Beste era

Asteburu honetan, Internazional anarkosindikalista berriaren sortze-kongresua

  • Barakaldo eta Frankfurteko batzarren ostean, Kongresu honek internazional berriaren oinarriak ezarriko ditu.
  • Alemaniako FAU, IWW eta Argentinako FORA erakunde historikoek parte hartuko dute, beste batzuen artean.

Maiatzaren 11 eta 13 artean Lanaren Nazioarteko Erakunde berriaren sortze kongresua ospatuko da, Parma hirian, Italian. Beren helburua mundu osoko langile anarkosindikalista eta iraultzaile guztiak batzea da. Kongresua ostegunean prentsa aurreak aurkeztuko da, hilak 10, Unione Sindacale Italiana – USIk Parman duen egoitzan, kongresua egingo den lekuan.

Ekitaldi garrantzitsu hau lehenago ospatu diren nazioarteko batzarren amaiera dira, 1922. urtean Berlinen sortu zen Internazionalari jarraipena eman nahi diona. Beharrezkoa da libertarioa, asanblearioa eta borrokalaria den nazioarteko erakunde sindikal bat gero eta beharrezkoa da, era eraginkor batean gaur egun langileak defendatzeko. Baina baita ere berdintasuna eta askatasuna oinarri izanik, gizarte berri bat eraikitzeko oinarriak ezartzea, botere politiko eta ekonomikoaren mekanismoak alde batera utziz.

Sortze kongresu honetan sindikatu historikoak parte hartuko dute: CNT, 1910. Urtean sortua, FAU (Freie Arbeiter-Union), 1977an Alemanian eratua, IWW (Internacional Workers of the World), 1905 urtetik aurrera Ipar Amerikan jarduten duela, FORA (Federación Obrera Regional Argentina), 1901ean sortua, Greziako ESE edo Poloniako IP. Kongresuaren antolaketa USIren esku dago, 1912an sortua.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak