20/01/29

Gezurren aurrean, greba orokorra egitea baino ez da geratzen urtarrilaren 30ean

  • Gero eta gertuago dago U30 hau, eta grebaren aurka daudenek grebaren aurkako erasoak areagotu egiten dituzte, hura mintzeko asmoz.
  • CCOOk eta UGTk ahaztu egin dute mahai gainean jarri diren auzien aurrean mugimendu sindikalak duen erantzukizuna. Pentsiodunek enplegurik ez izan arren, langile klase izaten jarraitzen dutela ere ahaztu dute.

Greba "nazionalista" dela kritikatu izan da, guztiz faltsua dena. Nahikoa da azaroaren 26an Bilbon emandako prentsaurrekoan esandakoa errepasatzea. Era berean, nabarmentzekoa da estatu osoan egitearen ardura ez dela ELA eta LABena, haren esparrua Euskal Herria baita, CCOO eta UGTrena baizik.

Bi sindikatuek, ordea, ez dute halakorik egin nahi izan. Gainera, greba honek langile klasea zatitzen duela esan da: dirudienez, CCOOrekin eta UGTrekin ez bazaude, "zatiketa" da, guztiz zitala.

Halaber, sektore jakin batzuetatik esan dute greba honek pentsiodunen mugimendua zatitu duela, eta hori, berriz ere, gezurra da. Beti egon dira ikuspegi ezberdinak mugimendu horretan, eta ados ez daudenak publikoki adierazi dira. Edonola ere, ez dugu ahaztu behar pentsiodunen mugimenduak erabaki zuela greba hau egitea. Mugimendu horrek kohesionatuta jarraitzen du, eta, izatez, gero eta pentsiodun gehiago mobilizatzen dira.

2019ko uda baino lehen, pentsiodunen mugimenduak sindikatuekin harremanetan jarri zen, eta inork (CCOO barne) ez zion greba orokorrari uko egin. Izan ere, CNTk 24 orduko lanuztetik haratago joateko eta estatu osoan egiteko aukera planteatu zuen.

Espainiako gobernu berriari aukera bat emateaz ere hitz egiten da. Noiztik makurtu behar du mugimendu sindikalak gobernu batek esaten duenera? Gobernuak egin dezala egin behar duela uste duena, baina mugimendu sindikala ez da inoiz gobernu batek esaten duenaren menpe egon behar. Eta are gutxiago Confebaskekin eta Iñigo Urkullurekin argumentuetan bat etortzea.

Horregatik guztiagatik, urtarrilaren 30ean greba egiteko arrazoiak soberan daudela esan du CNTk.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena