gonbidatu zuen.

Read more: Lodosak frankismoaren biktimei omenaldia egiten die

Frankismoaren esklaboei omenaldia Nafarroan

CNT sindikatuak, pasa den larunbatean, Erronkari eta Zaraitzuko haranetan, Igaritik Bidankozera errepidea egin zuten frankismoaren esklaboei omenaldian parte hartu zuen. “Eskulan esklabo bihurtuta, borrokalari haiek tratu jasangaitzak eta umiliagarriak jasan behar izan zituzten”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Frankismoaren esklaboei omenaldia Nafarroan

“Nahikoa da borrokak zatitzeaz aparatu sindikalen interesen ondorioz”

CNT sindikatuak aste honetan Gipuzkoan metalgintzako lan-hitzarmenaren alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deitu du. “LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuen deialdiekin bat egiten dugu. Langile normal eta arrunt baten ustez, Elaren estrategia, soilik grebara deitzea lan-hitzarmenik sinatu ez duten enpresetan, zentzugabea delako”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Read more: “Nahikoa da borrokak zatitzeaz aparatu sindikalen interesen ondorioz”

Ezkerraldea langabeziaren eta gastu militarren aurka mobilizatzen da

Mila pertsona inguruk, larunbat honetan, Ezkerraldean hemeretzigarren urtez, langabeziaren eta gastu militarren aurkako martxan parte hartu dute. CNTk esku hartu duen protestaldian, konbokatzaileek 23.000 mila lagun lanik gabe daudela salatu dute, ia langabezi tasa %24.

Read more: Ezkerraldea langabeziaren eta gastu militarren aurka mobilizatzen da

CNTren balorazioa Bizkaian metalgintzako mobilizazioei buruz

Duela gutxi, 24 orduko lanuztea izan dugu. CNTk, honen aurrean, mugagabeko greba orokorra defenditu du. Jakin badakigu halako deialdia egiteko aurretiko prestakuntza eta langileen arteko benetako batasuna beharrezkoak direla, eta sindikatu “ofizialek” hori ere ez dute planteatu. Hori dela eta, gero eta zailagoa da edo, behintzat, sinesgaitza, deialdiaren posibilitatea.

Read more: CNTren balorazioa Bizkaian metalgintzako mobilizazioei buruz

Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa

Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak (CNT honen partaidea da) Bilbon ekainaren 15an egingo den manifestaziora deitu du. Honetan frankismoaren zigorgabetasunaren amaiera exijitu egingo da. Mobilizazioa Bilboko plaza eliptikotik, arratsaldeko 18:00etan, aterako da.

Read more: Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa

Espetxeen aurkako pentsamenduari buruzko hitzaldia Tafallan

Datorren larunbatean, ekainaren 8an, CNTk "Espetxeen aurkako pentsamenduari" buruzko hitzaldia antolatuko du, Manolo Ledesma, Salhaketa kolektiboko kideak aurkeztuta. Ekitaldia 18:30etan izango da, Tafallako gazteriaren etxean.

M-30, pausu bat gehiago kapitalaren erasoen aurka

Ostegun honetako greba orokorraren ondoren, CNT sindikatuak nabarmendu du “gobernu eta patronalaren mehatxuen gainetik, milaka pertsona Euskal Herriko kaleetara atera dira beren eskubideak aldarrikatzeko”. Zentzu horretan, “24 orduko lanuzte berri honek, eredu sozial berri baterantz pausu sendoak eman behar direla berresten duela”, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du.

Read more: M-30, pausu bat gehiago kapitalaren erasoen aurka

M-30: CNTk “beste leku batera begira daudenekin solidarioak ez izateko” deitzen du

CNT sindikatuak, langile guztiok, ostegun honetan, maiatzak 30, egingo den greba orokorrean parte hartzeko deitu du. “Badakigu egon behar izango diren sindikatu guztiak ez direla izango, baita 24 orduko lanuztea ere ez dela nahikoa bizi garen egoera larriari aurre egiteko. Dena den, beste aukera bat da patronalaren eta gobernuen erasoei erantzuteko”.

Read more: M-30: CNTk “beste leku batera begira daudenekin solidarioak ez izateko” deitzen du

M-30: CNT zenbait hiritan kaleetara aterako da

CNT sindikatuak ostegun honetako greba orokorrean, maiatzak 30, Euskal Herrian ekintza ezberdinak egingo ditu. “Borroka eguna da eta demostratu behar dugu haien eskubideak galtzeko prest ez dagoen gehiengo zabala dagoela”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.

Read more: M-30: CNT zenbait hiritan kaleetara aterako da

CNTk San Cristobal gotorlekuko presoen aldeko omenaldian parte hartzen du

CNT sindikatuko militanteek, igande honetan, Iruñeko San Cristobal gotorlekuan egon ziren frankismoaren presoen aldeko omenaldian parte hartu zuten. Leku hau frankismoak inposatu zuen izuaren zentroetako bat izan zen. Ekitaldiak ia 800 presoen ihesaldiaren 75. urteurrena gogora ekartzeko balio izan du, hauetariko hiru bakarrik Frantziara heldu ziren. Besteak, harrapatuak edo erailak izan ziren.

Read more: CNTk San Cristobal gotorlekuko presoen aldeko omenaldian parte hartzen du

M-25: Greba Orokorraren aldeko mobilizazioak hiriburuetan

Datorren maiatzaren 25an , larunbata, M-30ko Greba Orokorraren sindikatu eta eragile sozial deitzaileek (CNT barne) manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Eskubide sozialen gutuna aldarrikatuko da. Hala ere, greban parte hartzeko deia luzatuko da.

IX. Liburu Anarkistaren Azoka Bilbon

Datorren astebururuan CNTk bere IX. Liburu Anarkistaren Azoka aurkeztuko du Bilboko Unamuno Plazan.

Read more: IX. Liburu Anarkistaren Azoka Bilbon

Greba Orokorraren aldeko mobilizazioak

Maiatzak 30 arte Bizkaian egingo diren zenbait elkarretaratze, jarduera eta manifestazioa ezagutzera eman du CNT sindikatuak Bilboko Plaza Biribilean gaur egindako kontzentrazioa.

Read more: Greba Orokorraren aldeko mobilizazioak

Omenaldia Asturiasen Euskal Brigadari

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTko kideok maiatzak 8an elkarretaratu ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian Areces-eko (Asturias) deshobiratze proiektuaren harira. Arecesen 1937an Asturiasen borrokatzera joaniko euskal gudari eta milizianoen gorpuzkinak leudeke.

Read more: Omenaldia Asturiasen Euskal Brigadari

“Borroka eta mobilizazioa dira bide bakarra”

Gaur goizean maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Donostian. “Deialdi honekin CNT sindikatuak beste sindikatu eta eragile sozialekin gizarte hau eraldatzeko egiten duen apustua sendotzen du”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Hego Euskal Herrian dauden ia 240.000 langabetu, eskubide sozialen desagerpena, hitzarmen kolektiboen ultraaktibitatearen amaiera eta patronalaren jarrera larderiatzaileak” grebaren beharra azpimarratzen dute, CNTren iritziz.

Read more: “Borroka eta mobilizazioa dira bide bakarra”

Maiatzaren 1etik Greba Orokorrerantz

CNT sindikatuak, Euskal Herriko hiri nagusietan, manifestazio batzuk egin ditu Maiatzaren Lehena, Langileriaren Nazioarteko Eguna, ospatzeko. “Gaur, inoiz baino gehiago, herria kaleetan egotea beharrezkoa da, sistema zahar honen politika basatiari aurre eginez”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

Read more: Maiatzaren 1etik Greba Orokorrerantz

Maiatzak 30, greba orokorra

CNT-k, gizarte eragile eta beste sindikatuekin batera, greba deialdia egin dute maiatzaren 30rako. “Kontraerreformak, murriztetak eta kapitalaren erasoaldi bortitz honi aurre egiteko, greba orokorra dugun erremintarik sendoena da”, esan du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Maiatzak 30, greba orokorra

Maiatzaren Lehena: “haien jokoa gustuko ez baduzu, arauak alda ditzagun”

CNT sindikatuak Maiatzak 1eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du. “Kapitalaren erasoen aurrean erantzun behar da, eta horretarako data hau mugarri batean bihurtu behar dugu”, erakunde anarkosindikalistaren aburuz, “greba data dugunez, arrazoi gehiago daude mobilizazio historiko hau gorpuzteko eta honen esanahia bultzatzeko”.

Read more: Maiatzaren Lehena: “haien jokoa gustuko ez baduzu, arauak alda ditzagun”

CNTk Chocolates Lacasa enpresako langile baten kaleratzea salatzen du

Chocolates Lacasak, bere lanpostua uzteko presioa egin ostean, enpresa honen produktuak dendetan eta supermerkatuetan banatzen eta birjartzen ibiltzen zen langile bat kaleratu du. “Enpresak diziplinazko kaleratzearen eredua erabili du, baina benetan lortu nahi duena langileen murrizketa da eta gainera, dohainik”, salatu du CNT sindikatuak.

Read more: CNTk Chocolates Lacasa enpresako langile baten kaleratzea salatzen du

“Mafia Santuari” buruzko hitzaldia, Tafallan

Larunbat honetan, Martxoak 30, arratsaldeko 19:00etan, Tafallako Kultur Etxean, CNTk antolatutako hitzaldi-eztabaida bat egingo da “Mafia Santua. Eliza Katolikoaren inperio ekonomikoa” izenburuarekin.

Read more: “Mafia Santuari” buruzko hitzaldia, Tafallan

CNTk langabeziaren aurkako proposamenak aurkeztu ditu

“Eusko Jaurlaritzak 12.711 lanpostu berri sortuko dituela esan du, propaganda hutsa izanik, enplegua sustatzea ez baita inondik ere beren lehentasuna”, esan du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, erakunde anarkosindikalistaren iritziz “langileen lanaldi luzapena, milaka langile prekarioen kaleratzea edo soldata murrizketek argi uzten dute zein den Eusko Jaurlaritzaren jarrera enpleguarekiko: honen aurka dago”.

Read more: CNTk langabeziaren aurkako proposamenak aurkeztu ditu

Telepizzan izandako kaleratzeen aurka protestek jarraitzen dute

CNT, ostiral honetan, Telepizzak Barakaldon duen lokalaren aurrean bildu da Sevillako sukurtsalean izandako kaleratzeak salatzeko. Hiri honetan, sindikatu honetako hiru afiliatu “haien eskubideak defenditzeagatik eta beraiena dena eskatzeagatik kaleratu dituzte”, erakunde anarkosindikalistak, kontzentrazioan, nabarmendu du.

Read more: Telepizzan izandako kaleratzeen aurka protestek jarraitzen dute

Martxoak 16 kalera!

Larunbat honetan, martxoak 16, sindikatu eta eragile sozialek kalera aterako gara lan eta eskubide sozial duinak exigituz, eredu sozial eta ekonomiko berriaren alde eginez. Hitzordua Bilbon izango da, Jesusen Bihotzan, arratsaldeko 17:30tan.

CNTk genozidio frankistaren aurka eginiko salaketaren aurkezpena

Asteazken honetan, CNTk Argentinako epaitegi batean eginiko salaketaren berri emango du. Herrialde horretan, genozidio frankistaren aurkako kereila bat abian da. Ekitaldia arratsaldeko 19:00tan izango da Madrileko Ateneoan eta bizirautea lortu zuten militanteen testigantzak jasoko dira bertan.

Read more: CNTk genozidio frankistaren aurka eginiko salaketaren aurkezpena

Kontzentrazioa Iruñean, Telepizzaren aurrean, Sevillan izandako kaleratzeak salatzeko

CNTko militanteak, larunbat honetan, 9, Iruñean dagoen Telepizza enpresaren sukurtsalaren aurrean bildu dira Sevillan egondako kaleratuekin beraien elkartasuna erakusteko. Langileak kaleratu zituzten “soilik haien lan-eskubideak eskatzeagatik”. Kontzentrazioan, erakunde anarkosindikalistak jendeen artean panfletoak banatu ditu, enpresa honetan egiten diren langileen aurkako jarrerak azalduz.

Read more: Kontzentrazioa Iruñean, Telepizzaren aurrean, Sevillan izandako kaleratzeak salatzeko

“Esplotazioak dirau”

CNT sindikatuak, Iruñean egin den Nazioarteko Emakumeen egunaren aldeko manifestazioan, parte hartu du, klase eta genero borroka aldarrikatuz. Zentzu horretan, erakunde honetako partaideek pankarta bat eraman dute “Esplotazioak dirau. Emakumeak zutik” leloarekin.

.

Hitzarmen berria sinatu dute Mediapost-en, isilpean, langileek jakin gabe

“Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe”, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa “isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da”, Bizkaian behintzat.

Read more: Hitzarmen berria sinatu dute Mediapost-en, isilpean, langileek jakin gabe

Ostiral kulturalak Gasteizen

Martxoak 8, 15 eta 22, Gasteizen, CNTko egoitzan (Correría kalea, 65) kultura-jardueren zikloa egingo da: antzerkia, zinema eta hitzaldiak. Jarduerak, ostiral honetan, 8an, arratsaldeko 21:00an hasiko dira “Basada en hechos reales” antzerki-lanarekin “Panico Escénico” antzerki-taldeak eginda.

Read more: Ostiral kulturalak Gasteizen

CNTk klase eta genero kontzientzia aldarrikatzen du

“Emakumea, sindikalismoa eta jendartea. Begirada anarkosindikalistak eta libertarioak”. CNTk kaleratu duen dokumentuaren izenburua da eta klase eta genero kontzientzia aztertzen dira bertan. Besteen artean, ikerketak azpimarratzen duenez, pertsona guztion askatasuna “lotzen gaituzten kateen araberakoa da. Anarkosindikalismoan ez ditugu oroipen egunak hutsalki ospatzen. Burgeseriaren igualitarismoari, konsekuenteak izaki, egunerokotasuna aldarrikatzen dugu”, azpimarratu du sindikatuak.

Read more: CNTk klase eta genero kontzientzia aldarrikatzen du

“Decoraciones Domingo” kondenatua

CNT sindikatuak aurrera eraman duen borrokari esker Decoraciones Domingon hiru EEE desegin dira eta, gainera, Justiziak enpresa kondenatu du. Testuinguru honetan, bere arduraduna bost urtetan gaitasunik gabe utzi dute eta enpresaren zorren erantzuletzat jo dute, hori dela eta prozesu-kostu guztiak ordaindu behar izango ditu.

Read more: “Decoraciones Domingo” kondenatua

Areces-eko batailan hildako antifaxisten omenez

Otsailak 23an Areces-eko bataila gisa ezagutzen denaren 76. urteurrena izan zen eta CNTk askatasunaren alde Asturiaseko paraje haietan bizia utzi zutenak omendu nahi izan zituen, Isaac Puente batailoieko 40 militantetik gora eta bestelako militanteak. Erakunde anarkosindikalistak azpimarratu duenez, “Haiek guztiak borrokatu ziren militar, falangista, errekete, eliza katoliko, oligarkia eta kazikismoak gorpuzturiko faxismoaren aurka”.

Read more: Areces-eko batailan hildako antifaxisten omenez

“Peñascal Fundazioak borroka sindikala zigortzen du”

CNT sindikatua “New Orkonpon” Bilboko tabernaren aurrean elkarretaratu da ostiral honetan. Taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta ekintza honekin erakunde anarkosindikalistak salatu duena langile baten kaleratzea eta fundazioak ekimen sindikal guztiak erreprimitu eta zigortzen dituela izan da.

Read more: “Peñascal Fundazioak borroka sindikala zigortzen du”

CNTk, Iruñean, memoria historikoari buruzko hitzaldia ematen du

Iruñeko “La Hormiga Atómica” liburudendan, CNT sindikatuak antolatuta, ostiral honetan, 22an, memoria historikoari buruzko hitzaldia egin da. Luis Fuentes, erakunde honetako militantea, hizlaria izan da. Mintzaldian lurralde honetan errepresio frankistari buruzko aspektu ezberdinak errepasatu ostean, azaldutakoek gai honi buruz eztabaidan parte hartu zuten.

O-15: ”Politika atzerakoi honi aurre egin behar diogu”

CNTko militanteak, “Langabeziak ez zaitzala geldi” kanpainaren eremuan, otsailaren 15an, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bildu dira. Protestaldian, erakunde anarkosindikalistak salatu ditu “lanpostuen nahitako suntsiketa, ustelkeria eta osasungintzan, hezkuntzan eta menpeko pertsonen giza murrizketak”.

Read more: O-15: ”Politika atzerakoi honi aurre egin behar diogu”

O15: Elkarretaratzeak Euskal Herrian

CNTk ostiral honetan egingo duen Langabeziaren Aurkako Ekintza Egunean hainbat kontzentrazio egingo ditu. Egingo diren deien artean hauek aurki ditzakegu:

Read more: O15: Elkarretaratzeak Euskal Herrian

“Gutxi batzuk ezingo dute hainbeste menperatu”

CNT sindikatuko militanteak ostegunean Bilbon elkarretaratu dira “jendartearen gehiengoak pairatzen dituen eraso iraunkorrak” salatzeko, “gobernuarenak, banketxeenak eta enprearienak”, gaineratu du. Honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak Langabeziaren Aurkako Ekintza Eguna deitzen du otsailak 15erako.

Read more: “Gutxi batzuk ezingo dute hainbeste menperatu”

Azaroak 14eko errepresaliatuekiko elkartasunezko konzentrazioa

CNT sindikatuak protesta bat burutu du Donostian iazko azaroak 14eko greba egunaren ondoren Logroñon erakunde honetako bi militante atxilotuekiko elkartasuna adierazteko. Bi kide hauentzat 14 urtetarainoko espetxe zigor eskaerak daude. “Muntai polizial bat da, langileen artean beldurra sortzea duena helburu”, salatu du erakunde anarkosindikalistak ostegun honetako elkarretaratzearen ondoren.

Read more: Azaroak 14eko errepresaliatuekiko elkartasunezko konzentrazioa

CNTk “langabeziaren aurkako ekintza egunera” deitzen du otsailak 15ean

“Langabeziak ez zaitzala geldiarazi” lemapean, sindikatua egiten ari den kanpainaren barne, CNTk langabeziaren aurkako ekintza egun bat deitu du datorren otsailak 15erako”. Egun horri begira, “lana eta aberastasunaren banaketaren aldeko” ekintzak abiaraziko ditu erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk “langabeziaren aurkako ekintza egunera” deitzen du otsailak 15ean

Bilboko Udaletxeak, sinbologia frankista mantentzen duen heinean, “Memoria Historikoaren Legea” urratzen du

Lau Haizetara Gogoanek (Euskal Herriko talde memorialistak eta erakunde historikoak biltzen dituen koordinadora), Bilboko Udaletxea salatu du gaur, auzitegietan eta jendaurrean, 52/2007 Legea urratzen ari delako, “Memoria Historikoaren Legea” bezela ezagutzen dena hain zuzen ere. Legea onartu zela bost urte dira, Bilboko Udaletxeak jaramonik egin gabe jarraitzen du eta ondorioz, diktadura frankistaren gorespen elementuak mantentzen dira oraindik.

Read more: Bilboko Udaletxeak, sinbologia frankista mantentzen duen heinean, “Memoria Historikoaren Legea”...

Gaur eguneko greziar krisian dauden mugimendu alternatiboei buruzko hitzaldia Gasteizen

CNT sindikatuak Mario Tursunidis -Tesalonikako mugimendu libertarioko kidea- eta Kostas -Atenaseko zerbitzari sindikatuaren kidea dena- militante greziarren hitzaldi berri bat eskeiniko du astearte honetan (hilak 29). Hitzaldia, "Mugimendu alternatiboak gaur eguneko greziar krisian" izenpean, CNT sindikatuak Arabako hiriburuan duen lokalean izango da 19:00etan (Hedegile/Correría kalea, 65).

Erakundeen erantzuna krisiaren aurrean, aztergai Amurrion

Datorren hilaren 31an, osteguna, CNT sindikatuak gaur eguneko egoera sozioekonomikoaren aurrean erakunde ezberdinek ematen ari diren erantzunak aztertuko ditu sindikalismoaren ikuspuntu batetik, ICEA - Ekonomia eta Autogestioaren Institutuarekin batera.

Hitzaldia Amurrioko Kultur Etxean izango da (Landako kalea, 8), arratsaldeko 18:30tan.

Panda Security enpresan mespretxu eta kaleratzeak jarraitzen dira

Panda Security dagoen CNTko sekzio sindikalak, berriz, enpresa honetako langileek jasan behar duten egoera larria, salatu du. “‘Urte mariano’” berri bat hasi da eta, ematen du, konpainia honen helburua kaleratzen jarraitzea dela,  bere ohiko despota-jarrerak erabiliz”, azpimarratu du.

Read more: Panda Security enpresan mespretxu eta kaleratzeak jarraitzen dira

Erantzuteko garaia da: Alternatibak Grezian eta Argentinan

Hurrengo egunetan Grezian eta Argentinan pairatzen ari den egoerari buruzko bi hitzaldi eskeinituko ditugu. Lehenengoa, “ Langile autogestioa Argentinan: Langileek Berreskuratutako Enpresak” tituluduna, Andrés Ruggeri giza-antropologoa izango dugu gurekin. Enpresa berreskuratuak laguntzeko eta aholkatzeko programa bat Buenos Aireseko Unibertsitatean zuzentzen du, gai honi buruzko zenbait liburu idatziz.

Read more: Erantzuteko garaia da: Alternatibak Grezian eta Argentinan

CNT-ko zinemaren aurkezpena Santurtzin

Ostiral honetan, urtarrilaren 18an, La Kelo Santurtziko gaztetxean (Las Viñas, 64) CNT sindikatuko filmeak aurkeztuko dira. Anarkosindikalismoak sortu dituen ikus-entzunezko produkzioak ezagutzeko une egokia da; iraultza eta artez betetako lanak.

CNTk A14an atxilotutakoen absoluzioa eskatzen du

Azaroaren 14ko greba orokorrean atxiloturiko CNTko bi kideen absoluzioa eskatzeko CNT sindikatua ostiral honetan Bilbon dagoen gobernuaren ordezkaritzaren aurrean kontzentratu da, beste erakunde sindikal eta sozialekin batera. Gainera Alfon,  egun beretik kartzelan dagoen gaztea berehala aske uzteko eskatu du.

Read more: CNTk A14an atxilotutakoen absoluzioa eskatzen du

Kontzentrazioa Peñaskal Fundazioaren txosnaren aurrean

CNT Santo Tomas egunean elkarretaratu zen Peñaskal Fundazioak Bilboko Arenalean muntatzen duen txosnaren aurrean. Handik pasatzen zen jendetza ugariari kooperatiba honek langile eta ikasleekiko duen politika zabaldu zen, ekintza sindikala debekatuz, langileen artean beldurra zabalduz eta ikasleak ekonomikoki esplotatuz, boikota egitera deituz. Informazio honen aurrean jende ugari Peñaskalen txosnan kontsumitzeari uko egin zuen, gatazkarekiko elkartasuna adieraziz.

Read more: Kontzentrazioa Peñaskal Fundazioaren txosnaren aurrean

CNT ekintza sindikal eta sozialari buruzko taktikak zehazten eta eztabaidatzen aritu da

Abenduaren hasieran ekintza sindikal eta sozialari buruzko Militanteen Konferentzia Konfederala ospatu da Cornellàn (Bartzelona). Penintsula guztiko hainbat federazio lokaletako ehunka militanteek aurkeztutako ponentziak eztabaidatu dituzte, gai ordena luzea izanik: Langabezia eta  gizarte prekaritatearen aurkako ekintza sindikala eta soziala, langabezia murrizteko politika sindikala, lan-poltsen antolaketa sindikatuetan, langabetu-asanbladen sustapena, krisiaren erronken aurrean eman beharreko erantzunak, eta abar.

Read more: CNT ekintza sindikal eta sozialari buruzko taktikak zehazten eta eztabaidatzen aritu da

CNT-k bat egin du genozidioaren aurkako argentinar kereilarekin

Erregimen frankistak 1936 eta 1977 artean buruturiko genozidioaren aurka Argentinan ireki den prozesuaren harira, gaurko egunez (asteartea), CNT-k bere salaketa propioa egin du Buenos Aires-en. Eraildako eta desagerrarazien senide, elkarte memorialista eta epaitegi argentinarretan aurkezturiko gainontzeko erakunde eta eragileei, zentral anarkosindikalista gehitu zaie gaurkoan.

Read more: CNT-k bat egin du genozidioaren aurkako argentinar kereilarekin

Mobilizazioak La Vaca eta Bay-Bay jatetxeen aurrean

Euripean, baina zuzeneko musikaz lagunduak, Bay-Bay taberna eta La Vaca jatetxeko langile ohiak hirugarren aldiz elkarretaratu dira Donostiako Askatasunaren Hiribidean, lantoki ohien aurrean. Enpresariak soldata eta kalteordainak ordain ditzala eskatzen dute. Orainartean, CNT sindikatuko afiliatu batek bakarrik jaso du zor zitzaion guztiaren ordaina. Hala eta guztiz ere, enpresariak duen jatetxe-katean langile asko eta askok soldata atzerapen jasangaitzak dituztenez, mobilizazioek aurrera jarraituko dute egun jakinetan.

CNT memoria historikoaz mintzo da Tafallan

Abenduak 1ean, Luis Fuentes CNTren militanteak hitzaldia eman zuen Tafallan memoria historikoaren inguruan. Nafarroan burutu diren jardunaldi libertarioen baitan, sindikatu honek antolatu zuen hitzaldi hau. Gaiaren inguruan entzun ziren galderei ere erantzun zien Fuentes-ek. Hizlariak, bestalde, CNTren ikuspegi anarkosindikalista jorratu zuen, enpresa batzorde, hauteskunde sindikal eta enpresako sindikatuekiko.

“Mediapost-ek langileak kaleratzen ditu, gero merkeago kontratatzeko”

Sindikatuak salatu egin du Mediapost multinazionaleko langileek pairatzen duten egoera larria. “Konpainia honek Euskadin publizitate komertziala banatzen zebiltzan bi enpresa garrantzitsuenak kontrolpean hartu zituenetik, ehun langile inguru izatetik, kaleratzeak, akordioak eta lanpostu uzteak meido, iha erdia izatera pasa dira” adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: “Mediapost-ek langileak kaleratzen ditu, gero merkeago kontratatzeko”

Protesta berria La Vaca eta Bay Bay-ren aurrean

Igande honetan, Donostiako maratoia ospatzen zenaren aitzakiarekin, La Vaca eta Bay Bay tabernen atarian (Askatasunaren hiribidea) beste elkarretaratze bat burutu da. Helburua langile eta langile ohien soldata eta kalteordainen ordainketetan ematen ari diren atzerapenak salatzea izan da. Kalteturiko langileen esanetan, elkarretaratzeek ez dute etenik izango ahalik eta nagusiak enpresa hauetako nahiz beste batzuetako langileekin dituen zorrak ordaindu arte.

 

Lan duina eta eskubide sozialen aldeko mobilizazio astea

CNT, murrizketen aurka eta eskubide sozialen aldeko plataforma osatzen duten sindikatu eta gizarte eragilekin batera, hurrengo astean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du, lan duina eta eskubide sozialen alde egiteko. Protestak azaroaren 26 eta 30 artean izango dira, amaizteko Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean manifestazioak burutuz.

Read more: Lan duina eta eskubide sozialen aldeko mobilizazio astea

“Bakarrik borrokak etxe kaleratzeak geldituko ditu”

CNT sindikatuak larunbat honetan Bilbon egin den etxe kaleratze eta murrizketen aurkako manifestazioa “oso positibotzat” jo du, “politikoen eta bankarien kontrako gogaitasunaren erakuspen berri batean”. “Berriz, milaka persona kaleetara atera dira etxe kaleratze eta langileria gaztigatzen dituzten neurrien aurrean aski dela esateko”, erakunde honek defenditzen du.

Read more: “Bakarrik borrokak etxe kaleratzeak geldituko ditu”

“Aitzakiarik ez, borroka garaia da”

Gaur arratsaldean, lau euskal hiriburuetan izan diren manifestazioen harira, honakoa adierazi du CNT sindikatuak: “24 ordutako lanuzte honek jarraipena izan behar du”. Erakunde honek protesta kalean “lortu arte” mantentzera deitu du. “Garaia da, guztiok batera, txandakako gobernu titereek, Moncloa edo Ajuria Eneakoa izan, botatzen dizkiguten murrizketa amaigabeekin bukatze aldera, behar diren pausuak eman behar ditugu” azpimarratu du.

Read more: “Aitzakiarik ez, borroka garaia da”

CNTk positiboki baloratzen du goiz honetan egindako mobilizazioetan

Greba orokorraren harira, gaur goizean mobilizazioak izan dira lurralde guztian. “Goiz goizetik langileria kalean izan da”, esan du erakunde anarkosindikalistak, “A-14 aldarrikapen eta borroka eguna dela” azpimarratuz.

Read more: CNTk positiboki baloratzen du goiz honetan egindako mobilizazioetan

Greba Orokorran egingo diren mobilizazioen berri eman du CNTk

CNT sindikatuak azaroaren 14an egingo dituen ekintzen berri eman du. “Biztanleria jardunaldi honetan parte hartzera animatzen dugu, lan erreformaren aurka egiten den aurrerapausu argi bat delarik, hots, krisiaren erantzule eta errudunen aurkako jardunadia”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Greba Orokorran egingo diren mobilizazioen berri eman du CNTk

Bay-Bay eta La Vacan soldata atzerapenak eta iruzurrezko lan-kontratuak salatu ditu CNTk

La Vaca hanburgesategi eta Bay-Bay jatetxeko langile eta langile oihek, igande honetan egoitza hauen aurrean konzentrazioa burutu dute beraien soldata eta kalte ordainak eskatzeko.

Read more: Bay-Bay eta La Vacan soldata atzerapenak eta iruzurrezko lan-kontratuak salatu ditu CNTk

A-14: CNT, Kapitalaren aurkako borrokan

CNTrentzat, A14a gobernu desberdinen langileen aurkako neurriak zapuztu arteko mobilizazio gehiago eta irmoagoen aldeko aurrerapauso bat da.

Read more: A-14: CNT, Kapitalaren aurkako borrokan

Justiziak Pandan CNTko ordezkari sindikalaren kaleratzea baliogabetzat jo du

CNTk borroka luze bat egin eta gero, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak Panda Security SL enpresan CNTko ordezkariaren kaleratzea baliogabetzat jo du, kaleratze hau enpresak 2011 urte-bukaeran egin zuen 128 langileen EEEan, sartuta zegoen.

Read more: Justiziak Pandan CNTko ordezkari sindikalaren kaleratzea baliogabetzat jo du

CNTk lan-merkatuaren erreformari buruzko txostena aurkeztu du

“Lan zuzenbidearen hausturari buruzko ikuspuntu anarkosindikalista”. Izenburu honekin, CNT sindikatuak argitzen dugu zein parametroetan zentratzen den azken lan erreforma.

Read more: CNTk lan-merkatuaren erreformari buruzko txostena aurkeztu du

CNTk greba orokorrerako deialdia egiten du azaroaren 14rako

CNT sindikatuak azaroaren 14rako greba orokorrerako deialdia egin duela iragarri du. Erakunde anarkosindikalistaren iritziz, “pairatzen ari garen egoera sozial eta ekonomiko gogor honen aurrean erantzun sendo bat eman behar da”. A-14ko mobilizazioa "aurreko greba orokorraren jarraipentzat" jotzen baitu, "greba egiteko arrazoiak soberan daude eta”.

Read more: CNTk greba orokorrerako deialdia egiten du azaroaren 14rako

Irailaren 26ko greba orokorrari buruzko mahai-ingurua

CNT sindikatuak Aiaraldea.com komunikabidean egindako mahai-inguruan parte hartu du beste sindikatuekin batera. Erakunde anarkosindikalistak greba orokorraren eta alternatiba ekonomiko eta sozialen beharra aldarrikatu du.

Read more: Irailaren 26ko greba orokorrari buruzko mahai-ingurua

CNTk greba orokor berri baten aldeko urratsak ematen ditu

Hego Euskal Herrian irailaren 26an greba ekiten genion bitartean, estatu mailan CNT sindikatuak borroka eguna deitu zuen, milaka lagun kalera ateratzen.

Read more: CNTk greba orokor berri baten aldeko urratsak ematen ditu

CNTk positiboki hartu du greba eguna eta mobilizazio berriak egitera deitzen du

Gaurko mobilizazio jendetsuen ostean, CNT sindikatuak grebaren balorazio positiboa egin du, “greba orokorra langileriak duen erremintarik indartsu eta eraginkorrena dela” azpimarratuz.

Read more: CNTk positiboki hartu du greba eguna eta mobilizazio berriak egitera deitzen du

Greba Orokorra bultzatzeko CNT-ren hurrengo mobilizazioak

 

- Gasteiz, irailak 19, 19:30etan, konzentrazioa eta manifestazioa Arka Plazatik (ibiltariaren ondoan), Andra Mari Zuriaren Plazara.

- Barakaldo, irailak 20, 19:00etan, konzentrazioa Bide Onera Plazan.

- Donostia, irailak 22, manifestazioa/burrunbada, Askatasun Etorbidean zehar, banketxetatik buelta. 12:30etan Banko Gipuzkoanotik hasita (Askatasun Etorbidea 21).

- Bilbo, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bihotz Sakratuan, (Eusko Jaurlaritzaren aurrean).

- Donostia, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bulebarrean.

- Gasteiz, irailak 22, 19:etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Andra Mari Zuriaren Plazatik.

- Irailak 25, auto Karabana Ezkerraldetik.

- Irailak 26, Greba Orokorra.

I-17, trenbide sektorean greba

Trenbide sektorea pribatizazioaren aurkako estatu mailako 24 orduko greba deitu izan da irailaren 17an. CNT Bilboko Abando geltokiaren aurrean kontzentratu da, ematen ari den pribatizazioari buruzko informazioa zabalduz.

Read more: I-17, trenbide sektorean greba

CNT Santurtzin mobilizatzen da

CNT sindikatua Santurtziko Lanbide bulegoaren aurrean kontzentratu da, irailak 26ko greban parte hartzeko deia eginez. “Jardunaldi honekin langileok argi utzi nahi dugu ez garela zapaltzen uztiko” azpimarratu du konfederazio anarkosindikalistak.

Read more: CNT Santurtzin mobilizatzen da

Greba orokorraren bidean

CNT berriro kalera atera da hilaren 26ko greba orokorra bultzatzeko, Bilboko Plaza Biribilan kontzentratuz. “Pairatzen dugun egoeraren erantzule baten aurrean, 26an ekonomia gelditu behar dugu langileria mugiaraziz”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak BBVA banketxearen aurrean.

Read more: Greba orokorraren bidean

Irailaren 26ko greba orokorraren deialdiaren eskaera egin da

CNT sindikatuak, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuetako eta gizarte mugimendutako ordezkariek irailaren 26ko greba erregistratu dute. Erakunde anarkosindikalistak hilaren 26ko mobilizazioa “aurreko grebaren jarraipena” dela azpimarratu du. Martxoko greba lan eskubideek jasandako “bortxaketa izugarri baten aurkako erantzuna izan bazen”, hilabete hauetan eman diren “murrizketak eta eskubideen lapurreten aurrean kalera ateratzeko hamaika arrazoi gehiago” daudela esan du.

Read more: Irailaren 26ko greba orokorraren deialdiaren eskaera egin da

CNT Lanbidek Gipuzkoan dituen bulegoen aurrean kontzentratu da

CNTk INEM bulegoen aurrean mobilizazio kanpaina egin du. Sindikatu honetako militanteek Lasarte eta Donostiako Gros eta Antiguo auzoetako Lanbide bulegoetan “enkartelada” bat egin dute.

Read more: CNT Lanbidek Gipuzkoan dituen bulegoen aurrean kontzentratu da

CNTk greba orokorrera deitzen du

CNTk, sindikatu eta gizarte mugimenduekin batera, greba orokorrera deitu du irailaren 26rako. Uste dugu greba orokorra langileok dugun tresnarik sendoena dela eta grebarekin, gu barik, argi eta garbi geratzen da kapitala ezin dela ibili. Honen garrantziaren adibidea patronalak ipini nahi dituen mugetan dago eta inposatu nahi diguten arautze murriztaile berrian, errealitatean, greba egiteko geratzen diren aukera gutxi legez kanpo utziz.

Read more: CNTk greba orokorrera deitzen du

Elkartasuna Sabadelleko Adirondack-en langileekin

CNT Adirondack enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen eraikinaren aurrean kontzentratu da ostegun honetan, enpresa honek Sabadellen duen filialak baitarama hilabete batzuk langileen lansariak ordaindu barik. Horren aurrean “langileak antolatu dira, haien eskubide eta haiena dena eskatzeko”.

Read more: Elkartasuna Sabadelleko Adirondack-en langileekin

1936an Donostiako defentsari buruzko CNTren erakusketa

Donostiako Urbieta kalea, igandean, CNT sindikatuak antolatu zuen erakusketaren antzestokia izan zen. Erakusketaren helburua “1936ko uztailean donostiarrek altxamendu militarra gelditzea lortu zutela” gogoratzea zen. Manuel Chiapusoren “La Comuna de San Sebastian” liburuan oinarrituz eta komikiz osatua, erakusketan faxismoaren aurkako gertakizun dramatikoak ikusi eta irakurri ahal izan ziren.

Read more: 1936an Donostiako defentsari buruzko CNTren erakusketa

CNTk faxismoaren aurka borrokatu zutenei omendu zituen

CNTk orain dela hirurogeita hamasei urte faxismoaren aurka defendatu zirenei omenaldia egin zien Artxandan. Ekitaldi honekin “CNTko emakume eta gizon guztiei gorazarre egin nahi diegu, mundu berri baten alde egindakoei”.

Read more: CNTk faxismoaren aurka borrokatu zutenei omendu zituen

CNTk murrizketen aurkako mobilizazioetan parte hartu du

Murrizketak salatzeko, lan eta gizarte arloko eskubideak defendatzeko sortutako Sindikatu eta Mugimendu Sozialen Plataformak, zeinean CNT dagoen, atzo asteartean Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean kontzentrazioak egiteko deia egin zuen, gaur asteazken arratsaldean jarraipena emanez egindako herri kazeroladekin.

Read more: CNTk murrizketen aurkako mobilizazioetan parte hartu du

CNTk, Barakaldoko PPren egoitzara, ikatza eramaten du

CNT sindikatua, ostiral honetan, Barakaldoko PPren egoitzaren aurrean bildu da, alderdi honek bultzatzen dituen gizarte eta lan murrizketa larrien aurka protesta egiteko. Ekitaldian, erakunde anarkosindikalistak ikatza utzi du, haien etorkizunaren alde borrokatzen duten meatzariekin bat egiteko.

Read more: CNTk, Barakaldoko PPren egoitzara, ikatza eramaten du

CNT, Urduñan, frankismoaren biktimeei omenaldian

CNT sindikatuko militanteek, pasa den asteburuan, Urduñan, frankismoaren biktimeei egindako omenaldian parte hartu zuten. Bizkaiko herri honetan, kontzentrazio eremu ikaragarria egon zen eta han, erakunde honetako militante asko egon ziren. Hurrengoan, omenaldiaren irudi batzuk dituzue.

Read more: CNT, Urduñan, frankismoaren biktimeei omenaldian

CNTk publizitate banaketan gertatzen diren nagusikeriaren aurka sinadurak biltzen ditu

CNT sindikatuak sinadura-bilketa hasi du Barakaldoko udalak gutunontzietarako marka komertzialen publizitatea arau dezala exigitzeko. Erakunde honek salatu duen bezala, enpresa batzuek langileak liburuxkak buzoietan sartzera behartzen dituzte, nahiz eta auzo komunitateak kontrakoa erabaki.

Read more: CNTk publizitate banaketan gertatzen diren nagusikeriaren aurka sinadurak biltzen ditu

CNTren mobilizazioek Ecutrans enpresan jarraitzen dute

CNT sindikatuak, Ecutrans enpresetan, lan-baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horrela, ostegun honetan, arratsaldeko 16:30etan, Jundiz industrialdean (Lermanbide kalea, 8) konzentrazioa egongo da  -beste gauza batzuen artean- Lan Segurtasun eta Osasunaren legeak betetzeko eskatzeko. Egoera honen ondorioz, Lan-ikuskaritzan salaketa batzuk ipini dira.

Read more: CNTren mobilizazioek Ecutrans enpresan jarraitzen dute

CNT sektore publikoan: "ez gara gelditzen murrizketen aurrean"


Kapitala eta gobernuaren erruz sektore publikoak jasatzen ari dituen erasoak handituz doaz. Hauen aurrean ez dago gogoz defendatzea besterik; zer gertatuko bestela? Sektore publiko osoa prekarizatu, geratzen zaizkigun eskubide sozial murritzak kendu eta gure burua sektore pribatuari eskeintzea! Hoiek besterik ez baitira eraso ankerren helburuak...

Read more: CNT sektore publikoan: "ez gara gelditzen murrizketen aurrean"

Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketa, Gasteizen

CNT sindikatuak datozen ekainaren 2an eta 3an Gasteizko Etxauri plazan egingo den “Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketan” parte hartuko du. Jardunaldi hauen helburua -Zapateneo liburudenda eta banatzaile alternatiboak antolatuta- “ikuspuntu autonomo eta libertario batetik sortutako eztabaida bultzatzen duen topaketa eremu bat sortzea da”, sustatzaileek nabarmendu dute.

Read more: Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketa, Gasteizen

“Erruduna seinalatu” kanpaina PPren egoitzaraino heltzen da

CNTko militanteak, asteazken honetan, PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira. Ekintza hau, sindikatuak aurrera eramaten duen “Erruduna seinalatu” kanpainan kokatuta dago. “Enpresari eta bankariekin batera, Rajoyren alderdiak gizarte eta lan murrizketak bultzatu ditu eta langileriak erabat gaitzetsi behar ditu” nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: “Erruduna seinalatu” kanpaina PPren egoitzaraino heltzen da

CNT-k Donostia eta Iruñeako murrizketen aurkako mobilizazioetara deitzen du

Gasteizen eta Bilbon igande honetan egindako manifestazio arrakastatsuen ostean, CNT sindikatuak datorren larunbatean Donostian eta Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du eta “greba orokor berri baten aldeko pausoak ematera animatzen du”.

Read more: CNT-k Donostia eta Iruñeako murrizketen aurkako mobilizazioetara deitzen du

Bilboko alkatearen jarrera arrazistetaz ohartarazi du CNTk

Aste honetan Iñaki Azkuna Bilboko alkateak enpresari eta politikari talde baten aurrean eginiko adierazpenak higuingarri eta xenofobotzat jo ditu CNTk, bere ezaugarriak dituen pertsonai baten berezkoak. Komertzio txikiaren krisia asiar pertsonek irekiriko dendekin elkarlotu zuen politikari bilbotarrak eta bertako dendariei igande eta jaiegunetan ireki nahi ez izatea aurpegiratu zien. “Laburbilduz, beste azkunakeria berri bat” azaldu du erakunde anarkosindikalistak.

Read more: Bilboko alkatearen jarrera arrazistetaz ohartarazi du CNTk

“Erruduna seinalatu”: CNTk Confebasken aurrean protesta egiten du

CNT sindikatuak, asteazken honetan, “Erruduna seinalatu” kanpainaren ekintza berri bat egin du. Oraingo honetan, militante anarkosindikalisten talde bat Confebaskek Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu da. “Hemen barruan daudenek, langileriak krisia ordaintzeko nahi dute, bien bitartean haiek geure ahaleginaren kontura etekina ateratzen jarraitzen dute”, erakundeak salatu du.

Read more: “Erruduna seinalatu”: CNTk Confebasken aurrean protesta egiten du

CNTk Spanairreko kaleratzei aurre egiten die

CNTk Spanairren kaleratzeen aurkako borrokari irmo eusten dio. Azken egunetan, erakunde anarkosindikalista, enpresa honen porrotaren emaitzarekin ados ez dauden langileen subrogazioa lortzeko, tramite legalak egiten hasi da.

Read more: CNTk Spanairreko kaleratzei aurre egiten die

Liburu Anarkistaren azoka Bilbon

Datorren astebururako, Liburu Anarkistaren Azoka iragartzen du beste behin ere CNT sindikatuak. Azoka Bilboko Unamuno Plazan izango da eta standak larunbatez 11:00etatik 20:00tara eta igandean 11:00etatik 15:00etara irekiko dira.

Read more: Liburu Anarkistaren azoka Bilbon

Gutunontzietarako publizitate banaketan gertatzen diren erasoen aurkako kanpaina

CNT sindikatuko militante talde batek elkarretaratzea burutu du ostiral honetan Barakaldoko “Megapark”aren atarian. Publizitate banatzen diharduten langileek sufritzen duten egoeraren larritasuna salatzea zuten helburu. Ekintzarekin, gutunontzietan publizitatea banatzearekin zenbait marka komertzialek lortzen dituzten “kanpaina bortizen” aurka protestatu du zentral anarkosindikalistak.

Read more: Gutunontzietarako publizitate banaketan gertatzen diren erasoen aurkako kanpaina

CNT Bilboko BBkren egoitzaren aurrean elkartu da

CNT sindikatuak, asteazken honetan, Bilboko BBKren egoitzaren aurrean konzentrazioa egin du “langileriaren aurkako erasoen arduradunen kontra” protesta egiteko. Ekintza hau erakundeak martxan jarri duen “Erruduna seinalatu. Murrizketarik ez erantzunik gabe. Greba orokorra!” kanpainan kokatuta dago.

Testuinguru honetan, CNTk adierazi du “Langileriak jakin badakiela nortzuk diren krisialdiaren errudunak eta beraien sikarioak. Beraien buruak ez dituzte ezkutatzen, baina gu nahasten saiatzen dira”, eta nabarmendu du “haiek egoera honi krisialdia esaten diote, baina langileriak badaki estu hartzea besterik ez dela”.

 

Halaber, konfederazio anarkosindikalistak azpimarratu du lan erreformaren benetako mamia: ”haientzat, gero eta etekin gehiago, guretzat, gero eta pobrezia gehiago. Oparoaldietan lan erreformak egin zituzten eta orain jarraitzen dute. Langileok, beti krisian gaude.

“Erruduna seinalatu” kanpainak datorren asteazkenean, 16an, goizeko 11:00etan, Bilboko CONFEBASKen egoitzaren aurrean (Gran Vía 50) jarraituko du, eta hilaren 23an, Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, Bilbon, protesta egingo da.

CNTk “erruduna seinalatu” kanpaina aurkeztu du

“Erruduna seinalatu” lemapean, CNT sindikatuak mobilizazio sorta bat iragarri du datozen asteetarako. Egitasmo honekin, “langileriaren protestak egungo egoeraren arduradun bakoitzaren atariraino eramatea” du helburu erakunde anarkosindikalistak.

Read more: CNTk “erruduna seinalatu” kanpaina aurkeztu du

CNTk beste greba orokor baten aldeko erronkari eutsi dio

Maiatzaren lehenean, CNT sindikatuak langile klasearen batasuna aldarrikatu eta beste greba orokor berri baten beharra mahaigaineratu du. Bilbo, Iruñea eta Donostiako manifestazioen ostean, konfederazio anarkosindikalistak azaldu duenez “hainbeste urtetako borrokaz irabaziriko eskubideak kendu nahi dizkigutenei aurre egin behar diegu nonahi eta beti”.

Read more: CNTk beste greba orokor baten aldeko erronkari eutsi dio

Maiatzak 1eko CNTren deialdiak Euskal Herrian

CNT sindikatuak Maiatzak 1ari begira, mobilizazio deialdi sorta bat du Euskal Herrian. Ekitaldi guztien ardatzak: borrokan partehartzeko konpromisoa berretsi eta lan erreformaren berehalako indargabetzea eskatu. Erakunde anarkosindikalistaren aburuz, data horrek “mugarri behar du izan, aurrerantzean murrizketarik inposa ez diezaiguten”.

Read more: Maiatzak 1eko CNTren deialdiak Euskal Herrian

Ekonomia autogestionario eta antikapitalistarako aukerak

Bilboko CNTren egoitzan, larunbat honetan, ekonomia alternatiboari buruzko hitzaldi bat gin da. Hizlariak, José Corrales –Gizarte Ekintza Idazkaritzaren kidea- eta Patricia Manrique –Batzorde Konfederalaren ekonomia alternatiboaren lan taldearen kidea- izan dira. Biek, CNTk  proposatzen dituen ekonomia autogestionatuari buruzko aukerak azaldu zituzten, baita proiektu horiek gauzatzeko ekimenak ere.

Read more: Ekonomia autogestionario eta antikapitalistarako aukerak

Gutunontzietarako publizitate banaketan erasoak salatu ditu CNTk

Zenbait enpresen kanpaina oldarkorrak direla eta foileto banatzaileek pairatzen dituzten mehatxu eta irainen aurkako kanpaina bat hasiko du CNTk. Erakunde honen nabarmendu du badirela “zenbait marka, atarian saskia egon arren eta nahiz eta bizilagunen oneritzirik izan ez, publizitatea gutunontzietan sartzera derrigortzen dutenak”.

Read more: Gutunontzietarako publizitate banaketan erasoak salatu ditu CNTk

CNTk STEF enpresan “diskriminazioa eta zigorrak” daudela ohartarazten du

STEF logistika enpresako CNTko sekzio sindikalak salatu du, Aparcavisan plataformaren eragiketa-itxieraren ondoren, langileek pairatzen duten egoera larria. “Bilbo-Zornotzako zentrora langile lekualdatuek kontziliazio familiarrekin txanda bateraezinak jasaten dituztela eta istripu hilgarriak gerta daitezkela” nabarmendu du.

Read more: CNTk STEF enpresan “diskriminazioa eta zigorrak” daudela ohartarazten du

CNT berriz elkarretaratu da PPren egoitzaren aurrean

Ostiral honetan, CNT sindikatuak beste protesta ekintza bat burutu PPk Barakaldon duen egoitzaren atarian.  Kantu eta lema artean, erakunde anarkosindikalistak lan erreformaren indargabetzea aldarrikatu du beste behin ere. “Kapitalaren panpin inozoa den Rajoyren txotxongilo gobernuaren murrizketen aurkako mobilizazioekin jarraitzeko” deia luzatu du aipatu sindikatuak.

Read more: CNT berriz elkarretaratu da PPren egoitzaren aurrean

“Borrokak aurrera jarraitu behar du”

Ostegun honetako grebak izan duen erantzun zabala nabarmendu du CNT sindikatuak. “kontuak kontu, langileriak argi eta garbi erakutsi du ez dagoela inondik inora prest dagozkion eskubideak lapurtuak izaten uztera” azpimarratu du CNTk.

Read more: “Borrokak aurrera jarraitu behar du”

CNT califica la huelga general de “gran éxito” e “histórica”

A pesar de los insultos, las amenazas y las presiones de la patronal y del propio gobierno para evitar que los trabajadores secundaran la huelga general convocada por la totalidad de los sindicatos, éstos no han sido suficientes para que la razón y la conciencia se hicieran fuertes y que, finalmente, la huelga haya contando con un seguimiento histórico. Y es que la Reforma Laboral impuesta por el gobierno y la patronal es ya la gota que colma el vaso.

Read more: CNT califica la huelga general de “gran éxito” e “histórica”

Greba orokorra: CNTren deialdiak Euskal Herrian

CNT sindikatuak datorren osteguneko (hilak 29) greba orokorraren harira hainbat mobilizazio burutuko ditu Euskal Herrian. Pikete informativoak, auto karabanak, manifestazioak… erakunde anarkosindikalista herri desberdinetako kaleetan izango da present.

Read more: Greba orokorra: CNTren deialdiak Euskal Herrian

“Beldurra eta mehatxuak, patronalaren tresnak”

CNTk salatu duenez, zenbait enpresetan hasiak dira langileak “presionatu eta mehatxatzen” datorren osteguneko greba orokorrarekin bat egin ez dezaten. “Ez dugu onartuko gure aurrekoen borrokaz gauzaturiko langileriaren oinarrizko eskubide baten aurka aritzea patronala” dio konfederazio anarkosindikalistak.

Read more: “Beldurra eta mehatxuak, patronalaren tresnak”

CNTk Ecutrans enpresako bi langileen kaleratzea salatzen du

Gasteizen egoitza duen Ecutrans enpresako CNTko sekzio sindikalak, ostiral honetan, Martxoak 30, 17:00etatik 18:00etara, ordu beteko lanuztea eta konzentrazioa deitu du. Neurri hau, langileek kaleratu duten bi lankideekin haien elkartasuna adierazteko antolatu dute  eta enpresako zuzendaritzak hartu duen erabakia gaitzesteko.

Read more: CNTk Ecutrans enpresako bi langileen kaleratzea salatzen du

M-29: CNT-k Donostiako Bulebarretik egingo du bere ibilbidea

Martxoak 29an, CNTk eguerdiko 12tan Donostiako Bulebarretik irtengo den manifestaziorako deia luzatzen die partehartu nahi duten talde zein norbanakoei.

Read more: M-29: CNT-k Donostiako Bulebarretik egingo du bere ibilbidea

“Eskubideak ez dira negoziatzen”

Ostiral honetan, CNT sindikatuko militanteek Portugaleten elkarretaratze bat burutu dute lan erreformaren indargabetzea aldarrikatzeko. “Eskubideak ez dira negoziatzen, defendatu eta borrokaz lortzen dira” lemapean, konfederazio anarkosindikalistak herri hortako biztanlegoa datorren osteguneko greban partehartzera deitu du.

Read more: “Eskubideak ez dira negoziatzen”

Martxoak 29, “enpresarien inpunitatearen” aurkako greba

Ostegun honetan elkarretaratze bat burutu du CNTk Ermuan. Lan erreformak aurrera badarrai, langileriaren “etorkizuna oraindik eta beltzagoa” izanen dela adierazi du bertan. Erakunde anarkosindikalistaren esanetan, “kaleratze gehiago, soldata txikiagoak, murrizketa sozial gehiago, eskubide gutxiago eta batipat, esplotatzaileentzat inpunitate gehiago” ekarriko ditu aipatu erreformak.

Read more: Martxoak 29, “enpresarien inpunitatearen” aurkako greba

Zornotzatik Eibarrera, greba orokorrerantz

Gaurkoan, CNT sindikatuko militanteek Zornotza eta Eibar artean auto-karabana bat burutu dute hilaren 29ko greba orokorrera deitu eta lan erreformarren ondorio latzen berri emateko.

Read more: Zornotzatik Eibarrera, greba orokorrerantz

“Kalera irten behar dugu behin betiko”

CNT sindikatuaren esanetan, Martxoak 29ko greba orokorrak “prozesu gero eta handiago eta iraunkor baten hastapena bakarrik izan behar du” eta “langileria eta krisi kapìtalistak kalteturiko sektore behartsuenen osotasunak partehartu beharko luke bertan” .

Read more: “Kalera irten behar dugu behin betiko”

CNT-k greba orokorrara deitzen du

 

MARTXOAK 29 GREBA OROKORRA

 - 7:00: Donostialdeko industrialdeetara auto karabana eta pikete informatiboa. Irteera CNTren Donostiako egoitzatik (Olaeta plaza).

- 7:00: txirrindulari eta oinezkoen piketea Gaztelu plazatik Iruñean*.

- 8:00: CNTren Durangoko egoitzatik irtenda (Komentukale 22), pikete informatiboa.

- 8:30: Iruñeako BBVAn (Merindade plaza) elkarretaratze-asanblada banka armatuari buruz.

- 9:30: Iruñeako CANen (Carlos III etorbidea) elkarretaratze-asanblada deshauzioen inguruan.

- 9:30: Abadiñoko Simply eta Eroskin pikete informatiboa.

- 10.30: CNTren Donostiako egoitzatik irtenda, piketea hirian zehar.

- 11.00: Iruñeako Binkuloaren plazan mitina eta manifestazioa Gaztelu plazaraino.

- 11.00: CNTren Durangoko egoitzatik Bilboko manifestaziorako irteera.

- 12.00: Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea.

- 12.00: Gasteizeko Bilbao plazatik manifestazioa.

- 12.00: Donostiako Bulebarretik manifestazioa

- 12.00: Manifestazio bateratua Iruñeako Gaztelu Plazan.

- 14.30: Iruñeako Gaztelu plazan elkarretaratze-asanblada-bazkari autogestionatua (“Gelditzen ez baditugu, itoko gaituzte”).

- 17.00: Iruñeako Zerbitzu Sozialen aurrean (González Tablas kalea) elkarretaratze-asanblada oinarrizko errentari buruz.

- 17.30: Ermuan mugimendu sozialen manifestazio bateratua.

- 17.30: Gasteizeko Amabirjin Zuriaren plazatik manifestazioa.

- 19.00: Gizarte kolektiboek deitutako manifestazioa Iruñean.

- 19:00: Bilboko Arriaga plazatik manifestazioa.

* Iruñeako jarduerak CNT, CGT, Nafar Libertarioak, 15-M, KEM-MOC eta Dale la Vuelta-Bira Beste Aldera organizazio eta kolektiboek era bateratuan deitu dituzte.

 

Konfederazio anarkosindikalistak sindikatuen arteko ekintza batasuna eskatzen du. “Geure ikuspuntuak entzun barik, bat egitera gonbidatu gaituzte, ez dagoen aniztasunaren eta batasunaren irudia eman nahian” esaten du.

Read more: CNT-k greba orokorrara deitzen du

Rajoy-ren lan erreforma: langileon eskubideen aurkako beste eraso bortitz bat

Kaleratzea merketzen du, zabor-kontratu mota gehiago sortzen ditu, enpresek hitzarmen kolektiboak alboratu ditzaten erraztasun gehiago ematen ditu, kaleratze kolektiboak eta EREak gauzatzeko baldintzak malgutzen ditu, gaixo diren langileek baja har ez dezaten presio neurri gehiago ezartzen ditu, enpresarientzako hobariak haunditzen ditu eta arlo publikoan diharduten langileen kaleratzea errazteko arau berriak bultzatzen ditu.

Read more: Rajoy-ren lan erreforma: langileon eskubideen aurkako beste eraso bortitz bat

Barakaldoko TAOk gaixo dagoen langile bat kaleratu du

TAO zerbitzurako Barakaldoko udaletxeak kontrataturiko enpresak (Dornier S.A.) osasun arazoengatik izaniko baja batzuk direla medio, langile bat kaleratu du. “Enpresak, bestelako arrazoirik ez aurkeztean, kaleratzearen bidegabekeria onartzen du” azpimarratzen du CNT sindikatuak. Erakundeak salatu duenez, enpresan 14 urte daramazkien eta egun gaixo dagoen langile bat da.

Read more: Barakaldoko TAOk gaixo dagoen langile bat kaleratu du

CNTk beste gatazka bat irabazi du La Nicolettan

CNT sindikatuak Nicoletta pizzeria katearen Biboko langile batek aldarrikatzen zituen orduak kobratzea ahalbidetu du -langilea bidegabeki kaleratua izan zen-. Enpresan honetan erakundea anarkosindikalistak irabazten duen hirugarren gatazka da honakoa. Nicolettari hainbatetan leporatu zaizkio langileen eskubide urraketak.

Read more: CNTk beste gatazka bat irabazi du La Nicolettan

CNT Euskal Herriko langabeziko-tasarik altuena duen herrian biltzen da

CNT sindikatuak, ostiral honetan –greba orokorra egiteko 20 egun falta direnean- Sestaoko udaletxearen harmailadietan konzentrazio bat egin du. Udalerri hau Euskal Herriko langabeziko-tasarik altuena duen herria da. Lan erreformaren aurkako ekitaldi berri hau egin baino lehen informazio-asanblada egin da erreformak sortuko dituen arrisku larriak azaltzeko.

Read more: CNT Euskal Herriko langabeziko-tasarik altuena duen herrian biltzen da

CNTk “langile borroka eta borroka feminista elkartzea” eskatzen du

Ostegun honetan, Emakume Langilearen Eguna ospatzen da, hori dela eta CNT sindikatuak ohartarazi du, lan erreforma berriak emakumeen eskubideetan “atzerapen handia” eragingo duela. Era berean, “zenbat eta lan ezegonkorrago izan, hainbat eta kaleratze gehiago egongo dira emakumeen artean” nabarmendu du.

Read more: CNTk “langile borroka eta borroka feminista elkartzea” eskatzen du

CNT-ek lan erreforma gelditzeko gizarte-borrokara deitzen du

CNT sindikatuak, ostegun honetan, Bilboko Biribila enparantzan konzentrazio bat egin du PP-ek egindako lan erreformaren aurka. Sindikatu honen arabera “langileriaren eskubideen aurkako eraso berri bat da”, hori dela eta, konzentrazioan zeuden pertsonek gizarte-mobilizazioaren alde apostua egin dute.

Read more: CNT-ek lan erreforma gelditzeko gizarte-borrokara deitzen du

Otsailak 25, Bilbon: beste pausu bat

O-25 Bilbon

CNT sindikatuak, Bilboko kaleetan larunbateko manifestazioak izan duen babes zabala nabarmendu du. “Milaka langilek langileriaren aurkako eraso berri bati aurre egin diote. Lan erreforma honekin geure eskubideak, berriro, beheragotzen dituzte”, erakunde anarkosindikalistak esan du.

Read more: Otsailak 25, Bilbon: beste pausu bat

CNT-ek, Bilboko aireportuan, Spanairren itxieraren aurka protesta egin du

CNT sindikatua, gaur goizean, Loiuko aireportuan bildu da, Spanair aire-konpainiaren kaleratzeak salatzeko. Ixtearen ondorioz, 2400 pertsona inguru kalean geratu dira. Bere erreibinkazioen artean, “langile osoa birkokatu” eta “enpresarien inpunitatearen amaiera”.

Read more: CNT-ek, Bilboko aireportuan, Spanairren itxieraren aurka protesta egin du

PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutu da

Gaur arratsaldean, otsailak 22a, CNTk elkarretaratze bat burutu du PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean. Lehen PSOEren egoitzen aurrean elkarretaratzen ginen, orain PPrenak direnen aurrean dagigu. Langileoi berdin zaigu nor den gobernuan, batak zein besteak gure lan-baldintzak nahiz hiritar eskubideak murrizten dituzte.

Read more: PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutu da

Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi eman dizkio CCOO eta UGTri

Otsailak 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hiru ebaspen polemiko argitaratu zituen. Azaroak 29an Lanbidek harturiko erabakiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro eman dizkie CCOO eta UGT “sindikatuei”. Horra hor Patxi López lehendakari eta PSOEren erlazio politikoetarako idazkariak bere laguntxoei oparituriko mauka.

Read more: Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi eman dizkio CCOO eta UGTri

ABBn 82 eguneko greba mugagabean... Elkartasuna!

Otsailak 17an, ostirala, nazioarteko borroka egunaren baitan, CNTko bizkaiatar militante batzuk ABBk Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen. Córdoba-n azaroak 28tik greba mugagabean diren kideei gure elkartasuna azaltzea zen xedea. Aipaturiko grebaren helburua hirukoitza da: lanpostuen defentsa, ABBk Córdoba-n dituen gainontzeko langileekiko parekideak diren lan-baldintzen lorpena eta greba eskubidea bermatzea.

Read more: ABBn 82 eguneko greba mugagabean... Elkartasuna!

Lan istripuan hildakoa Zambranan

Arabako CNTk, 41 urteko nekazaritza arloko langile baten heriotzaren salaketa egin nahi du. TXULATO SOCIEDAD COOPERATIVA entrepresako langilea, ereikuntza arloko lan batean ari zela hil egin zen Zanbranan.

Read more: Lan istripuan hildakoa Zambranan

CNTko sindikal saila Panda Securityko EREaren kontra

Panda Security entrepresak aurkeztutako EREan, CNTko sindikal sailak txostena lortu eta kontra-txostena egin ahal izan zuen, nahiz eta entrepresako zuzendaritzak oztopo asko jarri. Lan eta inmigrazio ministeritzan (gaur egungo enplegu ministeritzan) eskatu behar izan zen. Erantzuna jasotzeak eta dokumentazioa eskuratzeak, luze jo zuen, (Lan agintarien errua berau), baina etrepresak aurkeztutako txostena eskuratzea lortu genuen.

Read more: CNTko sindikal saila Panda Securityko EREaren kontra

ABBko langileekiko elkartasun elkarretaratzea

Otsailak 6an, CNTko militanteok ABB enpresak Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen.

Read more: ABBko langileekiko elkartasun elkarretaratzea

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org