Beste era

Anarkosindikalismoaren aldeko mobilizazio handiak Euskal Herrian

Bandera gorri-beltzez betetako kaleak, autogestio eta ekintza zuzenaren aldeko goiburuak, Kapitala eta beren gaizkideen aurkako aldarriak... Maiatzaren Lehen honetan CNT Euskal Herriko hainbat puntuetan mobilizatu da “atzo, gaur eta biharko langileriaren borroka” aldarrikatzeko.

Bilbon gehien entzun zen goiburua “borroka kalean dago, ez parlamentuan” izan zen, sindikatu honek Gran Viatik egin baitzuen manifestazioa. Arriaga Plazan egindako ekitaldiaren amaieran, CNTk “langileon eskubideekin amaitu nahi dutenen aurka borrokatzeko” deia zabaldu zuen.

Iruñean, erakunde anarkosindikalistak mitin eta manifestazioa egin zuen Rekoletas Plazatik. Mobilizazioaren ostean, CNT beste une historiko bat bizi izan zuen: beren lokal berria inauguratu zuen, Eslava kaleko 11. zenbakian dagoena. Zenbait pertsona egoitza anarkosindikalista berrira hurbildu zen, Iruñeako langileriarentzat erreferentzia gunea bilakatu nahi dena.

Gasteizen, CNT sindikatua EILAS, ESK eta CGT erakundeekin batera kalera atera zen. Han ere patronalaren erasoei aurre egiteko langileriaren borroka aldarrikatu zen. Donostian ere zentral anarkosindikalista mobilizatu zen, kapitalismoarekin amaitzeko borroka bide bakarra dela lau haizetara zabalduz.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak