Azaro honetan Azaro Libertarioaren jardunaldiak izango dira CNTren Barakaldoko lokalean Hitzaldi eta erakusketa hauen bidez, alternatiba anarkista jarri nahi dugu egungo eztabaiden ardatzean", nabarmendu dute CNTtik Kultur jarduera ez da gelditzen CNTn. Aurtengoan azaro osoa iraungo duten jardunaldiak izango dira, "gaurkotasuneko gaiak klasikoagoekin tartekatuz", antolatzaileek adierazi dutenez. Jardunaldien hasiera Carlos Taibok egingo du, "Anarquía, decrecimiento y colapso" saioarekin, azaroaren 8an, asteazkenean. Ostiralean, hilak 10, Rubén Úceda komikigile eta komikigileak "Negras Tormentas, Casilda revolucionaria y El corazón del sueño" bere triologia aurkeztuko du. Hurrengo ostiralean, azaroaren 17an, Jtxo historialaria. Estebaranzek hitzaldia eskainiko du, "Noticia y reivindicación del bastión libertario de Barakaldo".…