Berritasunak

CNTk INEM bulegoen aurrean mobilizazio kanpaina egin du. Sindikatu honetako militanteek Lasarte eta Donostiako Gros eta Antiguo auzoetako Lanbide bulegoetan “enkartelada” bat egin dute.
CNTk, sindikatu eta gizarte mugimenduekin batera, greba orokorrera deitu du irailaren 26rako. Uste dugu greba orokorra langileok dugun tresnarik sendoena dela eta grebarekin, gu barik, argi eta garbi geratzen da kapitala ezin dela ibili. Honen garrantziaren adibidea patronalak ipini nahi dituen mugetan dago eta inposatu nahi diguten arautze murriztaile berrian, errealitatean, greba egiteko geratzen diren aukera gutxi legez kanpo utziz.
CNT Adirondack enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen eraikinaren aurrean kontzentratu da ostegun honetan, enpresa honek Sabadellen duen filialak baitarama hilabete batzuk langileen lansariak ordaindu barik. Horren aurrean “langileak antolatu dira, haien eskubide eta haiena dena eskatzeko”.
Donostiako Urbieta kalea, igandean, CNT sindikatuak antolatu zuen erakusketaren antzestokia izan zen. Erakusketaren helburua “1936ko uztailean donostiarrek altxamendu militarra gelditzea lortu zutela” gogoratzea zen. Manuel Chiapusoren “La Comuna de San Sebastian” liburuan oinarrituz eta komikiz osatua, erakusketan faxismoaren aurkako gertakizun dramatikoak ikusi eta irakurri ahal izan ziren.
CNTk orain dela hirurogeita hamasei urte faxismoaren aurka defendatu zirenei omenaldia egin zien Artxandan. Ekitaldi honekin “CNTko emakume eta gizon guztiei gorazarre egin nahi diegu, mundu berri baten alde egindakoei”.
Murrizketak salatzeko, lan eta gizarte arloko eskubideak defendatzeko sortutako Sindikatu eta Mugimendu Sozialen Plataformak, zeinean CNT dagoen, atzo asteartean Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean kontzentrazioak egiteko deia egin zuen, gaur asteazken arratsaldean jarraipena emanez egindako herri kazeroladekin.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena