Hamaika fronte

Imprimir

Urtea pasa ahala, zabalik dauden fronte eta borrokak bideratzen doaz. Hasiera batean TTIP/CETA merkataritza askeko akordioa zen. Gero Eskubide Sozialen Karta, hausnarketa berri bat hasi baita bere baitan. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (RGI) inguruan, gose greba bat hasi zuten Bilbon eta zegokion manifestazioa ere ospatu zen. Baita ere zenbait eremu okupatuen husteak izan dira, neurri hauen aurkako protestak eta manifestazioak eginez. Ezin ahaztu martxan dauden gerrak, Siriakoa, gogortu dena. Bestetik errefuxiatuen afera dugu, gizarte gisa lotsatu behar gaituen kasua dena. Abiadura Handiko Trena, Osakidetzaren egoera, espazio publikoaren monopolizazioa Administrazioaren partetik...

Zein izan ohi da gizarte eragile eta erakunde sindikalen jokaera? Arazo zehatzei aurre egiteko, batu eta momentuko erantzuna ematea. Erasoa konplexuagoa bada, plataformak osatzen dituzte, batzarren dinamika indarra hartuz. Zein da erantzun mota hauen arazo nagusiena? Borroken zatikapena. Suhiltzaileen papera hartzen dugu, agertzen diren suteak amatatu nahian. Baina ez gara suhiltzaileak, ez gabiltza su horren iturria itzaltzen. Shock Dotrinapean bizi gara.

Greba Orokorraren beharra azpimarratzerakoan, ez gara populistak izaten, errealistak baizik. TTIP/CETA gelditu nahi dugula? Ba akordio horren aurka gaudenok batu gaitezen, irabaztera doan greba bat eginez. Greba, ez 24 edo 12 orduko lanuzte bat. Ez bakarrik Euskal Herrian, Europar mailan koordina gaitezke. Errefuxiatuen kasua lotsagarria dela? Berdin. Erantzun indartsu bat eman dezagun, proposamenak eskainiz. Lan sektore baten egoera txarra dela? Erreminta (greba) badaukagu; bila dezagun beste sektoreen konplizidadea. Azken finean, makina gelditzeko botoia, oraindik langileen esku dago.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org