• Astelehenean, hilak 16, CNTren eredu sindikala azaltzeko saioa egingo dute
  • "Enpresa eta administrazio publikoetan gure jarduteko modua ezagutaraztea da helburua", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak

"Sail sindikala: CNT enpresan" izenburupean, martxoaren 16an, astelehena, 18:30ean, CNTren eredu sindikala azalduko da, sail sindikaletan oinarrituta dagoena. Saioa publiko guztiei irekita dago, baina afiliatu berriei, jarduera sindikala egitea buruan duten pertsonei eta sail sindikaletan dauden afiliatuei zuzenduta dago bereziki.

Bileran azalduko da sail sindikalak, lan-baldintzak hobetzeko aukerak eta ordezkaritza bateratuari dagokionez (langileen ordezkariak eta enpresa-batzordeak) dituen aldeak eta abantailak. Saioak ordubete iraungo du, gutxi gorabehera.

Jardunaldia Bilboko egoitzan izango da (María Muñoz kalea, 10, 1, Bilbo). Joateko interesa baduzu, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bertaratzea baieztatzeko.

Saila: Berriak

Hordago - El Salto aldizkarian argitaratuta.

Juan, aparejadorea; Miguel, kontularia; Julia, erizaina; Andres, medikua; Natalia, ekonomista; Pedro, finantza-aholkularia; Marta, zerbitzaria; Alfredo, biltegiko morroia… Izen eta lanbide asko, zerbait komunean dutenak: ikus-entzunezkoetan figuranteak dira. 2007ko krisiaren ondoren, askok ikusi zuten beren lanak pikutara zihoazela eta izan zituzten lan-baldintzak desagertzen ari zirela, lan-baldintza horiek ez zirela inoiz itzuliko. Gehienak egun solteetako lan batekin aparteko diru bat ateratzeko beharra zela eta hasi ziren sektorean lan egiten, eta lan horretan amaitu dute, jardunaldi osoa baino gehiagokoa izan ohi dena, baina kontuan hartzen ez dena: filmaketak bilatzeko erabilitako denbora, castingak, agentzia honi deitzen diozu, orain beste bati, eta, horrela, zorte pixka batekin, aste honetan egun bat edo bi lan egitea lortzen duzu…

“Figurazio profesionalean esperientzia izateak ez du egonkortasun handiagorik ekartzen, kontrakoa baizik”

Harrigarria dirudi ikus-entzunezko sektorean, hazten ari dena eta industriaren ikuspegitik oso aukera onak dituena —enpresariek diotenez— lan-prekarietatea hain handia izatea, baina arte eszenikoei so eginez gero, egoera ez da asko aldatzen. Aldi baterako lanak, gehienetan egun bakarrekoak, figurante edo aktoreei paper laburretan gertatzen zaien bezala, eta “ezin da errepikatu” ekoiztetxeek gehiegi erabiltzen duten mantra. Adibide bat jartzearren: lankide figurante bat telesail batera doa lan egitera, eta bere lana antzezleek eszenan erabiltzen duten tokiaren beste aldeko espaloitik paseatzean datza. Ezinezkoa da ikusleak harengan erreparatzea, are gehiago planoan hondoa desenfokatuta agertuko denean. Hala ere, baliteke telesail horretan lan egiten duen egun bakarra izatea, agentziak etengabe “granelean saltzeko” jendea erakarri behar baitu. Horrela, figurazio profesionalak, jornal (eskas) bat ateratzeko aukera zuenak, gero eta ahulago ikusten du bere egoera: lan horretan esperientzia izateak ez du egonkortasun handiagorik ekartzen, kontrakoa baizik.

2016ko irailean, AISGE fundazioak Espainiako aktoreen eta dantzarien sektorearen egoera soziolaboralari buruzko azken txostena argitaratu zuen, eta nahiko datu etsigarriak islatzen zituen horrek. 3.282 inkestatan oinarrituta, azterlanean parte hartu zuten profesionalen %43k soilik egin zuen lan sektore artistikoan 2015ean; 2004ean %66 ziren, eta 2011n, %63. Lanbide honetako langabezia endemikoa ez ezik, oso kezkagarria da soldaten egoera: urteko soldatei begiratuz gero, azterlanak adierazten zuen %53k ez zituela urteko 3.000€ gainditu eta %29k urtean 600€ baino gutxiago jasotzen zuela; aldiz, %8,17k soilik jasotzen zuen urtean 12.000€ baino gehiago, eta %2,15ek urtean 30.000€ edo gehiago. Oso kezkagarria da datu historiko horien bilakaera, prekarietate handieneko langile kopurua biderkatu egin baita. Datu horiek erakusten dute bikoiztu egin dela 600 eurotik behera kobratzen duten langileen kopurua.

“AISGE Fundazioaren arabera, figuranteen %53k ez zituen urteko 3.000€ gainditu”

Baina datu horiek ez dute erakusten funtzio bat edo filmazio bat prestatzeko behar den lan guztia, edo enplegu hori lortzeko erabili behar den denbora. Lanbidearen “enpleguz kanpoko” dedikazioa ez du inork kontatzen. Soldaten prekarietateari eta lan-eskasiari buruzko datuei —aktoreen %46k 30 egun baino gutxiago egin zuen lan 2015ean— gehitu behar zaie prestakuntza eta entrenamendu profesionalean egin behar den ahalegina, papera lortzeko aukera ematen duen casting batean defendatzeko prest egoteko eskatzen duena. Horrek orduak eta dirua eskatzen ditu. Gainera, lortzen diren lanen %11,7 kontraturik gabekoa dela gehitzen badugu, sektorean gertatzen ari denari buruzko hausnarketa serio eta sakon bat egitea beharrezkoa dugu.

Genero-arrakala, noski, presente dago: emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 6 puntu handiagoa da, nagusi dira urteko 600 eurotik beherako diru-sarrera dutenen kolektiboan, eta kontraturik gabe lan egiten dutenen artean ere gehiengoa dira.

Netflix, Amazon, HBO eta beste hainbat plataforma digital eta ekoiztetxe handien etorrerak Espainiako Erresumako ikus-entzunezko sektorera lan handia ekarriko dutela dirudi, edo behintzat horri da errepikatzen ari dena. Horrek baldintza hobeak al dakartza? CNTko Arte Eszeniko eta Zinematografikoen Koordinakundean hainbat filmaketei aurre egin diegu, plataforma digitaletarako aurrekontu txikiko ekoizpenak direla aitzakiatzat hartuta (RTVE, Movistar+ eta beste komunikazio-talde handi batzuk, esaterako) hitzarmen kolektiboen azpitiko baldintzak eskaini dituztelako edo zuzenean figuranteak eta aktoreak doan eta kontraturik gabe eskatu dituztelako. Zorionez, sektorean dugun ezarpena sakona da, eta gure gaitasunen hedapenaren hainbat adibide daude: esaterako, Terueleko CNT sindikatuko lankideek, gure abisu-dei bat besterik gabe jaso ondoren, probintzia horretan lan-baldintza kaxkarretan martxan zegoen filmaketa bat aurkitu zuten. Antolaketa oinarri, posible da gutxienez egoera horiei aurre egitea, baita gure lan-baldintzak hobetzea ere.

Ikus-entzunezkoaren figurazioan soldata-mailei so eginez, lan egiten den batez bestekoarekin alderatuta, argi geratzen da kontuak ez direla ateratzen. 8 orduko lanaldi bat 45,5€ gordin da, eta zorte pixka batekin astean bi egunetan egin daiteke. Horren ondorioz, figurazion lan egiten dutenek hilean bataz beste 370€ jasotzen dute. Beraz, prekarioak diren antzeko beste lan batzuetan ere lan egin behar dute, hala nola ekitaldietako azafata gisa, asteburuetako ostalaritza lantxoetan, edo, kasu batzuetan, bi gauzak uztartzeko aukera ematen dieten antzerki alternatibo edo mikroteatroetako emanaldietan.

“Genero-arrakala: emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 6 puntu handiagoa da eta kontraturik gabe lan egiten dutenen artean ere gehiengoa dira”

Gainera, lan mota honek enpleguaren inguruan pentsamolde oso desberdinak dituzten pertsonak biltzen ditu, baita antagonikoak direnak ere; horrela, figurazioan profesionalizazio-maila handia dutenak ikus ditzakegu, eta, horien ondoan, noizbehinka aritzen direnak, ez dituztenak ordaindu gabeko errodajeak edo legea betetzen ez duten lanak zalantzan jartzen, ez baititutze lan hauek enplegu moduan ulertzen. Horrek sektore osoko baldintzei eragiten die. Horri guztiari gehitu behar diogu alde handiak daudela estatuko lurralde ezberdinen artean: esaterako, agerikoa da iruzurrezko praktikak askoz nabariagoa direla Andaluzia inguruan, non arazoa oso larria den.

Figurazioko langileen heterogeneotasun horretatik eratorritako beste errealitate bat da hainbeste enplegu disparekotasun dituen sektorean jarduera sindikala konplexua dela. Errazagoa da telesailetan edo filmetan sindikalki aritzea, zeinetan filmaketek hilabeteetako ibilbidea duten, publizitatean baino, non egun pare batean produkzioa bukatzen den. Hori dela eta, Madrilgo egoera (non fikziozko ekoizpen gehiena biltzen den) eta Bartzelonako egoera oso ezberdinak dira, azken horretan nagusiki publizitatea grabatzen baita. Bestalde, argi dago prekarietatearen eta sindikalizazioaren arteko alderantzizko korrelazioa, gehiegikerien aurka egiten denean lan-baldintzak hobetzen baitira.

Mikroteatroa aipatu dugu: bakoitzak bere burua esplotatzeko moduaren azken adibide gisa balio dezake. Imajina dezagun formatu txikiko areto bat, gehienez 20 ikusle, bi aktore eszenan, 4 emanaldi jarraian, 5€ sarrera bakoitzeko, %50 aretoak jasotzen duena. Pentsa dezagun zenbat denbora behar den obra sortzeko, entseguak egiteko, aretoa eskuratzeko, atrezzoak zenbat kostatzen duen, kasu askotan langilea kontraturik gabe egoten dela edo autonomo faltsu gisa … Kasu honetan, astean aktore bakoitzeko 100 euro gordinez hitz egiten ari gara: prestatzeko denbora hori guztia kontutan hartzen badugu, argi dago pobreak izateko lan egiten dutela.

Espero dugu artikulu honek agertoki edo antzeztoki batera igo edo kameren aurrean jartzen garenon errealitatearen ideia txiki bat egiteko balio izatea.

Saila: Iritzia

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena