CNTk Maravillas gaztetxearen hustea salatzen du eta egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du

Imprimir

  • Hau Iruñeako “gazte eta herri auto-antolakuntzaren aurkako beste eraso bat da”, orain “aldaketaren” Gobernuak egindakoa.
  • “Instituzio publikoek Kapitalaren interesen alde lan egiten jarraitzen dute”, CNTk esan du; instituzioen ustez “enpresarien edo estatuaren proposamenetik haratago ez da ezer existitzen”.

Abuztuaren 17an, Maravillas Lambertoren erahilketa urteurrena eta bi egun geroago, Nafarroako Gobernuak gatxetzea era bortitz batean hustu du. Eremu autogestionatutako kideak negoziazio bide bat bilatzen ari ziren, kaleratze arriskua zela eta. Nafarroako Gobernuak lehertu duen negoziazioa, Gaztetxeak proposatutako data alde batera uzterakoan.

CNTk hurrengoa salatu nahi du:

  • Eraikinaren hustea eta erabilitako bortizkeria Gobernu Talde osoarena da.
  • Argi dago Instituzio Publikoek edo, ez dakitela alternatiba autogestionarioekin nola harremandu, edo zuzenean mapetatik ezabatu nahi dituztela.
  • “Aldaketaren” Gobernuak, ekintza honekin beren lehentasunak zeintzuk diren argi utzi ditu: Kapitalaren interesen alde egitea, okupazioarekin batera egoteko aukera ukatuz.
  • Eta gatzetxea husteko egiteko egin den Oroimen Historikoaren erabilera salatzen dugu. Ziur Oroimenaren Institutua jartzeko Iruñean beste hamaika leku hobe daudela.

Guzti hau dela eta, CNTk egingo diren mobilizazio eta manifestazioetan parte hartzeko deia egiten du. Maravillas aurrera! Maravillas herriarentzat!

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org