21/04/13

Balore errepublikanoak - Apirilak 14ean, Barakaldon

  •  CNTk, IU-Ezker Anitza eta EH Bildurekin batera, Errepublikaren 90. urteurreneko mahai-inguruan parte hartu du
  • "Memoria historikoaren berreskurapenean sakontzen jarraitu behar dugu, eta Errepublikaren aldarrikapenak ekarri zuena gogoratu", adierazi du zentral anarkosindikalistak.
Asteazkenean, hilak 14, 19:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean egingo den "Balio errepublikanoak" mahai-inguruan parte hartuko du Luis Fuentesek. Bertan izango dira Amaia Arenal IU-Ezker Anitzaren aldetik eta Julen Arzuaga eh Bilduren aldetik. Moderatzailea Markel Perez izango da.
Luis Fuentesek langile borroka, autogestioa eta antolakuntzaz hitz egingo du. Azalduko du nola errepublikak, gobernu modu gisa, ez zuen, berez, eraldaketa sozialik ekarri, konkista sozialek CNT eta UGTko langileen lana izaten jarraitu baitzuten. Amaia Arenalek Emakumeak Errepublikan gaia jorratuko du: Errepublikako aurrerapenak, arlo sozialean zein instituzionalean, emakumeen sufragioa, dibortzioaren Legea, Abortuaren Legea, etab., eskubideen galera eta atzerakada, Gerra Zibila: emakumearen papera antifrankismoan, errepresio frankista genero-ikuspegiarekin, eta errepresio frankistaren analisia egingo du. Julen Arzuagak Memoria Historikoaren Legea, hutsuneak, erreformak eta EAEn lege bat sortzeko aukerak aztertuko ditu.

Streaming bidez jarraitu ahal izango da Youtubeko Herrikolore kanalean

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena