CNT Bilboko BBkren egoitzaren aurrean elkartu da

Inprimatu

CNT sindikatuak, asteazken honetan, Bilboko BBKren egoitzaren aurrean konzentrazioa egin du “langileriaren aurkako erasoen arduradunen kontra” protesta egiteko. Ekintza hau erakundeak martxan jarri duen “Erruduna seinalatu. Murrizketarik ez erantzunik gabe. Greba orokorra!” kanpainan kokatuta dago.

Testuinguru honetan, CNTk adierazi du “Langileriak jakin badakiela nortzuk diren krisialdiaren errudunak eta beraien sikarioak. Beraien buruak ez dituzte ezkutatzen, baina gu nahasten saiatzen dira”, eta nabarmendu du “haiek egoera honi krisialdia esaten diote, baina langileriak badaki estu hartzea besterik ez dela”.

 

Halaber, konfederazio anarkosindikalistak azpimarratu du lan erreformaren benetako mamia: ”haientzat, gero eta etekin gehiago, guretzat, gero eta pobrezia gehiago. Oparoaldietan lan erreformak egin zituzten eta orain jarraitzen dute. Langileok, beti krisian gaude.

“Erruduna seinalatu” kanpainak datorren asteazkenean, 16an, goizeko 11:00etan, Bilboko CONFEBASKen egoitzaren aurrean (Gran Vía 50) jarraituko du, eta hilaren 23an, Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, Bilbon, protesta egingo da.