17/06/22

Suhiltzaile Zuzendariordetzak CNTko ordezkariari espedientea egin dio trebakuntza gabeziagatik maniobra ematera ukatu zuelako

Bizkaiko Suhiltzaile-zerbitzuan CNTko ordezkari sindikalak aurre egin behar dio espediente administratibo bati eta honek ondorio larriak izan ditzake lanean. “Bere “delitua” auto-salbamendu gailu berri batekin maniobra ematera uko egitea izan da, bere ustez formakuntza eta trebakuntza eskasa zuelako”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

CNTk kontatu duen arabera, gertaera 2016ko azaroan izan zen. Ikastaroa ematera ukatu zuenenean, langileak  ere argudiatu zuen “bere zereginen artean ez zegoela prestakuntza ematea ekipo erabiltzeari buruz edo material osagarriari buruz”. “Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen arabera, lan-arloko prestakuntza, langileen eskubidea dena, teorikoa, praktikoa, nahikoa eta egokia izan behar da”, gogoratu zuen erakundeak.

Sindikatuak salatu zuen arabera, “Bizkaiko Su Itzaltze eta Salbamendu Foru Zerbitzuaren buruzagitzak auto-salbamendu sistema erabiltzeko berariazko formakuntzarekin suhiltzaileen falta petatxatu nahi izan zuen”. Hori dela eta, sarjentuei (hauek egun batzuk lehenago erabiltzaile ikastaroa izan zuten) “maniobra emateko agindu zien, sistema ezagutzen zutenenentzat, gogoratzeko eta ezagutzen ez zutenentzat, trebatzeko”.

Langileak Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako demanda ipini zuen “Hitzarmenean erregulatuta dagoen lizentzia jardunaldi sindikal batera joateko ez emateagatik”. Hau gertatu ondoren, espedienteari maiatzak 12 hasiera eman zioten –gertatutakoa sei hilabete geroago-   eta Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian epaiketa izan bi egun baino lehen, espedientearen abisua bidali zioten, ekainak 6.

CNT sindikatuak uste du hau “bere ordezkaria beldurtzeko saio nabaria dela” eta, halaber, “langile guztientzako abisua”. Hau dela eta, erakunde anarkosindikalistak eskatu du “berehala espedientea amaitutzat jotzeko eta sindikalismoaren aurkako jokabideak amaitzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena