Maiatzaren Lehena: CNTren deialdiak Euskal Herrian

Inprimatu

Hego Euskal Herrian CNT sindikatuak Maiatzaren Lehenerako egingo dituen mobilizazioak ezagutzera eman du, “gure eskubideak aldarrikatzeko guztiok kalera atera behar garen borroka jardunaldia baita”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Mobilizazioak hurrengoak dira:

Bilbo: Manifestazioa Kale Nagusian, 56-58 zenbakitik hasiz (Toledo taberna ondoan), 11.30tan.

Donostia: Bulebarretik manifestazioa 12.00etan.

Gasteiz: Doña Otxanda Dorretik manifestazioa 12.30etan, ESK, EILAS eta CGT sindikatuekin batera.

Iruñea: Mitin eta manifestazioa Rekoletas Plazatik, 11.45etan.