Beste era

Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi nahi dio CNTk

  • Kartzela zigorra ezartzea logikatik kanpo dagoela azpimarratu du sindikatuak.
  • “Herrialde honetan Justizia sistema beti botearen alde dago, eta epaia horren adibide bat da”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Altsasuko gazteei guztira 79 urteko espetxe zigorra ezarri diete bi guardia zibilekin izandako liskar batengatik: Oihan eta Iñakiri 13 urte, 12 urtekoa Jokin eta Adurri, Jon Ander, Julen eta Aratzi 9 urteko zigorrak, eta Ainarari 2 urteko zigorra. “Gazte hauei eta beraien senideei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu”, aipatu du CNTk, “edozein logikatik kanpo dagoen zigorra baita”.

Erakunde anarkosindikalistak “Estatuak Justiziaren egiten duen erabilera” salatu du. Delitu terrorista salaketa baztertu egin du, epaimahaiak iritzi publikoaren begietan “gehiegizkoa irudituko zitzaiolako” eta, horren ordez, kalteak, desordena publikoa eta mehatxu delituengatik jar daitezkeen “zigorrik handiena ezarri du”. Honen helburua “zigorra apur bat murriztea izan da, kritikak isilarazteko”. Azken finean, Justizia sistemak “boterearen alde egiten du beti: torturak direla eta espetxe zigorrak txikiagoak izan ohi dira, adibidez”.

CNT sindikatuak elkartasun mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaltzen du, “horrelako muntai polizialek mina eta nazka eragiten dutelako; are gehiago Justiziak konplize denean, mendekua aplikatuz. Taberna borroka bat dela eta gazte batzuen bizitza hautsi dute”.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak