Beste era

Apirilak 28: Osasuntsu eta seguru lan egitea zure eskubidea da

  • Ostiral hau Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da.
  • "Lan osasuna enpresaren betebeharra da, ez pribilegio bat", gogorarazi du CNTk.

 

Apirilaren 28a Hildako eta Istripua izan duten Nazioarteko Eguna da ere, 1996tik aurrera mundu osoan ospatzen dena. "Egutegian data hau nabarmentzen dugu", esan du CNTk, "alde batetik terrorismo patronalaren kaltetuak omentzen baititugu eta bestetik, osasuna lana baino lehenago dagoela exijitzen dugulako".

Erakunde anarkosindikalistaren hitzetan enpresari eta politikariek "haienak diren helburuak langileenak bilakatzea lortu dute", irabaziak eta lehiakortasuna gure lehentasuna bihurtzea. "Gure osasunaren gainetik ere", azpimarratu du CNTk.

Hala ere, "nahiz eta haiek kontrakoa esan, geureak diren eskubideak ditugu; zalantzan jarri ezin direnak" sindikatuak gogorarazi du. Hori dela eta, gaur egun Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak arrisku zehatz batzuei sentikorrak diren langileak babesten dituela azpimarratu du.

Langile batek zenbait eginbehar zehatz betetzeko arazo psikiko edo psikologikoak baditu, egoera hori behar den moduan frogatzen badu eta enpresa jakinaren gainean badago, "azken honek behargina lanpostutik aldatzeko betebeharra du, eskubideak errespetatuz eta soldata mantenduz; ezin izango du langilea zigortu".

"Sail sindikalen bitartez antolatuz, lanean egunero pairatzen ditugun erasoak ekidin ditzakegu", aipatu du CNTk. Baita ere elkartasuna eta elkar-laguntzaren bitartez, "lan baldintza osasungaitzak hobe ditzakegula".

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak